Bizantziar Inperioa
Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioa[1] Antzinaro Berantiarreko eta Erdi Aroko kristau inperioa izan zen, greziar edo heleniar kulturakoa. Hiriburua Konstantinopolis zuen, Bizantzio ere deitua[2]. Inperioak, 395etik aurrera, Erdi Aro osoan eta Pizkundearen hasiera arte iraun zuen bizirik. Hiriburua Konstantinopolisen zegoen (grezieraz: Κωνσταντινούπολις, gaur egungo Istanbul), Bizantzio zaharraren gainean eraikia (Greziako Traziako hiri kolonial garrantzitsua eta K.a. 667 inguruan sortua), Mendebaldeko Erromatar Inperioa oraindik existitzen zela. Gerora izaera helenistikoa hartu zuenez – greziera hizkuntza ofizial izendatzeraino latinaren ordez– historialari batzuek nahiago dute Estatu hori nagusiki grekoa zen inperio gisa aipatu[3].
Bizantziar Inperioa Ῥωμανία Rhōmanía Romania Imperium Romanum | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
395 – 1453 | |||||||||
Autokrazia | |||||||||
| |||||||||
![]() Inperioaren hedadurarik handiena, Justiniano I.a enperadore zela, 550ean | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Konstantinopolis | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | greziera latina | ||||||||
Erlijioa | Paganismo Eliza Ortodoxoa | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 395 | ||||||||
Ezeztapena | 1453 | ||||||||
|
Erromatar Inperioaren gainbeherarekin sortu zen, inperio hura bitan zatitu zenean. Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori ondoren (476), beste mila urtez eutsi zion ekialdekoak, Konstantinopolis konkistatu zuten arte, hain zuzen (1453). Inperioaren jatorrian dago Dioklezianok ekialdeko muga lurraldeak babesteko ezarri zuen bitariko gobernua, Galeriok mantendu zuena. Konstantinopolis antzinako Bizantzio hiriaren gainean eraikitzeko erabakiak eta, batez ere, Konstantinoren hura inperio osoko hiriburu bihurtu nahiak (330) inperioaren banakuntza ekarri zuen Teodosio I.a hil ondoan (395). Semeen artean banatu zuenean, Arkadiori sortaldea egokitu zitzaion, eta, Honoriori, sartaldea. Ekialdeko Inperioa hego Danubiotik ipar Mesopotamiaraino hedatzen zen, lur hauek barne zirela: Balkanak, Asia Txikia, Zipre, Kreta, Siria, Palestina, Egipto eta ipar Mesopotamia.
Erromatar Inperioaren lehen mendeetan, mendebaldeko probintziak latinizatu egin ziren, baina ekialdekoek beren kultura helenistikoari eutsi zioten. Konstantino I.ak (324-337 erregealdia) kristautasuna legeztatu, eta hiriburua Konstantinopolisera eraman zuen. Teodosio I.ak (379–395 erregald.) kristautasuna estatu-erlijio bihurtu zuen, eta grezierak, pixkanaka, latina ordezkatu zuen erabilera ofizialerako. Inperioak defentsa-estrategia bat hartu zuen, eta, ondorego historian, gainbehera eta suspertze ziklo errepikakorrak izan zituen.
Bere hedadurarik handiena Justiniano I.aren erregealdian lortu zuen (527–565 erregald.), Italiaren zati handi bat eta Mediterraneoko mendebaldea konkistatu baitzituen. 541. urtearen inguruan, izurrite batek jo zuen, eta Persiarekin izandako gerra suntsitzaile batek inperioaren baliabideak ahitu zituen. Musulmanen konkisten ondorioz, inperioko probintzia aberatsenak —Egipto eta Siria— Rasidar kalifa-herriaren eskutan erori ziren. 698an, Afrika Omeiatar kalifa-herriaren aurrean galdu zen, baina inperioa, Isauriar dinastiaren mendean, egonkortu egin zen. Beste behin, Mazedoniako dinastiaren mendean, hedatu egin zen, eta bi mende luzeko berpizkunde bat nozitu zuen. Harrezkero, gerra zibileko eta seljuktarren erasoaldiek Asia Txikiko zatirik handiena galtzea ekarri zuen. Inperioa indarberritu zen Komnenotarren dinastiaren berrezarkuntzan, eta Konstantinopolis Europako hiririk handiena eta aberatsena izaten jarraitu zuen XIII. mendera arte.
Inperioa, neurri handi batean, 1204an desegin zen, laugarren gurutzadan Konstantinopolisaren arpilatzearen ondoren; bere antzinako lurraldeak, orduan, greziar estatuetan eta erreinu latindarretan banatu ziren. 1261ean, Konstantinopolis behin-behinean suspertu arren, inperio berrosatuak eskualdeko boterea besterik ez zuen izan bere azken bi mendeetan. Gainerako lurraldeak, pixkanaka, otomandarrek beretu zituzten, XIV. eta XV. mendeetan borrokatutako gerra batzuetan. 1453an, otomandarren aurrean Konstantinopolis erortzeak inperioaren amaiera ekarri zuen, baina haren historia eta ondarea eztabaidagai dira gaur egun ere.
