Carlos Purroy

futbolari nafarra

Carlos González Purroy (Iruñea, 1957ko apirilaren 10a) nafar futbolari ohia da, atzelari moduan aritu zena. Futbola utzi ondoren, eskultore ospetsu bilakatu zen.[1][2][3]

Carlos Purroy
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarlos González Purroy
JaiotzaIruñea1957ko apirilaren 10a (67 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta eskultorea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bilbao Athletic1976 / 1979
Cultural y Deportiva Leonesa1979 / 1980
Athletic1980 / 1982
Osasuna1982 / 1986
Club Deportivo Logroñés1986 / 1989
Unió Esportiva Sant Andreu1989 / 1990
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
carlospurroyesculturas.com

Biografia aldatu

Purroy Athletic Clubeko harrobian hezi zen eta bertan hiru denboraldi eman zituen Bilbao Athleticen. 1979-80 denboraldian Cultural Leonesa taldean aritu zen utzita. 1980an Athletic Clubera igo zen, 1980ko irailaren 17an Castroren aurkako Kopako partida batean debuta eginez.[4] Lehen Mailan urriaren 26an RCD Espanyolen aurka San Mamesen jokatu zuen bigarren partidan lehen gola sartu zuen.[5][6]

1982an utzi zuen taldea, bi denboralditan 28 partida jokatu ondoren. Osasunan sartu zen, non lau kanpaina egin zituen Lehen Mailan. Bere azken talde profesionala CD Logroñés izan zen, honekin 1987an Lehen Mailara igotzea lortu zuelarik.[5] 1990ean Unió Esportiva Sant Andreu talde apalean erretiratu zen.

Ibilbidea aldatu

Kluba Urtea(k)
Bilbao Athletic 19761979
Cultural y Deportiva Leonesa 19791980
Athletic Club 19801982
Osasuna 19821986
CD Logroñés 19861989
Unió Esportiva Sant Andreu 19891990

Erreferentziak aldatu