Ukita Hideie

Ukita Hideie (japonieraz: 宇喜多 秀家?, 1573-1655eko abenduaren 7a) Japoniako historiako Sengoku aroko Bizen probintzia eta Mimasaka probintziako (gaur egun Okayama prefektura) samurai eta daimyō bat izan zen. Hideie Ukita Naoieren semea izan zen eta Maeda Toshiieren alabarekin ezkondu zen.

Ukita Hideie
Ukita Hideie.jpg
Daimyō

Bizitza
JaiotzaBizen Province (en) Itzuli, 1572
Herrialdea Japonia
HeriotzaHachijō-jima (en) Itzuli1655eko abenduaren 17a (82/83 urte)
Familia
AitaUkita Naoie
AmaEn'yū-in
Ezkontidea(k)Gōhime (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Hideiek aktiboki parte hartu zuen Toyotomi Hideyoshik antolatutako Korearen japoniar inbasioetan, eta Bost erregeordeen kontseilua deritzon taldekideetako bat bezala izendatua izan zen, Hideyoshik eratu zuena bera hil ondoren goberna zezaten bere seme Toyotomi Hideyori adin nagusikoa izan eta honek hala gobernuaren ardura hartu ahal izan arte.

Tokugawa Ieyasuk, aipaturiko kontseiluko beste kideetako bat zena, herrialdea gobernatzeagatik borrokatu zuen eta ondorioz herrialdea bi alde handitan banatu zen, Sekigaharako guduan amaituko zena. Gudu honetan Hideieik Ieyasuren aurkaria zen Ishida Mitsunariren alde egin zuen. Tokugawa klana gudu honetan garaile izan ondoren, Hideiek ihes egin zuen eta erbestean egon zen zenbait urtez.

Hideie 1655ean hil zen.