Izena
aldatuOro har, 476an azken erromatar enperadorea (Romulo Augustulo) boteretik kendu zuten arte Ekialdeko Erromatar Inperioa deritzo; eta, harrezkero, Bizantziar Inperioa. Dena dela, klasifikazio historiografiko horrek azken mendeotako Mendebaldeko Europako ikuspegia besterik ez du erakusten. Izan ere, bizantziarrek, beren inperioa desagertu zen arte, beren burua erromatartzat zuten; haientzat beren inperioa Erromatar Inperioa zen, eta, beraz, Erromatar Inperioa edota Azken Erromatar Inperioa izenak ere erabil daitezke.
Historia
aldatuEkialdeko Erromatar Inperioa
aldatuArkadio izan zen ekialdeko lehen enperadorea. Haren agintaldian, (395-408) bisigodoek inperioa inbaditu zuten, Alariko buru zutela (395). Erlijio gatazkak ez ziren lehen urte horietan amaitu, ezta Teodosio II.a eta Martziano enperadoreen garaietan ere (408-457). Teodosioren Kodeak agindu eta Teodosio II.ak ekialdean eta Valentiniano III.ak mendebalean berretsia zuten inperioaren batasuna kolokan zegoen Atilaren eta barbaro herrien erasoak zirela eta. 476. urtean, Mendebaldeko Inperioa, erabat hautsirik, godoen eskuetan geratu zen, eta Zenon I.a nagusi izan zen Ekialdeko Inperioan (474-491). Hala eta guztiz ere, Danubiotik behera zetozen eslaviarren aurka borrokatu behar izan zuen Ekialdeko Inperioak (Anastasio I.a, 491-518).
Erlijio krisiek, bestalde, bizi-bizirik zirauten (monofisistak), eta gizarte gatazkek garrantzi handia izan zuten (Nika altxamendua, 532). Justiniano I.ak berriztatze lanak egin zituen administrazioan (Justinianoren Kodea, 529), eta saiatu zen Inperio osoaren batasuna lortzen (sartaldearen errekonkista). Enperadore horren garaian, izugarri zabaldu zen artea. Atenasko eskola paganoak itxi ondoren (529), Konstantinopolis kristau helenismoaren gune nagusi bihurtu zen. Baina lurralde hedatzeak ez zuen luzaroan iraun.
Heraklidearren garaia
aldatuJustino II.aren erreinaldiaren ondoren (565-578), lonbardiarrek Italiako alde handi bat hartu zuten (568), eta Leovigildok Hispaniako hiri batzuk konkistatu zituen (572). Avaroen, persiarren eta eslaviarren inbasioek ahuldua zeukaten inperioa indartu zen zerbait Heraklio I.a persiarrak Siriatik (611-628) eta Palestinatik (630) egotzi zituenean (610-641). Arabiarrei, ordea, ezin izan zien aurre egin.
Haren ondorengoek (Konstantino III.a, Heraklio II.a eta Konstante II.a, 641-668) arabiarrek mozturiko inperioa jaso zuten, Armenia (636), Mesopotamia (635-639), Siria (636-640), Palestina (636-638) eta Egipto (639-642) galtzean geratu zen inperio zatia, alegia. Konstantino IV.aren garaian (668-685), Konstantinopolis hartu nahi zuten arabiarrei eutsi bazieten ere (678), ezin oztopatu izan zituzten bulgariar inbasioak. Erlijioz ere banatuta zeudenez, beste erlijio krisi bat sortu zen Heraklio II.aren eta Konstante II.aren garaian (montheletak).
Erromarekiko gatazkak
aldatuInperioa helenizatu, eta ekialdeko kutsuz hornitu zuten herakliotarren aldia, Justiniano II.aren garaian amaitu zen (685-695, 705-711) Leontziok boteretik kentzean. Hemendik aurrera, «Hogei urteko anarkia» izeneko aldia hasi zen, non zenbait jeneral-usurpatzaileek elkarren aurka matxinatu baitziren, denbora motzez boterea mantenduz. Boterea lortu eta gutxira, Tiberio III.ak tronutik kendu zuen Leontzio; 705ean, Justiniano II.ak berriz boterera itzultzea lortu zuen, 711-n hil zuten arte. Aldi horretan, iparraldeko Afrikako probintzia galdu zuen. Bere ondorengoak, Filipikok (711-713), Anastasio II.ak (713-715) eta Teodosio III.ak, hirurek, nahiko agintaldi traketsak izan zituzten. Leon III.ak (717-741) berriz antolatu zuen inperioa, eta arabiarren erasoei eutsi zien. Ondoko enperadoreek jarraitu egin zuten antolaketa lana, baina bizirik zirauten erlijio gatazkek Erromako eta Inperioko elizen banaketa ekarri zuten, Ravenako exarkerria galdu ondoren (751). Orduan, Erromako Eztebe II.a aita santuak (754-756), frankoen babespean jarrita, Elizaren Estatuak sortu zituen.
