Baigorri
Baigorri Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko udalerri bat da, herrialde horretan lurralderik zabalena duena hain zuzen (69 km²). Baigorriko kantonamenduko hiriburua da. 2013. urtean 1.619 biztanle zituen.
Baigorri | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() Baigorriko eliza eta herrigunea. | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||||||||
Izen ofiziala | Saint-Étienne-de-Baïgorry | ||||||||
Auzapeza | Jean-Michel Koskarat (2014-2026) (abertzale) | ||||||||
Posta kodea |
64430 | ||||||||
INSEE kodea |
64477 | ||||||||
Herritarra | baigorriar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 10′ 30″ N, 1° 20′ 47″ W / 43.175°N,1.3464°WKoordenatuak: 43° 10′ 30″ N, 1° 20′ 47″ W / 43.175°N,1.3464°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 69,44 km2 | ||||||||
Garaiera | 273 metro | ||||||||
Distantzia | 11 km Donibane Garazira | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
1.477 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 23,32 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 26,55 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 44,51 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 71,7 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 5,77 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 3,62 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 53,74 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 21,43 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
Izpegi erreka, Aldude ibaiaren ibaiadarra dena, udalerrian jaiotzen da eta berau gurutzatzen du. Aldude ibaiak ere udalerria zeharkatzen du.
SarbideakAldatu
Baigorritik Ortzaizeraino autobusez joan daiteke, han TER zerbitzuko geltokia dago. Udalerria antzinako RN-648 eta RN-648a errepideek zeharkatua da, egun RD-15 eta RD-948 direnak.
Errobi ibaia, erromatar zubia deritzona eta Doneztebe eliza.
HidrografiaAldatu
Baigorri Errobiko ibaiadarra den Aldudek eta bere ibaiadarrek[2] zeharkatua da:
- Germieta erreka
- Bihuntzegiko erreka, baita haren ibaiadarra den Herauneko erreka ere.
- Lespars erreka
- Zahaztoi erreka, baita haren ibaiadarrak diren Abraku eta Zargarai errekak ere.
- Beletxiko erreka, baita haren ibaiadarrak diren Herraukiko eta Tihistako errekak ere.
- Aparaineko erreka
- Lixketako erreka
- Latxarrako erreka
- Herateko erreka
- Nekaitzeko erreka, baita haren ibaiadarra den Marmarako erreka ere.
Etxeak eta auzoakAldatu
- Bastida
- Jara
- Otikoren
- Okoze
- Germieta
- Belexi
- Heraun
- Doneztebe
- Etzaun
- Ihizpegi
- Karrika
- Gaistoa
- Leizpartz
- Urdoze
OrografiaAldatu
Baigorri GR 10ek, Pirinioak mendebaldetik ekialderantz zeharkatzen dituen ibilbide luzeak, zeharkatua da. Sarbidea da, Iparla zeharkatuz, Bidarrairaino ailegatzeko.
GR 10, Harrieta mendatean |
Iparla, Baigorritik ikusita |
Hona hemen udalerriko mendi nagusiak:
- Adartza (1.250 m): Banka, Luzaide eta Baigorri artean dago.
- Munhoa (1.021 m): Baigorri eta Donibane Garazi artean.
- Aintziaga (905 m): mendebaldean.
- Auza (1.305 m): mendebaldean.
- Adi (1.450 m): Baigorri eta Urepele artean.
- Izpegi mendatea (672 m): Baigorri eta Erratzu artean.
Udalerri mugakideakAldatu
ToponimiaAldatu
Baigorri ibai eta gorri hitzen lotunea da. Frantsesezko Saint-Étienne-de-Baïgorry toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Vallis que dicitur Bigur[4] (980), Beguer[4], Beigur[4], Baigur[4] eta Baigorrie[4] (1238), Sanctus-Stephanus de Bayguerr (1335, Baionako kapitulua[5]), Sant-Esteban (1513, Iruñeko paperak[6]), Baygorri (1650) eta Thermopile (1793)[7].
Okzitanieraz Sent Estève de Baigòrri du izena.
Bastida toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: La Bastida (1513, Iruñeko paperak[6]) eta La Bastide (1863, Raymondek aipatua[3]).
