Madril-Barajas aireportua

Adolfo Suárez Madril-Barajas aireportua (gaztelaniaz: Aeropuerto Adolfo Suárez Madrid-Barajas) (IATA: MAD, NAZE: LEMD) Madrilgo (Espainia) nazioarteko aireportu nagusia da, 1928an irekia. Espainiako aireporturik handiena da, eta, 2011. eta 2010. urteetan 49 milioi bidaiarik baino gehiagok erabili zutelarik,[1] Estatu horretan bidaiari gehien garraiatzen dituena ere bai. Madrilgo udalerrian dago, hiri horren erdigunetik 13 kilometrora, Barajas auzoan.

Adolfo Suárez Madrid-Barajas
IATA: MAD • ICAO: LEMD Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridBarajas
Koordenatuak40°28′20″N 3°33′39″W / 40.4722°N 3.5608°W / 40.4722; -3.5608
Map
Altitudea610 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1931ko apirilaren 22a
Inaugurazioa1928
JabeaENAIRE
KudeatzaileaENAIRE ENAIRE
Izenaren jatorriaMadril
Barajas
Adolfo Suárez
Arkitektura
Azalera2.400 ha
Aireportua
Pistak
Norabidea Materiala Luze Zabal
14L/32Raglomeratu asfaltiko3.500 m60 m
14R/32Laglomeratu asfaltiko4.100 m, 3.988 m60 m
18L/36Raglomeratu asfaltiko3.500 m60 m
18R/36Laglomeratu asfaltiko, hormigoi4.350 m, 4.179 m60 m
Zerbitzu hiriaMadril
Geltokia <Linea> Geltokia
Estación de Valdebebas (en) Itzuli
Príncipe Pío (en) Itzuli
Line C-1terminus
Feria de Madrid geltokia
Nuevos Ministerios geltokia
Madrid Metro Line 8Barajas (en) Itzuli
Nuevos Ministerios geltokia
Estación de Valdebebas (en) Itzuli
Villalba train station (en) Itzuli
Line C-10terminus
Webgune ofiziala
T4 terminalaren ikuspegia gauez.

Iberia aire konpainiaren operazio-toki nagusia da, eta Iberiak bideratzen du aireportuko trafikoaren % 60 inguru. 2005. urtean 41.963.197 bidaiari igaro ziren Adolfo Suárez aireportutik: Europako aireportuetan bosgarrena eta mundukoen artean hambigarrena bihurtu zuen kopuru horrek.

2006ko otsailaren 5ean T4 terminala eta lur hartzeko pista berriak martxan jarri ziren, aireportuaren kapazitatea urteko 70.000.000 bidaiarira iristeko. Terminal berria Iberia eta Oneworld taldeko kideek (British Airways, American Airlines eta abar) erabiltzen dute, eta terminal zaharrak Air Europa, SkyTeam eta Star Alliance taldeei utzi zaizkie.

Hegaldiak

aldatu

Lehenengo terminala (T1)

aldatu
  Hegaldiak
Cityjet: Londres-City
Brit Air: Lyon-Satolas, Tolosa
easyJet Switzerland: Basilea/Mulhouse, Geneva

Bigarren terminala (T2)

aldatu
  Hegaldiak
Portugalia Airlines: Lisboa, Porto

Hirugarren terminala (T3)

aldatu
  Hegaldiak

Laugarren terminala (T4 eta T4S)

aldatu
  Hegaldiak
GB Airways: Gibraltar
Cityflyer Express: Londres-City
Air Nostrum: Almeria, Asturias, Badajoz, Bolonia, Bordele, Estrasburg, Eivissa, Logroño, Leon, Lyon-Satolas, Marsella, Melilla, Montpellier, Murtzia-San Javier, Nantes, Napoli, Niza, Porto, Iruña, Pisa, Donostia, Santander, Tolosa, Turin, Valentzia, Gasteiz, Zaragoza

Bidaiariak

aldatu
Madril-Barajas nazioarteko aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2013 (milioi bidaiari)
Eguneratua: 2013ko apirilaren 6a.[2]
Urtea Bidaiariak[3]
2000 32.893.190
2001 34.047.931
2002 33.913.456
2003 35.854.293
2004 38.704.731
2005 41.940.059
2006 45.501.168
2007 52.122.702
2008 50.824.435
2009 48.250.784
2010 49.844.596
2011 49.644.302
2012 45.176.978
2013 39.729.027

Istripuak eta gorabeherak

aldatu
  • 1972ko irailaren 30ean, Spantax konpainiaren Douglas C-47B EC-AQE hegazkinak lurra jo zuen aireratzean. Gizabanako bat hil zen.
  • 1979ko uztailaren 29an, eraso hirukoitz baten barruan, ETA politiko-militarrak bonba leherrarazi zuen. Hiru gizabanako hil ziren.
  • 1983ko azaroaren 27an, Avianca konpainiaren 011 hegaldiak lurra jo zuen lurreratzera zihoala. 181 lagun hil ziren.
  • 1983ko abenduaren 7an, Iberiaren Boeing 727 hegazkin batek (350 hegaldia), aireratzen ari zela, Aviaco konpainiaren McDonnell Douglas DC-9 hegazkin batekin (134 hegaldia) talka egin zuen. 135 lagun hil ziren.
  • 2006ko uztailaren 15ean, Thai Airways International konpainiaren Boeing 747-400 HS-TGY hegazkinak (TG943 hegaldia) Air France konpainiaren ERJ-145 hegazkinarekin talka egin zuen. Ez zen zauriturik izan.
  • 2006ko abenduaren 30ean, ETAk lehergailua zartarazi zuen 4. terminaleko aparkalekuaren D moduluan. Bi lagun hil ziren.
  • 2008ko abuztuaren 20an, Spanair konpainiaren 5022 hegaldiak lurra jo zuen aireratu eta berehala. 154 lagun hil ziren.
  • 2010eko abenduaren 3an, Espainiako aire trafikoaren kontrolatzaile guztiek egindako greba basatian, Madril–Barajas aireportua itxita geratu zen. Espainiako Gobernuak Espainiako Armadari baimena eman zion aire trafikoa kontrolatzeko eragiketak bere esku har zitzan.[4] Abenduaren 4ko goizean, alerta egoera deklaratu zuen Gobernuak, eta kontrolatzaileei lanera itzultzeko agindu. Handik lasterrera, kontrolatzaileak lanera itzultzen hasi ziren, eta greba bertan behera utzi zuten.[5]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu