Mustafa Ahmed Ben Halim (arabieraz: مصطفى احمد بن حليم‎; Alexandria, Egiptoko Sultanerria, 1921eko urtarrilaren 29a - Arabiar Emirerri Batuak, 2021eko abenduaren 7a) libiar politikari eta negozio-gizona izan zen. Bere aita Egipton erbesteratu zen Italiak Zirenaika okupatu ondoren, eta han jaio zen Mustafa. Ingeniaritzan lizentziatu zen Alexandriako Unibertsitatean eta 1950ean Libiara itzuli zen. Herri-lanetako ministroa izan zen 1953an, Libiako lehen gobernuan. Libiako Erresumako lehen ministroa izan zen 1954tik 1957ra. Libiako Unibertsitatea eta Libiako Banku Zentrala sortu zituen. Mendebaldeko potentziekin aliatu zen, baina Sobietar Batasunarekin eta herrialde arabiarrekin ere harreman onak izan zituen. Ben Halim atzerrian zegoen Gaddafik boterea hartu zuenean. 2011n itzuli zen Libiara, diktadorea boteretik kendu ondoren.

Mustafa Ben Halim

Libyan Ambassador to France (en) Itzuli

1958 - 1960
Foreign Minister of Libya (en) Itzuli

1954ko abenduaren 3a - 1956ko urriaren 30a
Abdul Salam al-Buseiri (en) Itzuli - Ali Sahli (en) Itzuli
Libiako lehen ministro

1954ko apirila - 1957ko maiatza
Muhammad Sakizli (en) Itzuli - Abdul Majid Kubar (en) Itzuli
Transport Minister of Libya (en) Itzuli

1954ko otsailaren 18a - 1954ko abenduaren 19a - Ali Sahli (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAlexandria1921eko urtarrilaren 29a
Herrialdea Libia
HeriotzaArabiar Emirerri Batuak2021eko abenduaren 7a (100 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAlexandria University (en) Itzuli 1946) Bachelor of Engineering (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria

Bibliografia aldatu

  • Libya: The Years of Hope - The Memoirs of Mustafa Ahmed Ben-Halim - Former Prime Minister of Libya, ISBN 0-9532961-0-5
  • "Libya's Hidden Pages of History: A Memoir" Rimal Publications, 2013 (English Edition)

Kanpo estekak aldatu