Arabiarren eta, batez ere, bulgariarren aurkako gerrek ez zituzten erlijio borroka eta esetsaldiak bigarren mailan utzi. Ikonoklastak, berriz ere, nagusi izan ziren Leon V.a (813-820), Mikel II.a Totela (820-829) eta Teofilo (829-842) enperadoreen garaian. Kanpoaldean, Bizantziok Kreta (826) eta arabiarrek konkistaturiko Sizilia (829) galdu zituen. Barealdi baten ondoren, kristau ortodoxia indartu zen berriz ere, Teodora erregeordearen erreinaldian (842-856), baina, Mikel III.a Hordiaren garaian (842-867), Zirilok eta Metodiok bultzaturiko kristautzeak eta Fotios Konstantinopolisko patriarka izendatzeak ez adostasun gehiago ekarri zituzten Erromako eta Bizantzioko kristau elizen artean.
Mazedoniar dinastia
aldatuBasilio I.a (867-886) mazedoniar dinastiaren sortzaileak egoera baretzea lortu zuen. Ondorengoek, Leon VI.a Jakituna Fotiosen ikasleak (886-912) eta Konstantino VII.a Porfirogenetak, aurrekoen bide berari jarraitu zioten aurrekoaren lanari, eta X. mendean Bizantziok susperraldia izan zuen Erroman I.a, Erroman II.a Teofano, Nizeforo II.a Fokas eta Joan I.a Tzimiskes enperadoreen eskutik.
Garai horretako inperioaren aldi gorena Basilio II.a Bulgaroktono (Bulgariarren Hiltzailea, 976-1025) enperadorearekin etorri zen: aurreko enperadoreek konkistaturiko lurraldeei eusteaz gainera, aristokrazia lur-jabearen matxinada zapaldu zuen errusiarren laguntzaz, eta, gerra gogor baten ondoren, Bulgaria hartu zuen (1018). Ondoko enperadoreen garaian, galdutako onurak berreskuratu zituen aristokraziak arian-arian, eta Erromaren eta Bizantzioren arteko zisma betiko gauzatu zen (Ekialdeko Zisma, 1054). Seljuktarren eta normandiarren lehen erasoek arras ahuldu zuten inperioa ondoko urteetan.
Komnenotarren dinastia (1081-1185)
aldatuKomnenotarrak militarren eta probintzietako aristokraten arteko lotura izan ziren; lurraldeari eustea izan zuten helburu. Alexo I.ak (1081-1118) aurre egin zien normandiarrei, eta Joan II.ak (1118-1143) petxenegoak ohildu zituen betiko Bizantziotik. Alabaina, Lehen Gurutzadaren etorrerak (1097) eta Emanuel I.aren eta Alexo II.aren mendebalekoen aldeko politikak latindarren hilketa (Konstantinopolis, 1183) eta Serbia edo Bulgariaren galera (1183-1185, Isaak II.) eragin zuten.
Artea eta kultura
aldatuMazedoniarren eta komnenotarren garaian (IX-XII. m.), arteak eta letrak oso garai oparoa izan zuten: Fotiosen entziklopedia, Kephalaren antologia grekoa, Suidasen lexikoa, Simeon Metataphrastoren hagiografiak, Digenis Akritaten epopeia eta kantuak dira lekuko. Hauxe izan zen Konstantinopolisko Unibertsitatearen garai oparoena (Psellosen joera arrazionalista). Arkitekturak eta arteak, mosaikoetan batez ere, Bizantzioko kulturaren erakusgarri handienetakoak utzi dituzte: San Marko katedrala (Venezia), Daphni (Atika), Hosios Lukas (Fozida). Bizantzioko artea hego Italia, Sizilia, Venezia, Errusia, Bulgaria, Serbia eta Errumaniara hedatu zen XIII. mendetik aurrera.
Konstantinopolisko Latindar Inperioa
aldatuIsaak II.aren ondoren, erregetzarako izan ziren istiluek gurutzatuen sarrera erraztu zuten, eta, 1204. urtean, IV. gurutzadako gudariek Konstantinopolis hiria hartu zuten. Konstantinopolisko Latindar Inperioa (Balduin I.a, 1204-1261) jaioa zen Bizantziokoak hondora jo zuenean. Veneziako Errepublikaren eta zaldun frankoen artean banatua zegoen. Bizantzioz gainera, Atenas, Akaia, Tesalonika eta beste hiri heleniar batzuk hartzen zituen. Bizantzioko Inperioak aurre egin zion egoera berriari Epiro, Trabzon eta Nizeako estatu txikietan oinarriturik, eta ohiturei nahiz kulturari beti leial jarraituz, bizantziarrek latindarrak agintetik egotzi zituzten 1261ean, Mikel VIII.a Paleologo buru zutela.
Paleologoen garaia eta otomandarren etorrera
aldatuPaleologoen dinastiak (1261-1453) inperioa berregitea lortu bazuen ere, lurralde handiak galdu zituen: Peloponeso eta uharte grekoak latindarren esku geratu ziren; Androniko II.a (1282-1328) eta Androniko III.a (1328-1341) enperadoreen garaian, turkiarren eta serbiarren erasoak areagotu egin ziren, eta Joan V.a Paleologoren garaian (1341-1391), ondorengoen arteko gatazkak larriagotu ziren berriz ere. Asia eta Balkanen aldetik erasoka ari ziren otomandarrei eutsi ahal izateko, Emanuel II.a Paleologo (1391-1425) eta Joan VIII.a Paleologo (1425-1448), Basilio Besarionek lagunduta, mendebaldekoen laguntza jasotzen saiatu ziren arren, otomandarrak Konstantinopolisen sartu, eta inperioaz jabetu ziren (Mehmed II.a, 1453).
Konstantino IX.a (1448-1453) gudu hartan hil zen. Hala eta guztiz ere, paleologoen garaiko arteak eta kultura emaitzek arrakasta handia izan zuten Europan XIV-XVI. mendeetan. Literaturan, Planudioren lana (alegiak, bilduma eta itzulpenak); historian, Joan Kantakuzenos, Gregoras, Dukas, Kalkokondule; filosofian, Gregoraren eta Palamasen arteko gatazkak, Kudonesen aristotelismoaren eta platonismoaren arteko sintesia, Platon eta Besarionen teoria kontrajarriak. Bi eskola handiri esker hedatu zen pintura (freskoak, ikonoak): Kretakoa (Mistra, Peloponeso) eta Mazedoniakoa (Athos, Tesalonika, Mazedonia eta Errusia). Bi eskolek bat egin zuten XVI. mendean.
Inperioaren amaiera
aldatuKonstantinopolis (1453) eta Mistra (Peloponeso, 1460) konkistatuak izan ondoren, Bizantzioko Inperioa erori zen erabat 1461. urtean, otomandarrek Trabzon hartu zutenean.
Hala ere, inperioaren sentimendu nazionalak ez dira galdu, gaur egungo Greziako biztanleek beren burua tradizio bizantziarraren jarraitzailetzat ikusten baitute.
Inperioaren ondorena
aldatuBizantziar Inperioa Behe Erdi Aroko kristau estatu egonkor eta boteretsuena izan zen, eta hainbat mendetako gudu etengabeek txikitu eta desagerrarazi zuten. Bizantzioren gainbeheraz geroztik Mendebaldeko Europan boteretsu bihurtu ziren estatuetan, Ekialdeko Inperioa lizun eta dekadentea izan zelako ikuspuntua zabaldu zen: ikuspuntu hori ezin izan da XX. mende arte zuzendu.
Izenak izen, antzinako inperio hura erabakigarria izan zen iritsi zaigun jakituria klasiko urria gorde eta ezagutarazteko, bai eta lehen urteetako kristautasuna batu eta moldatzeko ere. Mendebaldeko Inperio Erromatarra suntsitu zuten germaniar eta eslaviar herri guztiekin lehiatu zen, ostrogodo, bisigodo, bandalo, alano, avaro, eslaviar, bulgariar eta abarrekin. Atila eta haren hunoen sarraskiak pairatu zituen, azken Persiar Inperioen kolpe eta etengabeko jipoiak. Islama azaldu eta munduan zehar barreiatu zenean, arabiarrek, turkiarrek eta bestek ezin izan zuten fede berria Bosforotik haratago barreiatu, harik eta inperioa amaitu zen arte. Bizantziar Inperioan sortu zen gaur egungo eliza ortodoxoa, eta Konstantinopolistik igaro ziren ekialde urruneko zeta eta espeziak. Genghis Khanen botereak ez zuen Konstantinopolisko harresiak gainditu.
Estatuaren egiturak
aldatuGobernantza
aldatuDioklezianoren eta Konstantinoren IV. mendeko erreformek inperioko probintziak diozesitan berrantolatu zituzten, eta, ondoren, prefektura pretoriarretan, armada eta administrazio zibila berezituz[4]. Gobernu zentrala (enperadorea buru zela aurreko Pax romanaren garaitik eta paleologotarren dinastia arte), normalean, arlo militarrean, kanpo-harremanetan, legea administratzean eta zergak kobratzean zentratu zen[5]. Senatua aldatzen joan zen organo zeremonial bilakatu arte gorte inperialaren barruan[6].
Hiriak, V. mendez geroztik, gobernu zentrala eta elizako ordezkariak zituzten komunitate autonomo sorta izan ziren[7]. Hala ere, etengabeko gerrak nabarmen aldatu zuen egoera, bada, etengabeko erasoaldiek eta etengabeko gatazkek boterea zentralizatzera eraman baitzuten, inperioaren biziraupenaren aldeko borroka zela eta[8]. VII. mendearen ondoren, prefekturak bertan behera utzi ziren, eta IX. mendean, probintziak themes (edo themata) izeneko unitate administratiboetan banatu ziren, komandante militar batek (strategos) soilik gobernatuak[9].
Legea
aldatuTeodosio II.a (402–450 erregald.) erromatar zuzenbidea formalizatu zuen bost legelari agintari nagusi gisa izendatuz eta Konstantinoren erregealditik emandako legeak Teodosioren Kodean bilduz[10]. Prozesu hori Justiniano I.aren menpeko Corpus Iuris Civilis|Corpus Juris Civilisean]] amaitu zen (527–565 erregald.), zeinak Hadrianoren garaitik emandako dekretu inperialen erabateko normalizazioa agindu, eta legelarien iritzi juridiko kontrajarriak ebatzi zituen[11]. Emaitza behin betiko autoritate juridiko bihurtu zen. Zuzenbide-corpus horrek bere baitan hartzen zituen gai zibilak zein zuzenbide publikoa, botere inperiala eta administrazio-antolamendua barne[12]. 534. urtearen ondoren, Justinianok Novellaeak (Lege Berriak) eman zituen grezieraz, zeinak zuzenbide erromatarretik bizantziarrerako trantsizioa markatu zuten. Bernard Stolte zuzenbidearen historialariak honela bereizten du zuzenbide erromatarra, zeren Mendebaldeko Europak Juris Civilis Corpuseko latinezko testuen bidez soilik oinordetu baitzuen zuzenbidea[13].
Zachary Chitwoodek defendatzen du Corpus Juris Civilisa, hein handi batean, eskuraezina zela latinez, bereziki probintzietan[14]. VII. mendeko arabiarren konkistari esker, jendea legearen garapena eta aplikazioa zalantzan jartzen hasi zen, eta horrek lotura estuagoak sortzen hasi zen legearen eta kristautasunaren artean[15]. Testuinguru horrek eragina izan zuen Leon III.aren (717–741 erregald.) Ekloga garatzeko, gizatasunean enfasia jartzen zuena[16]. Eklogak lege-testu praktikoak inspiratu zituen, hala nola Nekazarien Legea, Marinelen Legea eta Soldaduen Legea, eta, Chitwoodek iradokitzen duenez, probintzietan, egunero erabiltzen ziren Juris Civilis Corpusaren laguntzaile gisa[17]. mazedoniar dinastiaren garaian, legea erreformatzeko ahaleginak Procheiron eta Eisagogeren argitalpenarekin hasi ziren, zeinak helburu zuten enperadorearen boterea lege nagusien arabera definitzea eta Ekloga ordezkatzea ikonoklasiarekin zuen loturagatik[18]. Leon VI.ak (886–912 erregald.), Basilikak bildumaren bidez (60 liburuz osatutako lana eta bizantziar zuzenbidearen oinarri bihurtu zena), zuzenbide erromatarraren kodifikazio oso bat osatu zuen grezieraz[19]. 1345ean, Konstantino Harmenopoulosek Hexabiblos delakoa bildu zuen, bizantziar iturri juridiko ezberdinetatik eratorritako sei liburukiko lege liburua[20].
Kristautasuna eta Eliza
aldatuKristautasuna, Konstantinoren laguntzarekin ausart, bizitzaren alderdi guztiak moldatzen hasi zen Bizantziar Inperioaren hasieran[21]. Trantsizioa gorabehera, Anthony Kaldellis historialariaren ustez, kristautasunak «ez dio inolako aldaketa ekonomiko, sozial edo politikorik ekartzen estatuari, estatuan sakonago integratuta egotea baino»[22]. Mendebaldeko Erromatar Estatua politikoki erori zenean, desberdintasun kulturalak hasi ziren banatzen Ekialdeko eta Mendebaldeko Eliza kristauak[23]. Ekialdeko Elizen barneko liskarrek komunitate monastikoak Erromara migratzea eragin zuten, Erroma eta Konstantinopolisen arteko tentsioa areagotuz[24]. Eztabaida horiek[Oh 1], batez ere Egipton eta Mediterraneo ekialdean, azkenean, Eliza hiru adarretan banatu zuten: kaltzedoniarra, monofisita (koptoa) eta nestoriarra[27]. Talde kaltzedoniarrak nagusitasuna mantendu zuen inperioko lurraldeen barruan, bestalde, adar monofisita eta nestoriarrak musulmanen mende geratu ziren VII. mendean[28].
Ekialdeko patriarkek sarritan bilatu zuten aita santuaren bitartekaritza doktrina eta praktika gaietan, baina aita santuaren autoritatea ez zen unibertsalki onartua, ezta Italiako iparraldeko eskualde hurbiletan ere[29]. 600. urtean, Balkanetako eslaviar asentamenduak Erroma eta Konstantinopolisen arteko komunikazioa eten zuen, zatiketa gehiago eginez[30]. Arabiarren eta lombardiarren inbasioek, eta frankoen presentzia gero eta handiagoak, urruntze horretan sakondu zuten, eta bi zentro espiritualen arteko jurisdikzioari eta aginteari buruzko eztabaidak areagotu zituen[31]. Erritu eta teologiaren desberdintasunak, hala nola legami gabeko ogiaren erabilera eta Filioque eztabaida, baita elizarenganako dibergentziak —plenitudo potestatis versus Kontzilio Ekumenikoen autoritatea— eta elkarrekiko errespetuari buruzko gaiak, mendebaldeko kristautasuna ekialdeko kristautasunetik bereizten lagundu zuen[32]. Banaketa hori 597an hasi zen, eta 1054an amaitu zen Ekialdeko eta Mendebaldeko Zismaren garaian[33].
Oharrak
aldatu- ↑ Arianismoa izan zen inperioa astindu zuen lehen eztabaida handienetako bat Nizeako Kredoak heldu zion arte[25]. Zismetara eraman zuten beste eztabaida batzuk ere sortu ziren, hala nola Kristoren naturaren funtsezko definizioei buruzko eztabaidak Kaltzedoniako kontzilioan, 451. urtean[26]
Erreferentzia
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.
- ↑ Griego bizantino: Βασιλεία Ῥωμαίων; griego moderno: Ρωμαϊκό Βασίλειο, Βυζαντινή Αυτοκρατορία, Ανατολική Ρωμαϊκή Αυτοκρατορία, Ρωμανία o solamente, Βυζάντιο; latín: Imperium Romanum Orientale o Imperium Byzantinum.
- ↑ José A. Marín R.. (1998). El Imperio griego de Bizancio. .
- ↑ Louth, 2005 & Treadgold 1997b.
- ↑ Browning, 1992 & Stewart 2022.
- ↑ Kaldellis et al. Browning.
- ↑ Browning, 1992 & Kaldellis 2023.
- ↑ Browning et al. Kaldellis.
- ↑ Louth et al. Kaldellis.
- ↑ Kaldellis et al. Kaiser.
- ↑ Gregory et al. Dingledy.
- ↑ Stein 1999.
- ↑ Stolte, 2015 & Stolte 2018.
- ↑ Chitwood 2017, 23 orr. .
- ↑ Chitwood 2017, 185 orr. .
- ↑ Chitwood, 2017 & Nicol 1988.
- ↑ Chitwood 2017, 23, 132, 364 orr. .
- ↑ Browning et al. Chitwood.
- ↑ Browning et al. Kaldellis.
- ↑ Stein 1999, 35 orr. .
- ↑ Papaconstantinou et al. Cameron.
- ↑ Kaldellis 2023, 141, 186, 342 orr. .
- ↑ Brown, 1976 & Löhr 2007.
- ↑ Kaldellis, 2023 & Cameron 2017.
- ↑ Berndt et al. 2007.
- ↑ Sabo, 2018 & Löhr 2007.
- ↑ Adams, 2021 & Micheau 2006.
- ↑ Micheau 2006, 373-374, 376 orr. .
- ↑ Nicholson 1960.
- ↑ Louth, 2008 & Kolbaba 2008.
- ↑ Kolbaba 2008, 213–215, 218-221 orr. .
- ↑ Meyendorff, 1979 & Kolbaba 2008.
- ↑ Brown, 2008 & Kolbaba 2008.
Bibliografia
aldatu- Fox, Clinton R. "What, If Anything, Is a Byzantine?" (Online Encyclopedia of Roman Emperors)
- Byzantine studies homepage at Dumbarton Oaks. Testu elektronikoak ikusteko hainbat estekak.
- Byzantium: Byzantine studies on the Internet. Hainbat online baliabideetarako estekak.
- Translations from Byzantine Sources: The Imperial Centuries, c. 700–1204. Online liburua.
- De Re Militari. Ertaroko historiako baliabideak Bizantzioko hainbat gerretako dokumentu askoren itzulpenarekin.
- Medieval Sourcebook: Byzantium. Hainbat liburu iturburu.
- Bibliography on Byzantine Material Culture and Daily Life. Vienako Unibertsitateak jarrita ingelesez.
- Constantinople Home Page. Bizantzioko testuak, irudiak, eta bideoetarako estekak.
- Byzantium in Crimea: Political History, Art and Culture.
- Institute for Byzantine Studies of the Austrian Academy of Sciences (with further resources and a repository with papers on various aspects of the Byzantine Empire)
Liburuak
aldatu- Andronikou, Anthi. (2022). Italy, Cyprus, and Artistic Exchange in the Medieval Mediterranean. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-1-316-51092-6..
- Ash, John. (1995). A Byzantine Journey. New York: Random House ISBN 978-1-84511-307-0..
- Bartusis, Mark. (1997). The late Byzantine army: arms and society, 1204-1453. Philadelphia: University of Pennsylvania Press ISBN 978-0-8122-1620-2..
- Berndt, Guido M.; Steinacher, Roland. (2014). Arianism: Roman Heresy and Barbarian Creed. (1. argitaraldia) London: Routledge ISBN 978-1-4094-4659-0..
- Bennett, David. (2016). Medicine and Pharmacy in Byzantine Hospitals: A Study of the Extant Formularies. London: Routledge ISBN 978-0-3678-7908-2..
- Browning, Robert. (1992). The Byzantine Empire. Washington DC: The Catholic University of America Press ISBN 978-0-8132-0754-4..
- Cameron, Averil. (2010). The Byzantines. Oxford: Wiley-Blackwell ISBN 978-1-4051-9833-2..
- Cameron, Averil. (2017). Byzantine Christianity: A Very Brief History. London: Society for Promoting Christian Knowledge ISBN 9780281076147..
- Chitwood, Zachary. (2017). Byzantine Legal Culture and the Roman Legal Tradition, 867–1056. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-1-107-18256-1..
- Clark, Victoria. (2000). Why Angels Fall: A Journey through Orthodox Europe from Byzantium to Kosovo. London: Macmillan ISBN 978-0-312-23396-9..
- Constantelos, Demetrios. (1998). Christian Hellenism: Essays and Studies in Continuity and Change. 3 New Rochelle: Aristides D. Caratzas ISBN 978-0-89241-588-5..
- Cormack, Robin. (2018). Byzantine Art. (2. argitaraldia) Oxford: Oxford University Press (argitaratze data: 2000) ISBN 978-0-19-877879-0..
- Davidson, Alan. (2014). The Oxford Companion to Food. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-967733-7. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-05-14) (kontsulta data: 2015-06-20).
- Decker, Michael. (2013). The Byzantine Art of War. Yardley: Westholme Publishing ISBN 978-1-5941-6168-1..
- Faas, Patrick. (2005). Around the Roman Table: Food and Feasting in Ancient Rome. Chicago: University of Chicago Press ISBN 978-0-226-23347-5. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-07-30) (kontsulta data: 2015-06-20).
- Garland, Lynda. (1999). Byzantine Empresses: Women and Power in Byzantium, AD 527–1204. London: Routledge ISBN 978-0-415-14688-3. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-01-16) (kontsulta data: 2022-06-21).
- Gregory, Timothy E.. (2010). A History of Byzantium. Malden: Wiley-Blackwell ISBN 978-1-4051-8471-7..
- Haldon, John. (1999). Warfare, State and Society in the Byzantine World. London: UCL Press ISBN 978-1-8572-8495-9..
- Harris, Jonathan. (2017). Constantinople: Capital of Byzantium. (2. argitaraldia) London: Bloomsbury Academic ISBN 978-1-4742-5466-3..
- Horrocks, Geoffrey. (2010). Greek: A History of the Language and its Speakers. (2. argitaraldia) Wiley ISBN 978-1-4051-3415-6..
- Howard-Johnston, James. (2024). Byzantium: Economy, Society, Institutions 600–1100. Oxford: Oxford University Press ISBN 9780198897880..
- Kaldellis, Anthony. (2007). Hellenism in Byzantium: The Transformations of Greek Identity and the Reception of the Classical Tradition. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-87688-9..
- Kaldellis, Anthony. (2023). The New Roman Empire: A History of Byzantium. New York: Oxford University Press ISBN 978-0197549322..
- Kazhdan, Alexander Petrovich; Wharton, Annabel Jane. (1990). Change in Byzantine Culture in the Eleventh and Twelfth Centuries. 7 Berkeley: University of California Press ISBN 9780520069626..
- Kazhdan, Alexander. (1999). A History of Byzantine Literature (650–850). Athens: Institute for Byzantine Research ISBN 978-960-371-010-3..
- Laiou, Angeliki E.; Morrisson, Cécile. (2007). The Byzantine Economy. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-84978-4..
- Lindberg, David. (1992). The Beginnings of Western Science. Chicago: University of Chicago Press ISBN 9780226482057..
- Lindberg, David C.; Shank, Michael H.. (2013). The Cambridge History of Science. 2: Medieval Science Cambridge University Press doi: . ISBN 978-0-511-97400-7..
- Tihon, Anne. (2013)., 190–206 or..
- Lowden, John. (1997). Early Christian & Byzantine Art. London: Phaidon Press ISBN 978-0-7148-3168-8..
- Matthews, Roy T.; Platt, F. DeWitt. (1997). The Western Humanities. East Lansing: Michigan State University ISBN 9781559344333..
- Mellas, Andrew. (2020). Liturgy and the Emotions in Byzantium: Compunction and Hymnody. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-1-108-76736-1..
- Merryman, John Henry; Pérez-Perdomo, Rogelio. (2007). The Civil Law Tradition: An Introduction to the Legal Systems of Europe and Latin America. (3. argitaraldia) Stanford, California: Stanford University Press ISBN 978-0-8047-5568-9..
- Meyendorff, John. (1979). Byzantine Theology: Historical Trends and Doctrinal Themes. (illustrated, reprint, revised. argitaraldia) New York: Fordham University Press ISBN 978-0-8232-0967-5. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-08-23).
- Millar, Fergus. (2006). A Greek Roman Empire: Power and Belief under Theodosius II (408–450). Berkeley: University of California Press ISBN 978-0-520-24703-1..
- Miller, Timothy S.. (1997). The Birth of the Hospital in the Byzantine Empire. Baltimore: Johns Hopkins University Press ISBN 978-0-8018-5657-0..
- Nicol, Donald M.. (1993). The Last Centuries of Byzantium, 1261–1453. (2. argitaraldia) London: Rupert Hart-Davis ISBN 9780521439916. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-09) (kontsulta data: 2023-12-11).
- Obolensky, Dimitri. (1994). Byzantium and the Slavs. Yonkers: St Vladimir's Seminary Press ISBN 978-0-88141-008-2..
- Partington, J. R.. (1999). A History of Greek Fire and Gunpowder. Baltimore: The Johns Hopkins University Press ISBN 9780801859540..
- Ring, Trudy. (1994). International Dictionary of Historic Places: Middle East and Africa. 4 London: Taylor & Francis ISBN 978-1-884964-03-9. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-09) (kontsulta data: 2016-10-23).
- Robins, Robert Henry. (1993). The Byzantine Grammarians: Their Place in History. Berlin: Mouton de Gruyter ISBN 978-3-11-013574-9..
- Rodley, Lyn. (1994). Byzantine Art and Architecture: An Introduction. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-35724-1..
- Rosser, John H.. (2011). Historical Dictionary of Byzantium. Lanham, Maryland: Scarecrow Press ISBN 9780810874770..
- Rotman, Youval. (2009). Byzantine Slavery and the Mediterranean World. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press ISBN 978-0-674-03611-6..
- Rotman, Youval. (2022). Slaveries of the First Millennium. Amsterdam: Amsterdam University Press doi: . ISBN 978-1-64189-172-1..
- Sabo, Theodore. (2018). From Monophysitism to Nestorianism: AD 431–681. Newcastle upon Tyne: Cambridge Scholars Publishing ISBN 978-1-5275-0959-7..
- Seton-Watson, Hugh. (1967). The Russian Empire, 1801–1917. London: Oxford University Press ISBN 978-0-1982-2152-4..
- Stathakopoulos, Dionysios Ch.. (2023). A Short History of the Byzantine Empire. London: Bloomsbury Academic ISBN 978-1-350-23340-9..
- Stein, Peter. (1999). Roman Law in European History. Cambridge: Cambridge University Press doi: . ISBN 978-0-521-64372-6..
- Stephenson, Paul. (2010). The Byzantine World. London: Routledge ISBN 978-1-136-72787-0..
- Tatakes, Vasileios N.; Moutafakis, Nicholas J.. (2003). Byzantine Philosophy. Indianapolis: Hackett ISBN 978-0-8722-0563-5..
- Treadgold, Warren T.. (1995). Byzantium and its Army: 284–1081. Stanford: Stanford University Press ISBN 978-0-8047-3163-8..
- Treadgold, Warren T.. (1997b). A History of the Byzantine State and Society. Redwood City: Stanford University Press ISBN 978-0-8047-7937-1..
- Unwin, P. T. H.. (2010). Wine and the Vine: An Historical Geography of Viticulture and the Wine Trade. London: Routledge ISBN 978-0-415-14416-2..
- Vryonis, Speros. (1971). The Decline of Medieval Hellenism in Asia Minor and the Process of Islamization from the Eleventh through the Fifteenth Century. Berkeley: University of California Press ISBN 978-0-520-01597-5. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-06-26) (kontsulta data: 2016-06-25).
Aldizkariak
aldatu- Adams, Robert Merrihew. (2021). «Nestorius and Nestorianism» The Monist 104 (3): 366–375. doi: ..
- Brown, Peter. (1976). «Eastern and Western Christendom in Late Antiquity: A Parting of the Way» Studies in Church History 13: 1–24. doi: ..
- Browning, Robert. (1982). «Greek diglossia yesterday and today» International Journal of the Sociology of Language (35): 49–68. doi: ..
- Cameron, Averil. (2016). «Late Antiquity and Byzantium: An Identity Problem» Byzantine and Modern Greek Studies 40 (1): 27–37. doi: ..
- (Alemanez) van Dieten, Jan Louis. (1980). «Die Byzantinische Literatur – Eine Literatur Ohne Geschichte?» Historische Zeitschrift 231 (H 1): 101–109. doi: ..
- Dingledy, Frederick. (2019-05-02). «The Corpus Juris Civilis: A Guide to Its History and Use» Legal Reference Services Quarterly 35 (4) doi: ..
- Harper, Kyle. (2010). «Slave Prices in Late Antiquity (and in the Very Long Term)» Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte 59 (2): 206–238. doi: . ISSN 0018-2311..
- Horn, Fred; Schädler, Ulrich. (2019-05-31). «3.4 Forensic Game Reconstruction» Foundations of Digital Archæoludology. , 9–10 or. (kontsulta data: 2025-01-10).
- Ivanič, Peter. (2016). «The Origins of Christianity in the Territory of Czech and Slovak Republics Within the Contexts of Written Sources» European Journal of Science and Theology 12 (6): 123–130. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-06) (kontsulta data: 2023-06-09).
- Ivanova, Mirela; Anderson, Benjamin. (2024-10-01). «The Politics of Byzantine Studies: Between Nations and Empires» The English Historical Review 139 (600): 1230–1249. doi: . ISSN 0013-8266..
- Jones, Alexander. (2005). «The Works of Archimedes: Translation and Commentary. liburukia 1: The Two Books On the Sphere and the Cylinder» Notices of the AMS 52 (5): 520–525. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-03-02).
- Karras, Valerie A.. (2004). «Female Deacons in the Byzantine Church» Church History 73 (2): 272–316. doi: . ISSN 0009-6407. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-05) (kontsulta data: 2024-02-02).
- Kazhdan, Alexander. (1990a). «Byzantine Hagiography and Sex in the Fifth to Twelfth Centuries» Dumbarton Oaks Papers 44: 131–143. doi: . ISSN 0070-7546. (kontsulta data: 2024-01-30).
- Lavan, Myles. (2016). «The Spread of Roman Citizenship, 14–212 ce: Quantification in the Face of High Uncertainty» Past & Present (230): 3–46. doi: . ISSN 0031-2746..
- Nicholson, Graham. (1960). «The Understanding of Papal Supremacy as Revealed in the Letters of Pope Gregory the Great» Theological Studies 11: 25–51. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-11-07).
- