Koldobike Gezala

Erraketista

Sorne Garbiñe Koldobike Gezala Sagarzazu (Kollo) (Lezo, Gipuzkoa, 1917ko abenduaren 7a - Ibidem 2002ko urriaren 17a) erraketista profesionala izan zen. Luisa, Luisita eta Guezala izengotiekin jokatu zuen, 15 urtez, aurrelari postuan, Salamanca, Logroño, Donostia, Bartzelona, Santa Cruz Tenerifekoa, Las Palmas Kanaria Handikoa eta Valentziako frontoietan.[1]

Koldobike Gezala

Bizitza
JaiotzaLezo1917ko abenduaren 7a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2002ko urriaren 17a (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Luisa, Luisa eta Guesala
Koldobike Gezala, Udal Pilotalekua.Lezo
Erraketistak. Eskubitik lehena Koldobike Gezala.

Biografia aldatu

Kale Nagusiko 19. zenbakian jaio zen Koldobike. Gurasoak, Indioneko Florencio “Pontxio” Gezala eta ama, berriz, Kabitte-Aundiko Barbara Sagarzazu zituen. Bederatzi anaia-arrebetan zazpigarrena zen Koldobike, aurretik Irene, Regino, Luis, Luke, Miren, Elixabete zituen eta bera baino gazteagoak, berriz, Polentzi eta Xabin Koldobike Gezala

Haurtzaroa herriko beste edozein neska-mutilen antzekoa izan zuen. Hasieran eskola nazionaletara edota goiko eskoletara (lehen esaten zitzaien gisa) joan zen oinarrizko ikasketak egitera eta ikasketetan etxeko senide zaharragoen laguntza izan zuelako, irakurtzen zekiela hasi zen eskolan. Etxean, aitarengandik hasita, denek zekiten musika; kantariak eta dantzariak ziren guztiak; eta musika-tresna joleak gehienak. Erraketista, ordea, bera bakarra.[2]

Irakasle lanetan aldatu

18 urte zituela atera zen herritik, eta Donostiara joan zen Irakasletza ikasketak egitera. Lezoko girotik ateratzeak "espabilatu" zuen Gezala, Pontestaren hitzetan. Hala ere, 21 urte bete zituen arte ez zuen eskolak emateko baimenik. "Eskolak euskaraz ematea erabaki zuen. Garai hartan eskolak publifikatzen hasi ziren, eta II. Errepublika garaian gurutzeak kentzen aritu ziren. Berak, ordea, bere ikastolan jarri egin zuen, lezoarrentzako eskandalua izan baitzen kentzea". Baimenak lortzeko ikastolen bultzatzaile izan zen Elbira Zipitriaren gomendioak jaso zituen eta herriko plazan bertan ireki zuen ikastola. Egunez haurrei ematen zizkien eskolak, eta gauez, berriz, helduei. Ordubete irauten zuten eskola horiek, eta idazten eta irakurtzen irakasten zien.

Erbestetik itzuli zenean, irakasle izaten jarraitu zuen Gezalak. Baserriz baserri aritu zen irakasten, horrela puntu gehiago irabaziko zituzten euren herritik hurbilen zegoen eskola bat hautatzeko. Azpeitia aldean ibili zen lehendabizi, eta ondoren Idiazabal inguruan. Artean, baina, Lezon bizi zen Gezala, eta Etxegarate inguruko eskolara iristeko bi ordu behar izaten zituen. Puntuak bilduta, Pasai Donibaneko eskolan aritu zen lanean, jubilatu zen arte.[3]

Emakume Abertzale Batzako kide aldatu

Eskolak ematez gain, Emakume Abertzale Batzan militatu zuen Gezalak. "Mitinetan aritzen ziren hizlari moduan. Horrez gain, sentimenduak eta emozioak adierazi behar zituzten eta gizarte ekintza egin", azaldu du Pontestak. Frankismoaren jazarpena bizitutakoa, familia osoa erbesteratua izan zen eta euren ondasunak konfiskatuak. "Probintzia Baskongadoetatik" 150 kilometrora bizitzeko debekua altxa ziotenean bueltatu zen herrira.[4]

Erraketista ibilbidea aldatu

Kasualitatea bada ere, Kollo jaiotako urte berean sortu zuten emakume erraketisten jokoa 1917ko urtarrilaren 4ean. Berak zioenez, nerabezarora iritsitakoan erabaki zuen pilotari izan nahi zuela.

1938an kantxaratu zen eta 1953ra arte ekin zion erraketista ibilbideari. Salamancako Tormes frontoian,[5] Logroñoko Beti-Jain, Donostiako Gross frontoian, Santa Cruz Tenerifeko Tenerifen, Las Palmas Kanaria Handiko Las Palmas frontoian, Valentziako Chiquin eta Bartzelonako Txiki-Alai/Chiqui Alai eta Barcelona/Cataluña/Deportivo frontoietan jokatu zuen.

Bere erraketista garaian bizipen ugari izan zituen eta xehetasunez azaldu zizkion Agustina Pontesta lezoar kazetariari[6]

Aitzindariak aldatu

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte. Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen erraketisten jaioterrietan.[7]

Omenaldiak aldatu

  • 2018an Emakume Erraketisten inguruko erakusketa antolatu zen Lezoko Kultur Aretoan eta Mendekoste jaien bezperan, dokumental bat eskaini zen emakume aitzindarien omenez.[8]
  • 2018an Lezoko frontoiari "Koldobike Gezala" izena jarri zioten.[9][10][11]

Erreferentziak aldatu

  1. «Sorne Garbiñe Koldobike Gezala Sagarzazu Luisa» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  2. lezokoportua. «Koldobike Gezala» Lezoko Portua (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
  3. «Bizitza osoa irakasteko grinaz» Gipuzkoako Hitza 2012-02-03 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  4. Koldobike Gezala. 2023-02-01 (Noiz kontsultatua: 2023-02-02).
  5. «Guezala F. Tormes-en argazki muntaia | Raketistak» datubasea.raketistak.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  6. Pontesta, Agustina. Koldobike Gezala and. Lezoar pilotaria. Haurtzarotik gaztarora. Lezoko udala, 19-23 or..
  7. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  8. «Emakume Raketistak: lehen eta orain | Lezo.eus» www.lezo.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  9. «El frontón pasa a denominarse Koldobike Gezala» El Diario Vasco 2018-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  10. «koldobike gezala Aloak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  11. lehenetsia, Gune. (2018-09-12). «Koldobike Gezalak eta Josetxo Etxandik frontoia izango dute Lezon» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

Kanpo estekak aldatu