Moskova
Moskova ibaia (errusieraz Москва-река, Moskva-reka) Oka ibaiaren ibaiadar bat da, Errusiaren Europar zatian. 502 kilometroko luzera du, eta, bere arroak, 17.600 kilometro karratuko azalera hartzen du (gutxi gora-behera Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa batera).
Moskova Москва | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 502 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°05′00″N 38°50′00″E / 55.083333333333°N 38.833333333333°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Moskuko oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 17.600 km² |
Arro hidrografikoa | Volga Basin (en) |
Ur-emaria | 109 m³/s |
Bokalea () | Oka ibaia |
Administratiboki, ibaia Moskuko oblastetik eta Smolenskeko oblastetik igarotzen da, Errusian.
Ibilbidea
aldatuIbaia, Volgaren arro hidrografikoaren barnean dagoena, Smolenskeko mendietan jaiotzen da, 311 metroko altueran, eta Mosku eta Smolenskeko oblastetatik igarotzen da, non Mosku bera zeharkatzen duen, Oka ibaian bere urak isuriz.
Ibaiak, Mosku hiria (izena ematen diona), ipar-mendebaldetik hego-ekialderako norabidean zeharkatzen du, bere ibilbidean, meandro ugari eratuz. Uharteren batzuk ere badaude bere ibilbidean, Kremlinekoa kasu. Ibaiaren ertzak, parke interesgarri askoz josiak daude (Gorki Parkea kasu). Bere meandroetako batetan dago Luzhniki Estadio Olinpikoa, 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetako egoitza izan zena. Moskutik 120 kilometro hego-ekialdean, Oka ibaian isurtzen ditu bere urak, Kolomnatik gertu.
Hidrologia
aldatuBere hasierako zatian, Moskova, nahiko ibai garbia da. Mozhaiskeko urtegitik aurrera, etengabe gehitzen da industrietako eta hiri drainatzeetako hondakinen karga. Moskura iristen denean, ibaia hain kutsatua doa, ezen, bertako ura, ez dagoela edaterik, eta, hiriburuko biztanleentzako bertan bainatzea debekatuta dagoela.
Nabigazioa
aldatuMoskova ibaia, oso-osorik da nabigagarria. Soilik neguko hilabeteetan, bere ura izozten denean eteten da itsasontzien trafikoa. 1937tik, Volga ibaiarekin lotua dago, 126 kilometroko luzera duen Moskova-Volga kanalaren bidez.
Kanal honi esker, bost itsasora iristen da: Itsaso Zuria, Itsaso Baltikoa, Kaspiar Itsasoa, Azov itsasoa eta Itsaso Beltza. Horregatik, Moskuri, batzuetan, "bost itsasoen portua" (порт пяти морей) deitzen zaio.
Moskun, garrantzi ertaineko zenbait portu daude.
-
Andreievski zubia Gorki Parkean, Mosku
-
Kremlina, itsasontzi batetik ikusia
-
Moskova ibaiaren kanala hiriaren erdian
-
Ukraina hotelaren ikuspegia, itsasontzi batetatik
-
Moscova ibaia Kolomnatik gertu