Pearl Harborko erasoa
Pearl Harborko erasoa edota Pearl Harborko gudua (ingelesez: Attack on Pearl Harbor edota Battle of Pearl Harbor; japonieraz 真珠湾攻撃) 1941eko abenduaren 7an, eta goizaldeko 7:48etan, Japoniar Itsas Armadak Hawaii uhartediko Oahu uharteko AEBko Itsas Armadaren Pearl Harbor base militarrari egindako bat-bateko erasoa izan zen. Japoniar Buruzagitza Militarrak eraso horri Hawaii Operazioa eta AI Operazioa kodeez izendatu zuen, eta erasoa egiten ari zen bitartean, baita Z Operazioa kodeaz ere.
Pearl Harborko erasoa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Pazifikoko Gerra | |||
![]() Japoniar hegazkin batetik erasoaren hasieran hartutako Pearl Harborko argazkia. | |||
Data | 1941eko abenduaren 7a | ||
Lekua | ![]() | ||
Koordenatuak | 21°21′54″N 157°57′00″W / 21.365°N 157.95°W21°21′54″N 157°57′00″W / 21.365°N 157.95°W | ||
Emaitza | Japoniar garaipena AEBen gerra aldarrikapena Japoniar Inperioari | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Erasoaren helburu nagusia zera zen: Japoniar Inperioak Hego-ekialdeko Asiara hedatzeko, Ozeano Bareko AEBko Itsas Armadaren aurkako ezusteko erasoa egitea zen —haien egitasmoetarako oztopo nagusia baitzen—, eta ahal bezainbeste ontzi eta hegazkin suntsituz desgaitzea, halaber.
Erasoa unean bertan Japoniar Inperioaren garaipen taktiko garrantzitsua izan zen, baina, horren ondorioz, AEBk gerra aldarrikatu zieten (ordu arte teorian neutralak izan ziren), Bigarren Mundu Gerran sartu eta Aliatuen alde ipini ziren, eta denbora luzerako Japoniar Inperioaren helburuetarako oso kaltegarria izan zen.
ZinemaAldatu
- Pearl Harbor (2001)