Germieta toponimoak 1264an aipatu zuten[4] eta itxura[3] hau zuen: Guermieta (1513, Iruñeko paperak[6]).
Leizpartz toponimoak 1264an eta 1350ean aipatu zuten[4] eta itxura[3] hauek izan ditu: Leizparz (1513, Iruñeko paperak[6]) eta Leïspars (1863, Raymondek aipatua[3]).
Lizarazu toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Liçaraçu (1402, Nafarroako Erresumako paperak, E 459[8]), Licarasse (1445, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[9]), Lizarazu (1525, Comptos Ganberaren paperak[10]), Lizaraçu (1621, Martin Biscay[11]) eta Licerasse (1863, Raymondek aipatua[3]).
Okoze toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Oucoz eta Aucoz (1328an biak, Comptos Ganberaren paperak[10]) eta Oquoz (1513, Iruñeko paperak[6]).
Otikoren toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Oticoren (1513, Iruñeko paperak[6]) eta Otticoren (1863, Raymondek aipatua[3]).
Urdoze toponimoak[3] itxura hauek izan ditu: Urdos de la Bastida (1513, Iruñeko paperak[6]) eta Urdoz (1621, Martin Biscay[11]).
HistoriaAldatu
Nahiz eta aztarna erromatarrak aurkitu diren bertan, herria noiz sortu zen ez dago argi eta agirietan lehenengoz XI. mendean agertzen da Saint Esteban de Bayger izenarekin. Baigorriko ibarrean kokaturik zegoen izen bereko bizkonderriaren zati izan zen 1033tik aurrera. 1253an, Tibalt II.a Nafarroako erregeak Doneztebe elizako patronatua Orreagako patronatuari eman zion.
1391an, Baigorri egungo Anhauze, Azkarate, Irulegi eta Lasa udalerriek osatuta zegoen[4].
XVI. mendean giro gatazkatsua bizi izan zuen, Gaztelako Erresumak Nafarroako erresuma lotu ondoren (1515) Erro eta Baigorriko ibarren arteko borrokengatik.
1790eko martxoaren 4ko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zituen. Era horretan, Ipar Euskal Herriak eta Biarnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barruti sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Uztaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Uztaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.
DemografiaAldatu
Baigorriko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
AlkateakAldatu
Agintaldia | Alkatea | Alderdia | Lanbidea |
---|---|---|---|
1995-2001 | Marcel Monlong | ||
2001-2014 | Jean-Baptiste Lambert | UMP | |
2014-2020 | Jean-Michel Coscarat | Aitzina Baigorri |
HauteskundeakAldatu
- 2007ko Hauteskunde Presidentzialak (2. erronda): Nicolas Sarkozy %52,61 eta Ségolène Royal %47,39
- 2007ko Legebiltzarrerako Hauteskunde Presidentzialak (2. erronda): Jean Lassalle (MoDem) %40,37, Hervé Lucbéreilh (UMP) %33,65 eta Jean-Pierre Domecq (PS) %25,98.
EkonomiaAldatu
Etxauzko burdinola herritik 1,5 kilometrora dago hegoalderantz. XVII. mendeko erdialdetik 1785ra arte martxan izan zen.
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.
Irulegiko arnoa Baigorrin |
KulturaAldatu
- Nafarroaren Eguna: "Basaizea" elkarteak apirilaren amaieran antolatzen du urtero 1978tik, ekitaldi kulturalen bidez Nafarroako batasuna (Garaiko herrialdea Beherekoarekin) aldarrikatzeko.
- Herriko jaiak Abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira [12]
Eraikin nagusiakAldatu
- Doneztebe eliza[13][14]: Elizaren parterik zaharrenak XII. mendekoak dira. Erretaula XVII. mendekoa da eta ezkiladorrea 1790etik du.
- Baigorriko erromatar zubia: nahiz eta erromatar hitza izan izenean, XVII. mendekoa (1661) den zubia da. Aldude ibaiaren gainean dago eraikia, Etxautz gazteluaren parean.
- Etxautz gaztelua[15][16]: Erdi aroko aztarnak dituen arren, gaur egungo eraikina 1555. urtekoa da, protestanteek erraustu ostean eraikia. XVIII. mendean aldatua izan zen eta XX. mendeko bukaeran berriztatua.
