Ocean's Eleven
Ocean's Eleven (euskaraz Oceanen Hamaikak) 2001eko Steven Soderbergh estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Harry Brown eta Charles Lederer idazleen Ocean's 11 eleberrian oinarritua dago. Soinu banda David Holmes iparirlandar musikariak moldatu zuen.
Filma hau berez, 1960ko Ocean's 11 filmaren berregokitzapena da. Lortutako arrakastaren ondorioz bi jarraipen ditu: Ocean's Twelve (2004) eta Ocean's Thirteen, denera Ocean's deituriko trilogia osatuz. Trilogiak spin-off bat du: Ocean's 8 (2018).
Argumentua
aldatuDanny Ocean (George Clooney) espetxetik atera bezain azkar lapurreta handi bat egin behar duela pentsatu du. Bere hiria laga eta Las Vegasera doa, hango kasinoetako bat lapurtzera, hain zuzen ere, bere emazteohiaren (Julia Roberts) bikotea (Andy García) zuzendaria den kasinoa. Lapurreta hori gauzatzeko hamar lankide trebez inguratu da. Lapur talde guztiak Oceanen Hamaikak (Ocean's Eleven) izena hartzen duelarik.
Aktoreak
aldatu- Andy García: Terry Benedict
- Julia Roberts: Tess Ocean
Ocean's Eleven
aldatuErreklutamentu ordena jarraituz:
- George Clooney: Danny Ocean
- Bernie Mac: Frank Catton
- Brad Pitt: Rusty Ryan
- Elliott Gould: Reuben Tishkoff
- Casey Affleck: Virgil Malloy
- Scott Caan: Turk Malloy
- Eddie Jemison: Livingston Dell
- Don Cheadle: Basher Tarr
- Shaobo Qin: Yen "Harrigarria"
- Carl Reiner: Saul Bloom
- Matt Damon: Linus Caldwell
Jarraipenak
aldatu- Ocean's Twelve (2004)
- Ocean's Thirteen (2007)
Kanpo estekak
aldatu- Ocean's Eleven filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)