Vidyagauri Nilkanthgujarateraz: વિદ્યાગૌરી નીલકંઠ— (Ahmedabad, India, 1876ko ekainaren 1a - 1958ko abenduaren 7a) gizarte-erreformatzailea, hezitzailea eta idazlea izan zen. Gujarateko lehen bi emakume lizentziadunetako bat ere izan zen.[1][2]

Vidyagauri Nilkanth

Bizitza
JaiotzaAhmedabad1876ko ekainaren 1a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
Heriotza1958ko abenduaren 7a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ramanbhai Nilkanth (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaMumbaiko Unibertsitatea
Hizkuntzakgujaratera
hindia
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria, gizarte-erreformatzailea, itzultzailea eta gizarte-langilea
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Hasierako urteak aldatu

 
Eskuinean, Vidyagauri; ezkerrean, haren senar Ramanbhai Nilkanth.

Vidyagauri Nilkanth 1876ko ekainaren 1ean jaio zen, Ahmedabaden. Gopilal Dhruva agente judiziala zuen aita, eta Balaben ama.[3][1] Bholanath Divetia gizarte-erreformatzaile eta poetaren biloba izan zen.[4] Raibahadur Maganbhai Girl High School ikastetxean ikasi zuen lehen hezkuntza; eta bigarren hezkuntzako ikasketak, berriz, Mahalakshmi Teachers Training College ikastetxean. Ramanbhai Nilkanthekin ezkondu zen 1889an; elkarrekin artikulu, liburu ugari idatzi zituzten, bai eta aldizkari bat argitaratu ere, Jnansudha izenekoa.[2] Bi alaba izan zituztenː Vinodini Nilkanth eta Sarojini Mehta.[5]

Senarraren laguntzarekin, 1891n Bombayko Unibertsitatean matrikulatu zen, eta goi mailako ikasketak egin zituen.[4] 1894an Gujarat College ikastetxean matrikulatu zen, eta 1901ean graduatu zen, filosofia moralaren eta logikaren arloko Arteetako lizentziadunaren tituluarekin. Ikasketak hainbatetan eten behar izan zituen, haurdunaldien ondorioz. Bera eta bere arreba gazteena, Sharda Mehta, Gujarateko lehen bi emakume lizentziadunak bilakatu ziren.[2][3][5]

Gizarte lana aldatu

Nilkanth gaztetatik inplikatu zen gizarte lanean. Bizitza eskaini zion emakumeak goratzeari.[2] Emakume musulman behartsuentzako joskintza eskolak abiatu zituen, Indiako Elkarte Nazionalaren laguntzarekin. Helduentzako heziketa eskolak eta beste hainbat jarduera antolatu zituen Lehen Mundu Gerran, Gerrako Sorospen Funtserako. Britainiar Inperioko Ordenako kide egin zuten, egindako zerbitzua saritzeko. India Osoko Emakumeen Biltzarraren Ahmedabadeko taldearen sortzaileetako bat izan zen. Emakume alargunei eta ezkondu zirelako bigarren hezkuntza abandonatu zuten emakumeei bigarren hezkuntza ematen zieten ikastetxe ugarirekin aritu zen, hala nola Maganbhai Karamchand Girls' High School, Diwalibai Girls' School, Ranchhodhal Chhotalal Girls' High School eta Vanita Vishrams ikastetxeekin.[1]

Lalshanker Umia Shanker Mahila Pathshala ikastetxea sortu zuen, geroago SNDT (Karve) Unibertsitateari elkartua. Ingelesa, Psikologia eta Filosofia irakatsi zituen unibertsitate ikastetxe horretan.[1]

Ahmedabadeko Udalaren batzorde bateko kide izendatu zuen gobernuak, aldi labur batez.[3] Gizarte eta erlijio erreformarako Prartha Samaj mugimenduarekin bat egin zuen, eta Mahipatram Rupram Anath Ashram umezurztegiko ohorezko idazkaria izan zen, eta gero lehendakaria.[1]

Literaturako ibilbidea aldatu

Emakumeentzako aldizkarietan aritu zenː Gunsundari, Streebodh eta Sharada aldizkarietan, besteak beste. Gujaraterazko literatura sustatzen duen Gujarati Sahitya Parishad (Gujaratar Literatura Biltzarra) erakundearen 15. bilkurako lehendakaria izan zen. Gujaraterazko literatura sustatzen duten Gujarat Vidhya Sabha eta Gujarat Sahitya Sabha erakundeetako lehendakari ere izan zen.[3][1][5]

Umore arineko hainbat saiakera idatzi zituen, bai eta erreseina biografikoak ere. Foram (1955) idazlanean, eragin zioten senitarteko eta kideen erreseina biografikoak bildu zituen. Hona hemen beste saiakera bilduma batzuk: Grihadipika (1931), Narikunj (1956), Gyansudha (1957). Nilkanthen askotariko saiakerak bilduta daude Hasyamandirren liburuan. Pro. Dhondo Keshav Karve (1916) biografia idatzi zuen.[3][5]

Bere arreba Sharda Mehtarekin batera, Romesh Chunder Dutt idazlearen liburu bat itzuli zuen, jatorriz The Lake of Palms izenburua zuena (1902), gujarateraz Sudhasuhasini (1907) izenburuarekin argitaratua; eta Baroda estatuko Chimnabai II.a maharaniaren —emakumezko maharajaren— Position of Women in Indian Life (1911) liburua Hindustanma Streeonu Samajik Sthan (1915) izenburuarekin itzuli zuen.[3][1]

Sariak aldatu

1926an, Kaisar-i-Hind domina eman zioten.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g (Ingelesez) «StreeShakti - The Parallel Force» www.streeshakti.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
  2. a b c d (Ingelesez) Win Entrance Biography. (Noiz kontsultatua: 2016-11-10).
  3. a b c d e f g (Gujarateraz) Bhatt, Pushpa. વિદ્યાગૌરી નીલકંઠ. Gujarati Sahitya Parishad (Noiz kontsultatua: 2019-01-21).
  4. a b (Ingelesez) Sujata, Menon. (2013). International Journal of Afro-Asian Studies. 4 Universal-Publishers, 17–18 or. ISBN 978-1-61233-709-8..
  5. a b c d (Gujarateraz) Caudharī, Raghuvīra; Dalāla, Anilā. (2005). Vīsamī sadīnuṃ Gujarātī nārīlekhana. Sahitya Akademi ISBN 978-81-260-2035-5. PMC 70200087. (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).