Ireki menu nagusia

Luis Ricardo Falero (Granada, 1851ko maiatzaren 23a - Londres, 1896ko abenduaren 7a) XIX. mendeko margolari andaluziarra izan zen. Haren margolaritzaren gai nagusietarikoa emakumeen gorputza izan zen; bestea, magia eta astrologia. Garaiko orientalismoaren barruan kokatzen zaio. Labranzanoko dukea zen. Falero bezala sinatzen zuen. Haren obrak, erotismo beteak, Frantzian, Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuetan oso ezagunak izan ziren. Gaur egun, aldiz, oso ahaztuta dago artista eta bere obra.

Luis Ricardo Falero
Luis Ricardo Falero.jpg
Bizitza
Jaiotza Granada1851ko maiatzaren  23a
Herrialdea  Espainia
Heriotza University College Hospital Itzuli1896ko abenduaren  7a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Londres
Mugimendua Orientalist paintinga Itzuli

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Familia aberats baten semea eta Granadan jaioa, haurtzarotik ezaguna izan zen bere gaitasuna. Ingelesa eta margolaritza ikas zezan Richmond Collegera, Erresuma Batura, bidali zuten. 1860an, bederatzi urte zituelarik, Parisera ikasketekin jarraitzeko joan zen. Gurasoen nahia betetzeko Espainiara itzuli zen armada espainiarrean sartzeko. 16 urte armada utzita Parisera ihes egin zuen. Azkenik, Parisen, arte, kimika eta industria ingeniaritza ikasi zuen. Azkenik, zientzia eta ingeniaritza baztertu zituen buru-belarri artea lantzeko. 1880. hamarkadan margolari gisa, Londresen kokatu zen. 1896an, 45 urte zituelarik, hil zen.[1]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Ricardo Falero