Ambrosio Meabe Kastillobeitia (Durango, Bizkaia, 1710eko abenduaren 7a - Mexiko Hiria, 1781eko urriaren 1a) euskal herritarra Mexikoko Ilustrazioaren mugimenduaren sortzailetariko bat izan zen. Neurri handi batean ere Espainia Berriko Erregeorderriaren independentziaren aldeko jarreren aurrekaria bezala onartua izan da.

Ambrosio Meabe
Bizitza
JaiotzaDurango1710eko abenduaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1781eko urriaren 1a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea

Biografia

aldatu

Gurasoak Francisco Meabe eta Ursula de Kastillobeitia izan ziren. Ambrosio Meabe oso gazte beste familia-kideekin batera Espainia Berrira (egungo Mexiko) eraman zuten. 26 urte zituelarik Cofradia de nuestra señora de Aranzazu sartu zen. Kofradia horretan Manuel Aldako ezagutu zuen; Manuel haren tutorea izan zen eta haren bitartez negozioen eta merkataritza munduan sartu zen. Urte bete geroago Aldakok Fagoaga familiaren merkatu-etxearen buruan jarri zuen. Fagoagatarrena XVIII. mendeko familia aberatsa zen, batez ere meategietan zituzten negozioei esker; hori dela eta, etxe komertzialetik kanpo, etxalde kate bat, zilar-banketxea, Espainia Berriko garrantzitsuena, eta egungo Zacatecasen meategiak: Sombrerete eta Vetagrande.

Lanpostu horri esker Mexiko Hiriaren udalak eta goian aipatutako Kofrafiak kontuak eramateko hartu zuten Ambrosio eta San Hipólito umezurztegia administratzeko beste lanen artean. Frantzisko Etxebeste eta Manuel Aldakorekin batera, Kofradiaren lan nagusia izango zenaren erakundea sortu zuen: Vizcainas ikastetxea, ofizialki San Inazio Loiolakoaren Ikastetxea (Colegio de San Ignacio de Loyola), 1752an bukatuta.

1755tik aurrera, Meabek milizien kapitainaren kargua hartu zuen. Espainia Berriko erakunde desberdinetan espetxeratuen ordezkaritza zeraman horren arabera.

Bere jaioterria, Durango, ez zuen ahaztu: Uribarriko Andra Mariaren basilikarentzako emaitza desberdinak egin zituen. 1758an zilarrezko bi argi armiarma eman zituen (haien pisua 200 librakoa zen). 1764an, elizaren koroan jartzeko Guadalupeko Ama Birjinaren margolana, gortinak, meza jantziak, altzariak eta eman zituen. Emaitzak eskertzeko Durangoko Udalak herriaren lehen alkatea izendatu zuen. 1770eko otsailaren 15ean, bestetik, Mexiko Hiriak ohorezko korrejidore izendatu zuen.

1764an bertako Sociedad Económica de Amigos del País, garaian Espainia Berriko erakunde ekonomiko indartsuena izan zena. Elkarte horretan, besteak beste, Leandro de Viana, Antonio Bassoco eta Frantzisko Xabier Ganboa ibili ziren.

Mexikon hil zen, 1781an.

Ideologia

aldatu
 
Vizcaínas ikastetxea Mexiko hirian.

Gizartearen aurrerapena eta eraldaketa defenditu zuen eta horretarako gizarte talde guztien hezkuntza bultzatu zuen. Haren bizitzan bi mundu egin zuten talka, tradizioa eta modernitatea, eta Meabe biak lotzen saiatu zen. Progresista, zientziaren aldekoa, argiduna, negozio-gizona, XVIII. mendeko Mexikoko intelektual handi bat izan zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen. Mexiko hiriaren Vizcaínas ikastetxe ospetsua bultzatu zuen.

Egin zituen lanak

aldatu

Meabek instituzio eta erakunde askotan lagundu zuen. Hona hemen batzuk:

  • Bere lanik aipagarriena Colegio de las vizcaínas, bertako emakumeen hezkuntza garatzeko eta bultzatzeko sortutako eskola. 1732an sortua. Hasieran neska umezurtz eta alargunentzat bazen ere, gaur egun eskola arrunta da. Hau izan da garai kolonialetik etengabe zabalik egon den instituzioa. Bertako artxiboa ere bultzatu zuen.
  • Cofradia de nuestra señora de Aranzazu (Arantzazuko Ama Birjinaren kofradiakoa) izan zen, bertan, Mexikon, 1681ean sortua. Kofradia honetan parte hartzen zuten bertan bizi ziren euskaldunak, eta bere helburua karitatezko lanak egitea zen.
  • Belén ikastetxea, Mexiko Hirian.
  • San Hipólito ospitalean, Mexikon.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz):["Don Ambrosio de Meave y el paisanaje, lealtad y asistencialismo entre dos instituciones vascas", Jesús Héctor Trejo Huertaren artikulua Euskonews aldizkarian, 574 zk., 2011-04-8/15.]
  • (Gaztelaniaz):Biografia.