- Historiaurreko hondarrak aurkitu zituzten Lamotainpareta auzoan. Quarraquey auzoan, berriz, gaztelu zahar bat;
- Lizarazuko gaztelua[17] 1366koa;
- Urdozeko jauregia[18] XIV. eta XVII. mendeen artekoa;
- Itze baserria[19] XVII. mendekoa.
- Makozain baserria[20]
- Martinxoloenia etxea[21] ;
- Etxauzko burdinola[22] XVII. eta XVIII. mendeetakoa;
- Berhoa baserria[23] XVIII. mendekoa
- Iturraldea baserria[24]
- Jokoberro baserria[25]
- Zuburia etxea[26] ;
- Germietako San Laurendi eliza[27]XIV. eta XVII. mendeen artekoa;
- Okozeko San Salbatore eliza[28] XIV. eta XVIII. mendeen artekoa;
- Urdozeko eliza[29] XVII. mendekoa;
- Andra Mariko eliza[30] XVIII. mendekoa;
Ardiak errugbi zelaian
Aldude ibaiaren gainean dagoen zubi erromatarra (1661)
Baionako xingarra onduz.
EkipamenduakAldatu
KirolakAldatu
- Union Sportive Nafarroa 2003an US Garazi eta US Baigorri taldeak batu eta errugbi taldea sortu zuten. Egoitza nagusia Donibane Garazin badu ere, Baigorrin ere egoitza du. Egun Fédérale 2 mailan dabil.
HezkuntzaAldatu
Udalerriak hiru haur eskola ditu, ikastola, publikoa eta pribatua (Saint-Joseph) eta ikastetxe bi, publikoa (Jean Pujo[31]) eta pribatua (Bil Etxea[32]) ditu.
Baigorriar ospetsuakAldatu
- Bertrand Etxauzkoa (?–1618), Baionako apezpikua 1598 eta 1618 artean.
- Jean Isidore Harizpe (1768–1855), militarra.
- Thomas Etxeberri (1774–1832), notarioa, bake epailea, auzapeza eta diputatua.
- Jean-Baptiste Etxeberri (1805–1874), diputatua.
- Amédée Artze, (1900–?), pilotaria.
- Jean Etxeberri-Aintxart (1914–2003), politikaria eta notarioa. Ipar Euskal Herriko lehen diputatu eta kontseilari nagusi abertzalea.
- Jean Haritxelhar (1923–2013), hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiko presidente ohia.
- Pascal Mazzotti, (1923–2002) aktorea.
- Emile Larre "Sokorri" (1926–2015), apaiza, idazlea eta euskaltzain osoa.
- Marijane Minaberri (1926–2017), idazlea.
- Mixel Oronoz (1935–), idazlea eta euskaltzalea.
- Erramun Martikorena (1943–), abeslaria.
- Aurelia Arkotxa (1953–), idazlea eta euskaltzaina.
- Filipe Bidart (1953–), Iparretarrak talde armatuaren sortzailea eta buruzagi ohia.
- Pantzo Hirigarai (1957–), idazlea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Sandre datu-basea
- ↑ a b c d e f g h i j k l Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ a b c d e f g h Mérimée datu-basea: Baigorri
- ↑ Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ a b c d e f g José Yanguasek argitaratutako paperak
- ↑ Direktorioak bultzatutako izenen aldaketa
- ↑ Nafarroako Erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
- ↑ a b Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
- ↑ a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
- ↑ Nafarroa Behereko jaiak
- ↑ Mérimée datu-basea: Doneztebe eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Doneztebe eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Etxauzeko gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Etxauzeko gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Lizarazu gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Urdozeko Jauregia
- ↑ Mérimée datu-basea: Itze baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Makozain baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Martinxoloenia etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Etxauzko burdinola
- ↑ Mérimée datu-basea: Berhoa baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Iturraldea baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Jokoberro baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Zuburia etxea
- ↑ Mérimée datu-basea: Germietako San Laurendi eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Okozeko San Salbatore eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Urdozeko eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: Andra Mariko eliza
- ↑ Jean Pujo ikastetxearen webgunea
- ↑ Bil Etxearen webgunea
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Frantsesez) (Ingelesez) Donibane Garaziko eta Baigorriko turismo bulegoa