Lakarra
Lakarra Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Donibane Garaziko kantonamendukoa.
Lakarra | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Lacarre | ||
Auzapeza | Jean-Claude Ibargarai (2008-2014) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64297 | ||
Herritarra | lakartar | ||
Geografia | |||
Azalera | 4,40 km² | ||
Garaiera | 194 – 595 metro | ||
Distantzia | 8 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 172 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 38,18 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 11,32 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 49,27 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,74 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 4,83 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,65 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 85,04 (2010) | ||
Erabilera | % 65,7 (2011) |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Lauribar ibaira isurtzen diren Arzubi eta Basagibeleko errekak udalerritik igarotzen dira. Baita Arzubiren ibaiadarrak diren Toska eta Idiondo errekak ere.
Udalerri mugakideakAldatu
- Ainhize-Monjolose iparraldean
- Gamarte ekialdean
- Buztintze-Hiriberri mendebaldean
- Duzunaritze-Sarasketa hegoaldean
Etxeak eta AuzoakAldatu
- Lakarragoiti
- Lakarrabeheiti
HistoriaAldatu
XII. mendean, Lakarrako baroierria, Nafarroako erresumaren menpekoa zen.[2]. Lakarra familiako kide bat, Bernard II.a (1186-1201), Baionako apezpikua izan zen eta hirugarren gurutzadan parte hartzeaz gain, bere elizbarrutiaren barnean, Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoa iparraldea (baita Donostia ere), Bortziriak, Baztan eta Lerin zeuden, apezpikuak hala eskatuta, Zelestino III.a aita santuak 1194. urtean zehaztu bezala.
Bigarren Mundu Gerran, herria alemaniarren administrazio zuzenpean geratu zen herritarrek hala eskatuta, ez baitzuten Donibane Garaziko azokatik at geratu nahi. Era berean, Lakarra inguruko mendiak, erresistentziarentzako pasabide izan ziren, administrazio alemaniarretik Vichyko Frantziara igarotzeko, eta alderantziz.
EkonomiaAldatu
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
PolitikaAldatu
Lakarrako alkateen zerrendaAldatu
Urteak | Alkatea | Alderdia |
---|---|---|
1983 - 1989 | Jean Marie Gachen | D.V.D. |
1989 - 1995 | Jean-Baptiste Ibargarai | |
1995 - 2001 | Jean-Baptiste Ibargarai | |
2001 - 2008 | Jean-Pierre Eihartz | |
2008 - 2014 | Jean-Claude Ibargarai |
DemografiaAldatu
|
Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
GarraiobideakAldatu
D933 departamentu-errepidea (133 errepide nazional zaharra) udalerritik igarotzen da.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Harizpe mariskalaren gaztelua (Lakarrako gaztelua izenaz ere ezagutua) monumentu izendaturik dago.
- San Martin eliza, XIX. mendekoa dena.[3]
- Hilerria, Harizpe mariskalaren hilobia duena, monumentu izendaturik dago.[4]
- Etxegoinea baserria XVII. mendekoa da.[5]
Lakartar ezagunakAldatu
- Jean Isidore Harizpe (1768-1855). Militarra, Frantziako mariskal izandakoa. Sortzez baigorriarra izan arren, urte askoz udalerrian bizi eta hil zen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Paul Raymond. Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ (Frantsesez) Kultura Ministerioa: San Martin elizari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Kultura Ministerioa: Lakarrako hilerriari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Kultura Ministerioa: Etxegoinea baserriari buruzko oharra
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |