Larry Bird
Larry Joe Bird (West Baden, Indiana, AEB, 1956ko abenduaren 7a - ) saskibaloi jokalari onenetakoa eta beteenetakoa izan zen NBAko historian. 2,06 metro luze da eta hegaleko postuan jokatzen zuen.
BiografiaAldatu
Bird AEBetako Indiana estatuko West Baden Springs-en jaio zen, eta Georgia Kerns eta Claude Joseph "Joe" Bird-en semea da. Jatorrizko eta French Lick ondoko herrien artean hazi zenez, "the Hick from French Lick" -French Lickeko kaikua- ezizena jarri zioten. Larryren Haurtzaro osoan arazo ekonomikoek jo zuten familia.
Kirol ibilbideaAldatu
ProfesionalaAldatu
1979-1981: bat-bateko eraginaAldatu
Hurrengo urtean Celtics-ek Robert Parish pibota eta 1980ko NBA Draft-eko 3. aukera lortu zituzten Golden State Warriors-engandik, Draft-eko 1. eta 13. aukeren truke. Warriors-ek Joe Barry Carroll aukeratu eta Utah Jazz-ek Darrell Griffith hautatu ondoren, Minnesota-ko Unibertsitateko Kevin McHale hegaleko pibota aukeratu zuten 3. aukeran Celtics-ek. Bird hegaldeko postuan ari zelarik, Parish eta McHale-ren gehiketek frontcourt onenetakoa eman zioten Boston-i. Helburu handietara zuzendutako Celtics-en oinarria osatuko zuten hirurek.
1982-1987: Bird vs MagicAldatu
Bird eta Johnson iristeak gaztetu zuen NBA, entzuleria behera egite kezkagarriagatik egoera txarrean zegoena. Unibertsitateko garaitik zetorren elkarren lehia luzatu zen esparru profesionalean, beraien taldeak gorenera eramanez. Beraz, Bird-ek txapelketa 1980-81ko denboraldian lortu zuen bitartean, Magic-ek gauza bera lortu zuen 1979-80ko eta 1981-82ko denboraldietan. Beraien ibilbide profesionaletan zehar elkartu ziren 3 final gehiagotan. Elkarren norgehiagoka nabarmenetakoa izan zen estatubatuar kirol profesionalaren historian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larry Bird |