Ireki menu nagusia

Mary Ellen Rudin (Jaiotza-izena: Mary Ellen Estill ; Hillsboro, Texas, 1924ko abenduaren 7a - Madison, Wisconsin, 2013ko martxoaren 18a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Mary Ellen Rudin
Bizitza
Izen osoa Mary Ellen Estill
Jaiotza Hillsboro (Texas)1924ko abenduaren  7a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Walter Rudin House Itzuli
Heriotza Madison2013ko martxoaren  18a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Walter Rudin Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Texasko Unibertsitatea Austinen
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, topologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
University of Rochester Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Matematika Elkartea
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Jatorri apaleko familia batean sortu zen. Texasko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han zaletu zen matematikarekin. R.L. Moore ikertzailea izan zuen irakasle, eta hark sorturiko Moore metodoaren eraginez hasi zuen, hain zuzen ere, matematiketako karrera. 1944an lortu zuen graduazioa, eta handik lau urtera doktore egin zen. Harrezkero, Duke Univertsitateko irakasle izan zen 1953. urtea arte, eta Walter Rudin matematikariarekin ezkondu ondoren, Rochesterko Unibertsitateko irakasle bisitari eta Wisconsineko Unibertsitateko irakasle gisa lan egin zuen; gaur egun Wisconsingo Unibertsitateko irakasle emeritua da. Matematikako ikerketei dagokienez, multzoen teoria izan da hainbat urtez bere aztergai nagusia, eta bereziki nabarmendu da kontradibideen osaeran. Bestalde, hainbat matematika elkarte eta erakundetako kide izan da, bestek beste Amerikako Matematika Elkartekoa, Emakume Matematikarien Elkartekoa, Logika Sinbolikoaren Elkartekoa eta Matematikako Amerikar Elkartekoa (AMS), zeinaren zuzendariorde izan baitzen 1980-1981 urteetan.

ErreferentziakAldatu