Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Ernesto Saxoniakoa printze hauteslearen alaba zen, Elixabeterekin izandako ezkontzaz. Bere anaiak Frederiko III.a Saxoniakoa eta Jon ziren, eta bere ahizpa Kristina Saxoniakoa Danimarkako erregina zen.

1487an Cellen Henrike I.a Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen. Hnerikek Saxoniako gortea ezagutzen zuen, 12 urterekin bertara bidali zutelako. Ziurenik 1469an bertan, Margarita jaio zenean, hasi zen ezkontzareninguruko negozazioa, Henrikeren aita Oton V.ak aliantza bat baitzuen Margaritaren osaba Gilenekin.

Margarita 1528an hil zen eta Weimarren lurperatu zuten.