Frank Wild
John Robert Francis Wild (Skelton, Ipar Yorkshire, 1873ko apirilaren 10a - Klerksdorp, Hegoafrika, 1939ko abuztuaren 19a), Frank Wild bezala ezaguna, esploratzaile bat izan zen Antartikako hainbat espedizioetan parte hartu zuena:
- 1901. urtean Robert Falcon Scott-en tripulazioko kide izendatu zuten "Discovery" ontzian marinel gisa, Ernest Shackleton-ekin batera tenienteordea zena.
- Shackleton-ekin 1908-1909ko Nimrod espedizioan izan zen eta Ross izotz hesia eta Beardmore glaziarra zeharkatu zuten taldearen kide zen 88º23'-ko errekorreko latitudean.
- 1911an Douglas Mawson-en Aurora espedizioan sartu zen eta Shackleton izotz hesiko mendebaldeko baseaz arduratu zen.
- Shackleton-en bigarren komandantea izan zen Endurance espedizioan (1914-1916).
Frank Wild | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Skelton (en) , 1873ko apirilaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Klerksdorp, 1939ko abuztuaren 19a (66 urte) |
Familia | |
Aita | Benjamin Wild |
Ama | Mary Cook |
Ezkontidea(k) | Vera Alexandra Bogosoff (en) (1922ko urriaren 24a - Beatrice Lydia Rhys Rowbotham (en) (1932 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea eta bidaiaria |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Geographical Society |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Navy |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Trans-Antartikako Espedizio Inperialaren bigarren agintari bezala, Wild hogeita bat gizonen arduran utzi zuten Elefante uharte atsekabegarrian Shackleton-ek eta bost tripulatzaileek erreskate-misio epikoa egin zutenean Hego Georgiako salbamendu-txalupa baten barruan. Apirilaren 24tik abuztuaren 30era, 1916an, Wild eta bere tripulazioak Elefante uhartean zain zeuden, foken, pinguinoen eta algen dieta jarraituz. Azkenean, Shackletonek Yelcho Txileko itsasontzian erreskatatu zuen. Elefante uharteko Wild lurmuturra Frank Wild-en omenez izendatu zuten, eta Luis Pardo kapitain txiletarrari eskainitako monumentu bat du, Wild eta bere gizonak erreskatatu zituena.
Frank Wildek Domina polarra lortu zuen.