Ireki menu nagusia

Günter Guillaume (Berlin, 1927ko otsailaren 1Eggersdorf, 1995ko apirilaren 10) Alemaniako Errepublika Demokratikoaren alde lan egin zuen politikari eta, Christel Guillaume bere emaztearekin batera, espioia izan zen. Inteligentzia-agente gisa, «Stasi» erakundearekin lan egin zuen. Mendebaldeko Alemanian Willy Brandt kantzelerraren idazkaria izatea lortu zuen eta, horri esker, informazio garrantzitsua eskuratzea.

Günter Guillaume
Bundesarchiv B 145 Bild-F042453-0011, Niedersachsen, Brandt im Wahlkampf.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1927ko otsailaren 1a
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Bizilekua Mendebaldeko Alemania
Heriotza Petershagen-Eggersdorf1995eko apirilaren 10a (68 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: giltzurruneko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak intelligence officer Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista
Alemaniako Alderdi Sozialista Batua
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata

Guillaume 1974ko apirilaren 24an, eskandalu handi baten erdian, atxilotu zuten. Urte berean, Guillaume bere lankide gertua Stasiren laguntzailea zela jakin zenean, Willy Brandtek dimititu zuen. Dena dela, Brandtek eskandalu batzuen erdian zegoen eta espioiarena aitzakia edo azken bulkada izan zen, besterik ez.

Epaituta eta traidoretzat jota, hamairu urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Emaztearen kasuan urteak zortzi izan ziren. 1981an, espioien trukaketa baten testuinguruan, Guillaume aske gelditu zen eta Ekialdeko Alemaniara joan zen; han heroi gisa jaso zuten: ofizialki «bakearen artesaua»ren izendapena jaso zuen. Bikoteak, gainera, Karl Marx ordena jaso zuen. Guilaume Stasiren koronela ere izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Günter Guillaume