Leonard Nimoy
Leonard Nimoy (Boston, Massachusetts, AEB, 1931ko martxoaren 26a - 2015eko otsailaren 27a, Bel Air, Los Angeles) estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria izan zen.
Biografia
aldatu1960ko hamarkadan, ospetsu bihurtu zen Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia egin zuenean. Antzerkian esperientzia zabala izan du. Hainbat urte eman zituen berak idatzitako Vincent: The Story of a Hero lanean Vincent van Gogh pertsonaia antzezten. Film batzuk zuzendu ere egin ditu: Three Men and a Baby, The Good Mother eta Funny About Love. Autobiografia bat ere idatzi du: I Am Not Spock.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonard Nimoy |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.