Ireki menu nagusia

Juan de Juni (Joigny, Frantzia, 1507 - Valladolid, Espainia, 1577ko apirilaren 10a) eskultorea izan zen. Jatorriz frantsesa, espainiartu egin zen.

Juan de Juni
Juan de Juni-Santo Entierro (detalle).jpg
Bizitza
Jaiotza Joigny1506
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valladolid1577 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskultorea eta margolaria
Andre Maria Doloretakoa, 1561 ingurukoa

BizitzaAldatu

Italian izan ondoren (Lombardia, Erroma) Espainiara jo zuen, eta Leon, Valladolid, Salamanca eta Segovian lan egin zuen batez ere. Junirenak dira, besteak beste, zazpi irudiz osaturiko Hilobiratze santua (Valladolideko Museoan), Segoviako katedraleko erretaula nagusia (1571), Valladolideko San Benito elizakoa (1560), Medina de Riosecoko benaventetarren kapera eta eliza bereko Andre Maria Doloretakoaren irudia. Tradizio gotikoa erabat ahaztu gabe, manierismoaren ikusmoldeei jarraitzen die Juan de Junik, eta dramatismo nabaria dute bere lanek. Espainiako eskultore handienetako bat izan zen, Alonso Berrugueterekin batera.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan de Juni