Ambrosio Orbegozo Zubiria (Bilbo, Bizkaia, 1797ko abenduaren 71864) bizkaitar politikari eta enpresaburua izan zen.

Ambrosio Orbegozo

Bilboko alkate

1850eko urtarrilaren 1a - 1850eko urriaren 7a

Bilboko alkate

1843 - 1844 - Federico Victoria de Lezea

Bilboko alkate

1835 - 1836 - Jose Florencio Kareaga
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmbrosio Orbegozo Zubiria
JaiotzaBilbo1797ko abenduaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1864 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Karlistaldia

San Nikolas elizan bataiatu zuten, Gabriel Benito Orbegozo eta Maria Rita Ana Zubiriaren semea. Maria Josefa Florencia Bergaretxerekin ezkondu zen, eta hiru seme alaba izan zituzten. Bilboko estufa kaleko lehenengo zenbakian bizi ziren.

Lehen gerrate karlistan zehar, 1833. urtean, karlistek 33.750 erreal ordaintzera behartu zuten Ambrosio Orbegozoren enpresa, Orbegozo hijos y Castañares delakoa. Sutsuki defenditu zuen Bilbo karlisten setioarengandik, San Agustin komentuaren berreskuratzean lagunduz.

Gauzak horrela, Bilboko alkate aukeratu zuten 1835eko abenduan, karguan urriaren 10era arte egon zelarik. Ondoren beste bi agintalditan izan zen Bilboko alkate, 1844. eta 1850. urteetan. Politikoki foruzale liberal kontserbakorra izan zen, garai hartako burgesia bilbotarraren gehiengoa bezala.

Espainiako kontsula izan zen Belgikan.