Maria Josefa Amalia Saxoniakoa

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresden, 1803ko abenduaren 7aAranjuez, 1829ko maiatzaren 18a) Espainiako erregina kontsortea izan zen, Fernando VII.aren hirugarren emaztea. Maximiliano Saxoniakoaren eta bere senarra izango zenaren lehengusu zen Carolina Borboi-Parmakoa dukesaren alaba izan zen.

Maria Josefa Amalia Saxoniakoa

Espainiako erregina ezkontide

1819 - 1829
Maria Elisabet Portugalgoa - Maria Kristina Borboikoa
Bizitza
JaiotzaDresden1803ko abenduaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAranjuez1829ko maiatzaren 18a (25 urte)
Hobiratze lekuaPanteón de Infantes
Familia
AitaPrince Maximilian of Saxony
AmaPrincess Maria Carolina of Parma
Ezkontidea(k)Fernando VII.a Espainiakoa  (1819ko urriaren 20a -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Wettin (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakerregeordea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 22953445 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresden jaio zen, 1803ko abenduaren 7an. Aita Maximiliano Saxoniakoa izan zen eta ama, berriz, Carolina Borboi-Parmakoa dukesa.

Maria Josefak 3 hilabete besterik ez zuela, ama hil zitzaion, eta aitak Elba ibaiaren ondoan zegoen komentu batean sartu zuen alaba txikia. Hantxe egongo zen ezkontzeko unea iritsi arte, erlijioan murgilduta eta poesian zale.

1819ko urriaren 20an, Espainiako Fernando VII.arekin ezkondu zen, seme-alabarik gabe zegoen errege alarguna. Maria Josefak 16 urte zituen eta, komentutik atera berria, ez omen zuen erregearekin harreman fisikorik onartu nahi eta Pio VII.aren gutun pertsonala, senar-emazteen artean harreman hori zilezkoa zela esanez, behar izan omen zen hara etorrarazteko.

Sukar bortitzak heldu zion Maria Josefari eta berehala hil zen Aranjuezko errege jauregian, seme-alabarik gabe. Ondorengotzarik gabe hil zenez, ez dago erreginen panteoian, baina El Escorialen dago ehortzita.

Kanpo estekak aldatu