Elvira Iñurrieta

Emagina

Elvira Iñurrieta Azkarraga (Bartzelona, 1895eko abenduaren 7a - Elorrio, Bizkaia, 1980ko apirilaren 17a) emagina izan zen. Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu zien jaiotzen.

Elvira Iñurrieta

Bizitza
JaiotzaBartzelona1895eko abenduaren 7a
HeriotzaElorrio1980ko apirilaren 17a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakemagina

Biografia aldatu

Elvira Iñurrieta 1895ean Bartzelonan jaio zen, bere familia bertan bizi baitzen, lana dela-eta. 7 urte zituela bueltatu ziren Elorriora, bere amaren jaioterrira. Ogibide ugari izan zituen bere bizitzan zehar: errekadista, neskame, txurroak saltzen edo arraina saltzen besteak beste, baina emagin gisa egin zuen lanagatik da ospetsua.[1]

Gaztetan Madrilera joan zen “dontzeila” gisa eta han ezagutu zuen Jose Agustin Pildain gero bere senarra izango zena. Hau soldadutza egitera joana zen bertara. Lezon ezkondu ziren denbora batera eta Donostian bizi izan ziren urte batzuez.[1]

Hiri horretan emagin-bokazioa sortu zitzaion, mediku bati erditze batean lagundu zionean. Medikuak, gainera, Elviraren jarrera eta trebetasuna laudatu zituen. Lantzean behin, beste familia batzuek ere eskatzen zituzten bere zerbitzuak, medikuari laguntzeko. Horrela, bere “ogibidea” garatzeko ezinbestekoak ziren jakintzak bereganatu zituen.[2]

Elvirak Donostian zeudela hiru seme-alaba izan zituen eta Elorriora bueltatu eta gero beste hiru.[1]

Gerra Zibilaren hasieran, familia Elorriora joan zen, bere amaren jaioterrira, alegia. Elorrion, berehala jakin zuten emagin aditua zela, eta guztien esanetan eraginkorra bezain maitekorra zen zerbitzua eskaintzen hasi zen. Bere borondate guztiarekin erditze momentuan laguntzen zieten eta baita hurrengo egunetan ere, jaioberria janzteko “saskitxoa” arropaz hornituz, ama indarberritzeko zopa gozoak eginez…[2][3]

Elorrion, gutxi gorabehera 2.400 umeri lagundu zien jaiotzen. Bitxikeria moduan aipatu behar dugu artatu zuen lehenengo erditzean jaiotako neskatoari Ignacia izena jarri ziotela; eta azken erditzean jaiotako mutilari, Ignacio.[2]

1976ko ekainaren 27an, merezitako omenaldia eskaini zion Elorrioko herriak. Bertan parte hartu zuten berak jaiotzen lagundutako hainbat lagunek. “Emagina” hunkitu egin zen, eta malko bat edo beste bota zuen. Lau urte geroago hil zen, 85 urte zituela.[3]

Bere lanaren aitortzak aldatu

  • Elorrioko herriak eskainitako omenaldia.[4]
  • Elorrioko herriak kale bati jarri zion Elbira Iñurrieta izena. Elorrion emakume-izena eduki zuen lehenengo kalea izan zen hau.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Atzoko hitzak josten. Elorrioko udala ISBN 978-84-606-5296-0..
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Elorrio | Elvira Iñurrieta Azkarraga» Elorrio (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  3. a b Hurrengo geltokia, Elorrio. Lizarra ISBN 13-978-84-8181-227-5..
  4. La Gaceta del Norte egunkaria (1976-06-28). .