Consuelo de Saint Exupéry

Consuelo de Saint-Exupéry edo Consuelo Suncín-Sandoval Zeceña Saint-Exupéry kondesa (Armenia, El Salvador, 1901eko apirilaren 10a - Grasse, Frantzia, 1979ko maiatzaren 28a) salvadortar-frantziar idazle eta artista izan zen, Antoine de Saint-Exupéry idazle eta hegazkinlariaren emaztea.

Consuelo de Saint Exupéry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConsuelo Suncín Sandoval
JaiotzaArmenia1901eko apirilaren 10a
Herrialdea El Salvador
HeriotzaGrasse1979ko maiatzaren 28a (78 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Gomez-Carrillo (en) Itzuli
Heriotza modua: asma
Familia
Ezkontidea(k)Ricardo Cardenas  (1922 -  1922)
Enrique Gómez Carrillo  (1926 -  1927ko azaroaren 29a)
Antoine de Saint-Exupéry  (1931ko apirilaren 22a -  1944ko uztailaren 31)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, margolaria eta eskultorea

Find a Grave: 24951517 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Lehen urteak aldatu

Consuelo Suncín de Sandoval Zeceña [1] Armenia izeneko hiri txiki batean jaio zen, El Salvadorreko Sonsonate departamentuan, lur jabe aberatsen familia batean. Bere aita, Félix Suncín koronela, kafe soroen jabe aberatsa zen eta ama Ercilia Sandoval Zeceñarekin, hiru alaben guraso izan ziren (Ana Dolores, Consuelo y Amanda).

Lehen ikasketak “Instituto Central de Señoritas” institutuan egin zituen.[2], baina asma zeukanez, ondoren atzerrira bidali zuten ikastera: San Frantziskora Ameriketako Estatu Batuak, Mexikora eta Frantziara.[3]


Ikasketak aldatu

19 urte zituen ursulinen eskola batera joan zenean ingelesa ikasteko dirulaguntza batekin San Frantziskora.[2]

22 urterekin Mexikora joan zen, non Zuzenbidea ikasten hasi hasi zen eta, utzi ondoren, Kazetaritza ikasi zuen.

Bizitza pertsonala aldatu

Bere lehen senarra ezagutu zuen San Frantziskon ikasten zegoela, Ricardo Cárdenas (pintura denda bateko saltzailea edo armadako kapitaina erreferentzien arabera), eta nagusi egitean ezkondu ziren 1922an. Banatu egin ziren eta gutxira hil zen Cárdenas, tren istripu batean.[4]

Mexikon ikasten egon ondoren, Frantziara joan zen eta han ezagutu zuen Enrique Gómez Carrillo, Guatemalako diplomatiko, idazle eta kazetaria, eta harekin ezkondu zen, baina, ezkondu eta urtebete baino lehen senarrak odol isuria izan zuen eta hil egin zen.

Alargun eta aberats, 25 urterekin Buenos Airesera (Argentina), joan zen bizitzera eta bertako nazionalitatea eskatu zuen.

1931n, Buenos Airesen, bere lagun Benjamin Crémieuxk Antoine de Saint-Exupéry kondea aurkeztu zion (idazlea eta hegazkinlaria garai hartan Buenos Airesen bizi zen eta Aeroposta konpainiaren arduraduna zen). Bereahala maitemindu omen ziren eta Frantziara joan ziren bizitzera eta han ezkondu ziren. [5]

15 urtez ezkonduta egon ziren, baina ez zen oso erraza izan, Antoine de Saint-Exupéry pilotoa zelako eta kanpoan denbora asko egiten zuelako, bere bizimodu bohemioagatik, bere artista eta idazle arakastagatik eta maitale ugari izan zituelako. Antoine de Saint-Exupéryren maitaleen artean Hélène de Vogüé ezaguna zegoen.[6]

Hori horrela, banatu egin ziren, nahiz noizean behin elkarrekin aldiak igaro.[5] Consuelo Antoine de Saint-Exupéryren musa eta kezka iturria ere izan zen[4] eta Printze Txikia lanean ageri den larrosa Consuelori omenaldia da, Lurreko lore ugarien artean, bere planetako lore berezia eta maitatuena zena (beirazko kanpai batean gordetzen zuena).[7][8][9]

Heriotza aldatu

1979ko maiatzaren 28an hil zen asma atake baten erruz, Grassen eta Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten, bere bigarren senar Enrique Carrilloren ondoan.

Bere ondarea eta eskubideak bere maiordomo eta lorazain espainiarrari, José Martínez-Fructuoso-ri, utzi zizkion.[10]

Lan ezagunak aldatu

Bere senarra 1944ko uztailean desagertu berri, haien elkarren arteko bizitzaren memoriak idatzi zituen, Mémoires de la rose ('Larrosaren ipuna'), izenarekin eta bere etxeko kutxa batean gorde zuena eta ez zuena argitaratu.[4][10] Consuelo hil eta bi hamarkada geroago, bere ondarea jaso zuen José Martinez-Fructuosok eta bere emazte Martinek, ganbara batean topatu zuten kutxa eta barruan eskuizkribua. Zalantza asko izan ondoren, Alain Vircondelet-i eman zioten argitaratzeko eta Antoine de Saint-Exupéry-ren biografia baten egile zenak frantsesa editatu zuen eta bi ataletan banatu zuen.[11] 2000. urtean argitaratu zen Frantzian, Antoine de Saint-Exupéryren jaiotzaren 100. jaiotza urteurrenean eta arrakasta itzela izan zuen (2011rako hamasei hizkuntzatara itzulia zegoen).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu