Henrike Estuardo, Lord Darnley

Henrike Estuardo, Lord Darnley bezala ezagunagoa (Temple Newsan, Ingalaterra, 1545eko abenduak 7-1567ko otsailak 10) Estuardo leinu eskoziarreko noble ingeles bat izan zen. Albanyko dukea eta Eskoziako printze ezkontidea. Mateo Estuardo, Lennoxeko 4. kondea eta Margarita Douglasen semea. Azken hau, era berean, Archibald Douglas, Anguseko kondea eta Margarita Tudorren alaba. Beraz, bere aitaren aldetik Jakobo II.a Eskoziakoa erregearen ondorengoa zen, eta bere amaren aldetik Henrike VII.a Ingalaterrakoa erregearena.

Henrike Estuardo, Lord Darnley

Lorden Ganberako kidea

Bizitza
JaiotzaYorkshire1545eko abenduaren 7a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaEdinburgo1567ko otsailaren 10a (egutegi gregorianoa) (21 urte)
Hobiratze lekuaHolyrood abadia
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaMatthew Stewart, 4th Earl of Lennox
AmaMargaret Douglas
Ezkontidea(k)Maria I.a Eskoziakoa  (1565eko uztailaren 29a (egutegi gregorianoa) -  1567 (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEstuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 13063352 Edit the value on Wikidata

Katolikoa zenez, bere herrialdeko tronurako hautagai nabarmen bat zen, bere osaba Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren seme-alabak, Maria Tudor katolikoa izan ezik, gutxiengo katolikoak ilegitimotzat hartzen baitzituen, eta Margarita Tudorren ondorengoek, horien artean Darnleyk, aipaturiko tronua okupatzeko eskubide osoa zutela zioten.

Maria Estuardo Eskoziako erreginarekin ezkondu zen 1565ean, Eskoziako noblezia protestanteak kalte handitzat hartu zuena, Eskoziako gehiengoa 1560an presbiterianismora (kalbinismoaren adar bat) bihurtu bazen ere, erreginak katolikoa izaten jarraitzen baitzuen.

Ezkontza horrek Ingalaterran ere ardura handia piztu zuen, Elisabet I.a Ingalaterrakoak ez baitzuen ezkontza hori onartu (Darnley ingelesa zen), sortzen zuen mehatxuaz gain, ezkontza elkartuak Elisabetentzat mehatxu bat suposatzen baitzuen: Maria ere Margarita Tudorren ondorengoa zen eta katolikoek Maria Tudorren oinordeko legitimotzat hartzen zuten. Gainera, biek izan zezaketen semea bere tronuaren lehiakide bat izango zen.

Hain zuzen ere, 1566ko ekainak 19an Edinburgon Darnley eta Maria I.a Eskoziakoaren seme bakarra jaio zen. Etorkizunean Jakue VI.a Eskoziakoa eta I.a Ingalaterrakoa izango zena.

Urte horretan bertan endekatu zen bien arteko harremana (denbora asko lehenagotik ahuldua zegoena), lehenik eta behin Darnleyk Mariari errege koroa zezala eskatu ziolako, eta bigarrenik erreginaren faboritoa zen David Rizzioren hilketagatik bere senarraren aginduz.

Hurrengo urtean eraila hil zen bere maitalearekin batera ziur asko James Hepburn, Bothwelleko IV. kondeak, erreginaren maitalea zena eta senarra izango zenak zuzendutako konspirazio batean.


Aurrekoa
Frantzisko II.a Frantziakoa
Eskoziako errege ezkontidea
1565-1567
Ondorengoa
James Hepburn, Bothwelleko IV. kondea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike Estuardo, Lord Darnley Aldatu lotura Wikidatan