Sexu-aldaketa
Sexu-aldaketa banako jakin baten jaiotzezko sexua aldatzean datza. Aldaketa hau modu naturalean izan daiteke, espeziearen ezaugarrien arabera, edo modu artifizialean, gizakiak eragina.
Animalien sexu-aldaketa
aldatuAnimali batzuk sexuz aldatzeko gai dira, erreproduzio-aparatua barne, adibidez pailazo-arrainak. Pailazo-arrainen hierarkiaren goiko postuan pailazo-arrain eme bat egoten da. Hau hiltzen denean, pailazo-arrain arrik menderatzaileenak sexuz aldatu eta emearen lekua hartzen du.
Gizakien sexu-aldaketa
aldatuSexu-aldaketa transexualek beren sexu-anatomia aldatzeko erabiltzen duten metodoari deritzo. Termino klinikorik egokiena sexu berresleipenerako kirurgia da (ingelesez GRS), baginoplastia bezala ere ezaguna dena.
Sexu-aldaketa hitza ez da oso zehatza, gizakien sexua lau faktoreren mendean baitago:
- Kromosomak.
- Gonadak (obulutegiak eta/edo testikuluak).
- Hormonen egoera.
- Lehen mailako sexu ezaugarriak. Batzuetan bigarren mailakoak ere.
Baina ezin dira lau faktore horiek aldatu:
- Kromosomak aldatzea ezinezkoa da.
- Gonadak ken daitezke, baina ezin dira aldatu.
- Hormonen egoera alda daiteke.
- Sexu ezaugarriak, hormonen bidez garatu daitezke edota kirurgia bidez.
Teknikak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Transsexualitat: Vaginoplastias con inversión Penil.
- ↑ (Gaztelaniaz) Transsexualitat: Colovaginoplastia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Transsexualitat: GRS Cosmética.
- ↑ (Gaztelaniaz) Transsexualitat: Clitoroplastia.