Rostock
Rostock, Alemaniako hiri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuan dagoena. Estatuko handiena izan arren hiriburua Schwerin da. Warnow ibaiaren ertzean, Baltikotik hamabi kilometrotara, Warnemünde eskualdean. Bere biztanleria 200.000 biztanle ingurukoa da.
Rostock Rostock | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Mecklenburg-Aurrepomerania | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Eva-Maria Kröger (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Rostock | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Rostock | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 18001, 18181 eta 18059 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 13003000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 54°05′00″N 12°08′00″E / 54.0833°N 12.1333°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 181,36 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 8 m eta 14 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Rostock barrutia, Elmenhorst/Lichtenhagen, Admannshagen-Bargeshagen, Lambrechtshagen, Kritzmow, Papendorf, Dummerstorf, Roggentin, Broderstorf, Bentwisch, Mönchhagen, Rövershagen, Gelbensande eta Graal-Müritz | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 209.920 (2022ko abenduaren 31) 1.520 (2021) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.157 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | XIII. mendea | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0381 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Varna, Szczecin, Turku, Dunkerque, Riga, Anberes, Dalian, Raleigh, Rijeka, Bremen, Aarhus, Guldborgsund, Bergen, Communauté urbaine de Dunkerque (en) eta Karlskrona | ||||||||||||||||||||
Matrikula | HRO eta A | ||||||||||||||||||||
rostock.de |
Alemaniako ipar-ekialdeko portu nagusia da, eta lotura zuzena du Danimarkako portu garrantzitsuenekin. Arrantza eta industria (janari industria, ontziolak, altzairugintza, kimika industria, zurgintza, tresneria kimikoa) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XIII. mendeko Andre Mariaren eliza gotikoa, XIV. mendeko San Nikolas eliza, XV. mendeko udaletxea (aurrealde barrokoa) eta XIV-XVI. mendeetako harresiko ateak eta hondakinak.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Rostock) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 11 | 15 | 21 | 26 | 31 | 33 | 34 | 32 | 29 | 22 | 15 | 14 | 34 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2 | 2 | 7 | 11 | 17 | 20 | 22 | 21 | 18 | 12 | 7 | 3 | 12 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2 | -3 | -1 | 3 | 7 | 10 | 13 | 13 | 9 | 6 | 2 | -1 | 5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -18 | -20 | -18 | -5 | -3 | 2 | 6 | 5 | 1 | -5 | -9 | -16 | -20 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46 | 36 | 30 | 42 | 48 | 60 | 79 | 71 | 69 | 65 | 39 | 45 | 630 |
Iturria: [1] |
Historia
aldatuSorrera
aldatuXI mendean eslaviarrek Roztoc herrixka sortu zuten, zeinak ibaiaren zabalgunea esan nahi duen. Hala ere 1161ean Valdemar I.a Danimarkakoak su eman zion herriari eta erabat suntsitua gelditu zen. Ondoren merkatari alemaniarrek hiru herri sortu zituzten bertan, bakoitza eliza baten inguruan kokatzen zelarik; San Petriren eliza (gaur egungo alde zaharra dagoena), Andre Mariaren eliza (gaur egungo merkatu berriaren inguruan) eta San Jaimeren eliza (gaur egungo unibertsitatearen inguruan). Berehala baina hiru herriek hiri bakarra osatu zuten.
Hansa hiria
aldatuHansa Ligan sartzerakoan hiriaren gorakada etorri zen eta XIV menderako Mecklenburgeko hiri garrantzitsuena bihutu zen bere 12.000 biztanleekin. Bere jarduera ekonomiko nagusia ontzigintza zen, izan ere Itsaso Baltikoan zebiltzan itsasontzi gehienak bertan eginak zeuden. 1419an Europako Unibertsitaterik zaharrena dena sortu zen Rostocken. XV mendean Mecklenburgeko dukeek hiriarekiko kontrola areagotu nahi zuten eta biztanle pobreenek srturiko matxinadak zapuzteko aitzakiaz lortu zuten Rostocken erabateko kontrola eskuratzea.
Aro modernoa
aldatuRostocken indarrak eta kokapen estrategikoak Daniarren eta suediarren erasoak jasatea ekarri zuen. Horrela bai Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) eta 1700-1721 aldietan iparraldeko nazioek hiria okupatu zuten. Napoleondar Gerretan ere frantziarren eskuetan egon zen hamar urtez. Hala ere XIX mendean hiriaren garrantzia ez zen batere jeitsi eta populazioz nabarmen igotzen jarraitu zuen. Industrializazioari esker Itsaso Baltiko guztiko itsas flotarik handiena garatu zuen.
XX mendea
aldatuMende berriarekin batera ontzigintzari hegazkingintzaren gehitu zitzaion eta nazientzako hiri estrategikoa bihurtu zen. Hau dela eta aliatuen bonbaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran, 1942 eta 1944ean. Armada Gorriak 1945ean bereganatu zuenerako Rostock erabat suntsitua zegoen.
Ekialdeko Alemanian sartua gelditu zen eta itsas portu estrategikoa izanik, gerra aurretik zegoen bezala berreraikitzen saiatu ziren. Ekialdeko Alemaniaren berpiztearen sinbolo bihurtu zen hiria. 1990eko Alemaniaren bateratzearekin batera, estatuaren motorra Mecklenburg-Aurrepomerania dela esaten da, hiriburua Schwerin bada ere.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Andre Mariaren eliza (Marienkirche): 1265ean eraikitako adreilu gorrizko eliza gotikoa da. 1531ean Luteranismoa onartu zuen. 12 metrotako erloju astrologikoa dauka.
- Udaletxea (Rathaus): Andre Mariaren elizaren ondoan kokaturik dago, merkatu berriaren plazan. XIII mendeko eraikina bada ere 1727ko fatxada barrokoa du.
- Kröpeliner Straße: XV eta XVI mendeko etxe burgesak kokatzen dira kalearen ertzetan. Hiriko kale nagusia den honek Merkatu berriaren plaza eta Kröpeliner atea elkartzen ditu.
- Universitätsplatz: Rostockeko Unibertsitatearen eraikin gehenek inguratzen duten plaza da.
- Harresiak eta ateak: Garai bateko harresien zati batzuk oraindik badiraute. izan zituen 32 ateetatik bi baino ez dira gelditzen.
Garraioak
aldatuAutopistek eta trenek Berlin, Hanburgo eta Poloniarekin lotzen dute.
Bestalde Eskandinaviarako ferrien kai handia dauka. Alemaniatik Tallinn (Estonia), Helsinki (Finlandia), Guldborgsund (Danimarka) eta Trelleborg (Suedia) hirietara doazen ferriak Rostocketik ateratzen dira.
Kirolak
aldatuHiriko futbol talde nagusia F.C. Hansa Rostock da. Gaur egun bigarren mailan ari bada ere Alemania biak bateratzean Ekialdeko Alemaniatik lehen mailarako sailkatu zen bi taldeetako bat izan zen, izan ere 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa txapelduna izan baitzen.
Bestalde aipatzekoa da HC Empor Rostock eskubaloi taldea, Ekialdeko Alemaniako talde nagusia izan zen 10 liga eta 7 kopa irabazi baitzituen. EHF Errekopa bat ere badu.
Jan Ullrich txirrindularia ere aipatu behar da, 1997ko Frantziako Tourraren irabazlea eta Munduko Txapelketako Erlojupeko proban bi aldiz txapeldun izana.
Azkenik Britta Kamrau igerilaria ere aipatu behar da, 2007an 25 kilometroko distantzian munduko txapeldun izan zena. Aurrez, 2004ean 5, 10 et 25 kilometrotako Europako txapeldue ere izana zen.
Herritar ospetsuak
aldatu- Gebhard Leberecht von Blücher (1742-1819), Prusiako ejerzitoaren komandantea Waterlooko guduan
- Walter Kempowski (1929-2007), idazlea
- André Greipel (1982-), txirrindularia
Hiri senidetuak
aldatuSzczecin (Polonia), 1957 | Bergen (Norvegia), 1965 |
Turku (Finlandia), 1959 | Varna (Bulgaria), 1966 |
Dunkerque (Frantzia), 1960 | Rijeka (Kroazia), 1966 |
Riga (Letonia), 1961 | Bremen (Alemania), 1987 |
Anberes (Belgika), 1963 | Dalian (Txina), 1988 |
Århus (Danimarka), 1964 | Raleigh (Ipar Karolina) (Ameriketako Estatu Batuak), 2001 |
Göteborg (Suedia), 1965 |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Demografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu