Europako Errugbi Txapeldunen Kopa
Europako Errugbi Txapeldunen Kopa (ingelesez: European Rugby Champions Cup) Sei Nazioen Torneoa jokatzen duten herrialdeetako errugbi federazioek antolatutako txapelketa da, Europa mailako kluben arteko errugbi txapelketa gorena.
Europako Errugbi Txapeldunen Kopa European Rugby Champions Cup Coupe d'Europe de rugby à XV | |
---|---|
Antolatzailea | European Professional Club Rugby |
Sorrera | 1995-96 (Heineken Kopa) 2014-15 (Txapeldunen Kopa) |
Eremua | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Taldeak | 20 |
Garaipen gehien | ![]() ![]() |
Txapelduna | ![]() |
Webgunea | www.epcrugby.com |

HistoriaAldatu
1990eko hamarkadan errugbia kirol profesionala bilakatu zen eta kirol honen arduradunek taldeen arteko nazioartekoa izango zen lehiaketa baten beharra ikusi zuten. 1995-96 denboraldian abiarazi zuten Heineken Kopa izenarekin, babeslea zela eta. 2014-15 denboraldian formatu aldaketa bat izan zen eta ordutik aurrera Txapeldunen Kopa izenarekin jokatzen da. 2018ko finala Bilbon jokatu zen, San Mames zelaian[1].
2019-2020 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz eten egin zen lehiaketa eta udazkenean amaituko da. Finala urriaren 17an jokatuko da.
EgituraAldatu
Lehiaketan honetan Sei Nazioen Torneoa jokatzen duten herrialdeetako 24 talde onenek hartzen dute parte. Taldeen banaketa horrela egiten da[2]:
- Ingalaterra: 6 talde
- Frantzia: 6 talde ( Euskal Herria eta Katalan Herriak barne)
- Irlanda: 3 talde
- Gales: 3 talde
- Eskozia: 2 talde
- Italia: 2 talde
PodiumaAldatu
|
|
|
|
FinalakAldatu
Urtea | Txapelduna | Emaitza | Txapeldunordea |
---|---|---|---|
1996 | Tolosa Okzitania | 21-18 | Cardiff |
1997 | Brive | 28-9 | Leicester Tigers |
1998 | Bath | 19-18 | Brive |
1999 | Ulster | 21-6 | Colomiers |
2000 | Northampton Saints | 9-8 | Munster |
2001 | Leicester Tigers | 34-30 | Stade Français Paris |
2002 | Leicester Tigers | 15-9 | Munster |
2003 | Tolosa Okzitania | 22-17 | USA Perpinyà |
2004 | London Wasps | 27-20 | Tolosa Okzitania |
2005 | Tolosa Okzitania | 18-12 | Stade Français Paris |
2006 | Munster | 23-19 | Biarritz Olympique |
2007 | London Wasps | 25-9 | Leicester Tigers |
2008 | Munster | 16-13 | Tolosa Okzitania |
2009 | Leinster | 19-16 | Leicester Tigers |
2010 | Tolosa Okzitania | 21-19 | Biarritz Olympique |
2011 | Leinster | 33-22 | Northampton Saints |
2012 | Leinster | 42-14 | Ulster |
2013 | Toulon | 16-15 | Clermont Auvergne |
2014 | Toulon | 23-06 | Saracens |
2015 | Toulon | 24-18 | Clermont Auvergne |
2016 | Saracens | 21-9 | Racing 92 |
2017 | Saracens | 28-17 | Clermont Auvergne |
2018 | Leinster | 15-12 | Racing 92 |
2019 | Saracens | 20-10 | Leinster |
2020 | Exeter Chiefs | 31-27 | Racing 92 |
GaraipenakAldatu
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Tolosa Okzitania | 4 | 1996, 2003, 2005, 2010 |
Leinster | 4 | 2009, 2011, 2012, 2018 |
Toulon | 3 | 2013, 2014, 2015 |
Saracens | 3 | 2016, 2017, 2019 |
Leicester Tigers | 2 | 2001, 2002 |
London Wasps | 2 | 2004, 2007 |
Munster | 2 | 2006, 2008 |
Brive | 1 | 1997 |
Bath | 1 | 1998 |
Ulster | 1 | 1999 |
Northampton Saints | 1 | 2000 |
Exeter Chiefs | 1 | 2020 |
Herrialdea | Garaipenak | Finalistak |
---|---|---|
Ingalaterra | ||
Frantzia | ||
Irlanda | ||
Euskal Herria | ||
Gales | ||
Katalan Herriak |
Euskal taldeak EuropanAldatu
Biarritz Olympique izan da euskal talde bakarra Europako Errugbi Kopan aritu izan dena, emaitza bikainak lortuz gainera.
- Parte hartzea: 12 denboralditan, hauetatik 11 jarraian (2000-01 denboralditik, 2010-11 denboraldira)
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (2): 2006 eta 2010.
- Finalerditan (2): 2004 eta 2005.
- Final laurdenetan (3): 2001, 2003 eta 2007.
Bilboko finalaAldatu
2018eko maiatzaren 12an |
Leinster | 15 – 12 | Racing 92 | San Mames, Bilbo Ikusleak: 52.282 Epailea: Wayne Barnes |
---|---|---|---|---|
zigor kolpeak: Johnny Sexton (16', 38', 53') Isa Nacewa (73', 78') |
zigor kolpeak: Teddy Iribaren (3', 21', 44', 70') |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) «Mapan agertzeko entsegua - Bizkaiko Hitza» Bizkaiko Hitza 2018-05-11 Noiz kontsultatua: 2018-05-12.
- ↑ Wikiwix's cache. Noiz kontsultatua: 2017-05-03.