Valerie Hunter Gordon

asmatzailea

Valerie Hunter Gordon, ezkon aurreko izena, Valerie Ziani de Ferranti (Baslow, Erresuma Batua, 1921eko abenduaren 7aBeauly, Erresuma Batua, 2016ko urriaren 16a) PADDIren asmatzaile britainiarra izan zen. PADDI pixoihal iraunkorren sistema bat da, munduko lehen behin erabiltzeko haur-oihalarena, eta Nikini, lehen konpresa.

Valerie Hunter Gordon
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValerie de Ferranti
JaiotzaBaslow (en) Itzuli1921eko abenduaren 7a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaBeauly2016ko urriaren 16a (94 urte)
Familia
AitaVincent de Ferranti
AmaDorothy Wilson
Ezkontidea(k)Patrick Hunter Gordon (en) Itzuli
Patrick Hunter Gordon (en) Itzuli  (1940 -
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea
Lan nabarmenak
Valerie Hunter Gordon, lehen pixoihal eta lehen konpresen asmatzailea.

Biografia aldatu

Hainbat ospetsu zituen familian: Amona, Juliana Scott, pianista zen. Aitona, Sebastian Ziani de Ferranti asmatzailea zen, Ferranti ingeniaritza elektrikoko enpresa britainiarraren sortzailea. Italiar Marco Aurelio Zani de Ferranti gitarrista klasiko eta konpositorea urrutiko senidea zen, baita Basil de Ferrantiren arrebarena.[1]

Patrick Hunter Gordon ingeniariarekin ezkondu zen.[2] Familia handia izan zuen: sei seme-alaba, 19 biloba eta 16 bisbiloba.

2016ko urriaren 16an Beaulyn (Eskozia) hil zen, 94 urte zituela.

Lehen pixoihala aldatu

1947an, hirugarren semea jaio ondoren, Hunter produktu bat garatzen hasi zen, trapu tradizionala garbitu, lehortu eta lisatzeko hainbeste denbora eta baliabide behar ez izateko. Valerie Hunter Gordonek "Esan nuen ez nuela berriz garbitu nahi" azaldu zuen, "Lan izugarria zen" gaineratu zuen.[3] Bere pixoihalak sortu zituen, bi zatiko sistema bat, erabilita. Botatzeko xurgatzaile biodegradagarri bat (kotoiaz estalitako zelulosazko guata),eta PADDI izenekoa, botatzen ez zen presio-botoidun jantzi iragazgaitz doigarri baten barruan eramaten zen.

Hasieran, jausgailu zaharrak erabili zituen pieza iragazgaitza egiteko; beraz, lehen bertsioetan paraxutaren letra batzuk ikusten ziren.[3][4] Bere lagunen eta, bereziki, armadako beste ama batzuen eskaera handia izan zuen. Hasieran, fabrikatzaileak ez ziren gai izan pixoihal horien aukera komertzialak ikusteko, eta Valeriek 400 PADDI pixoihal baino gehiago egin zituen sukaldeko mahaian zuen josteko makinarekin.[5][6] 5 txelinen truke saldu zituen.[5] Geroago PVCa erabili zuen pieza iragazgaitza egiteko.

1948ko apirilean eskatu zuen patentea Hunterrek, eta 18 hilabetera, 1949ko urrian eman zioten Erresuma Batuko PADDIrako (kanpoko jantzi iragazgaitzerako), baina ez barneko kuxin biodegradagarri xurgatzailerako. Hainbat enpresatara jo zuen, produktua eskala komertzial handiagoan egiten lagun ziezaioten.[3] Valerieren aitak, Vincent Ziani de Ferrantik, eta Robert Robinson kimikariak bilera bat egin zuten Royal Societyn, eta Robinson & Sons of Chesterfield enpresarekin kontratu bat sinatu zuen 1949ko azaroaren 8an.[7]

1950ean, Boots farmazeutikoak PADDI bere sukurtsal guztietan saltzea erabaki zuen.[3] 1951n, PADDIren patentea eman zuten Estatu Batuetarako eta mundu osorako. PADDI 1950ean agertu zen Westminsterreko Mothercraft erakusketan, eta gero 1952an Ideal Home erakusketan.[7] BBCk asmakizuna erakusketako sei produktu interesgarrienetako bat zela esan zuen, urte horretan 750.000 oihal-pakete saldu ondoren. Handik gutxira, Playtex eta nazioarteko beste enpresa handi batzuk Robinson & Sons enpresa erosten saiatu ziren.[6] PADDIren salmentak 6 milioira iritsi ziren 1960an, eta produktuak arrakasta handia izan zuen urte askoan, Pamper enpresaren pieza bakarreko pixoihal berria iritsi zen arte. Plastiko ez-biodegradagarria zuen, gainerakoarekin batera baztertzen zena, talde ekologistek jasanezina zela kritikatu duten produktua.[6][8]

Lehenengo konpresa aldatu

PADDIren arrakastaren ondoren, Hunterrek beste hiru seme-alaba izan zituen, eta Beaulyra joan zen bizitzera, senarra, Patrick Hunter Gordon eskoziarra, Samuel Hunter Gordon aitarekin elkartu zenean, AI Welders ingeniaritza-enpresa familiarra zuzentzeko Negessen. Handik maiz joan zen Robinson herrira, konpresen eta beste produktu batzuen diseinua garatzeko. Emakumeentzako eskuoihal sanitarioaren sistema konpresa ere sortu zuen, munduko lehen konpresa modernotzat har daitekeena. Hunter harritu egin zen produktu horrek pixoihalek baino onura gehiago ematean, baina "segur aski izaki inkontinenteak baino, emakume gehiagok dutela hilekoa esan zuen".[8]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu