Ireki menu nagusia


Martin Waddell (Belfast, Ipar Irlanda, 1941eko apirilaren 10) Haur eta Gazte Literaturako idazlea da. Berak idatzitako Little Bear bilduma (Barbara Firth-en ilustrazioekin) oso ezagun egin da, baina beste hainbat liburu ere idatzi ditu; gehienetan izaki antropomorfikoak izan ohi dira protagonista. Catherine Sefton goitizenarekin ere idatzi ohi du haur helduagoentzat, batez ere, mamuei buruzko istorioak eta misteriozkoak. Haur eta Gazte Literaturan egindako ibilbideagatik Hans Christian Andersen Saria eskuratu zuen 2004an.

Martin Waddell
Bizitza
Jaiotza Belfast1941eko apirilaren  10a (78 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Bizilekua Belfast
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea, futbolaria eta haur literaturaren idazlea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Catherine Sefton
Genero artistikoa haur literatura

BizitzaAldatu

Martin Waddell Belfasten (Ipar Irlanda) jaio zen eta Newcastle bizi izan da. Haurtzarotik datorkio animaliekiko eta ipuinekiko zaletasuna. Gerora inspirazio iturri izan ditu bi zaletasunak. Hala ere, berak gaztetan futbolari izan nahi zuen eta Fulham Football Clubean aritu zen denboraldi batez. Baina futbolari gisa bere etorkizuna ez zuenez argi ikusten, bere beste zaletasunak garatzea erabaki zuen eta idazten hasi zen. Ezagun egin zen bere lehenengo lana Otley komikia izan zen, helduentzat idatzitakoa. Baina ipuin kontaketen zale sutsu izateak eraman zuen Haur eta Gazte Literaturara.

1989an, Kurt Machler saria jaso zuen, Barbara Firth ilustratzailearekin batera, The Park in the Dark lanagatik. 2004an Hans Chirstian Andersen Saria eskuratu zuen bere literatura ibilbideagatik.

Lan hautatuakAldatu

Little Bear

Little Bear liburuak Waddell-ek idatzi eta Barbara Firth-ek ilustratu zituen.

  • Can't You Sleep, Little Bear? (1988) – Smarties Book Prize saria -
  • Let's Go Home, Little Bear (1991)
  • You and Me, Little Bear (1996)
  • Well Done, Little Bear (1999)
Euskaraz: Oso ondo, hartz txiki (2004)
  • Sleep Tight, Little Bear (2005)
Mimi Mouse

Mimi Mouse liburuak Waddell-ek idatzi eta Leo Hartas-ek ilustratu zituen.

  • Mimi and the Dream House (1995)
  • Mimi and the Picnic (1995)
  • Mimi's Christmas (1997)
Beste liburu batzuk
  • Farmer Duck (1991), Helen Oxenbury-k ilustratuta.
– British Book Awards saria eskuratu zuen, Urteko Haur Liburu Ilustraturik Onenaren saria, baita Smarties Book Prize saria ere.
  • Owl Babies (1992), Patrick Benson-ek ilustratuta.
Eleberriak
  • In a Blue Velvet Dress (1972), Catherine Sefton goitizenarekin.