Apollo 17 1972ko abenduaren 7an espaziora bidali zen Saturno 5 deritzon suziri batekin batera, Floridan. Ilargira astronautak bidaltzeko azken misioa izan zen. Misio hau gorabehera gabea izan zen, bakarrik atzerapen txikia izan zuen presurizazio errore baten ondorioz jaurtitzera zihoanean.

Apollo 17
Historia
AurrekoaApollo 16
Surface exploration
Orbital activity1972ko abenduaren 10a - 1972ko abenduaren 16a
Ilargiratzea1972ko abenduaren 11 - 1972ko abenduaren 14a
Espazio jaurtiketa 1972ko abenduaren 7a
Splashdown 1972ko abenduaren 19a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa52.738,7 kg eta 5.497,5 kg

Eskifaia osatzen zuten gizonak hauek ziren: Eugene Cernan, honek beste bidaia batzuetan parte hartu izan du eta misioaren komandantea zen, eta besteak Harrison Schmitt geologo eta ilargi moduluaren pilotua eta Ronald Evans, aginte moduluaren pilotua. Eugene Cernan komandantea Ilargian izan den azken gizona da, bera eta bere laguna Challenger deritzon jaisteko moduluan jaitsi ziren espazio-ontzitik ilargira.

Ilargian diraun zuten denboraldian ilargiko harrien lagin ugari jaso zituzten. Gainera ASLEP deritzon gailuaz aparte beste aparatu bat instalatu zuten, ilargiaren lurrazpian ura bazegoen konprobatzeko.

Misio honek Ilargiaren lurreko eta Ilargiko harrien ezagupena izugarri handitu zuen, gainera Ilargiaren lurpeko mapa termikoa egitea lortu zen.

Misio hau normaltasun osoz bukatu zen Ozeano Pazifikoan 1972ko abenduaren 19an. 301 orduko bidaia izan zen.

Bidai honekin batera Apollo proiektua amaitu zen (12 gizon ilargian ipini eta 27 orbitatzea lortu zuena), bere helburu nagusia gizon bat gure satelite estazioan SESB baino lehenago ipintzea zen, eta lortu zuten.

Misioaren insignia aldatu

 
Apollo 17 espazioan hegan egindako zilarrezko Robbins medailoia

Intsigniaren ezaugarririk nabarmenena Apollo eguzki jainko greziarraren irudia da, arrano amerikarraren irudikapenarekin atondua, arranoaren barra gorriak Estatu Batuetako banderan agertzen direnak islatuz. Barra gorrien gaineko hiru izar zuriek misioaren hiru tripulatzaileak irudikatzen dituzte. Atzeko planoan Ilargia, Saturno planeta eta galaxia edo nebulosa daude. Arranoaren hegalak Ilargia partzialki estaltzen du, gizakiak bertan duen presentzia iradokiz. Apoloren begiradak eta arranoaren mugimenduaren norabideak gizakiak espazioko helmuga gehiago esploratzeko duen asmoa biltzen du.[1]

Elementuak ontzian aldatu

Apollo 17ko tripulazioak Panamako bandera txiki bat eraman zuen Ilargira misioan.[2] 1973an, Richard Nixon AEBetako presidenteak bandera eta Ilargi harkaitza eman zizkion Panamako gobernuari.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. «Mission Insignias» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Así recuerdo la llegada del hombre a la Luna» Revista Ellas | Panamá 2019-07-26 (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu