Ireki menu nagusia

Joakin Eugenio Perez de Senosiain Arbelaitz, erlijio-izenaz Buenabentura Oyeregi (Oieregi, Nafarroa, 1886ko abenduaren 7a[1] - Lekaroz, Nafarroa, 1956), nafar idazlea eta kaputxinoa izan zen.

Joakin Eugenio Perez de Senosiain
Bizitza
Jaiotza Oieregi1886ko abenduaren  7a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Lekaroz1956 (69/70 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea

BiografiaAldatu

Eliza-ikasketak Iruñean eta Tuteran egin ondoren, 1910ean apaiztu zen. Damaso Intzarekin elkarlanean aritu zen, eta bion artean sortu zuten Irugarrengo Prantziskotarra (1913) aldizkaria, lehenbizi, eta Zeruko Argia (1919), gero.

Aldizkari horiek 1936 arte iraun zuten. Gerra ondoren, Artzai deia hilabetekaria sortu zuen, eta Zeruko Argiaren bigarren aldiari hasiera eman zion, 1954an, bera zuzendaria zela.

Obra nagusiak: Jesu Kristo gure Jauna´ren bizitza (1921), Pelegrin Mataróren obraren itzulpena; Aita Samuel Kaputxinoa. Gaurko izkillu edo arma (1922); Diccionario castellano-vasco y vasco-castellano de voces comunes a dos o más dialectos (1929).

Euskaltzain urgazlea izan zen.

ErreferentziakAldatu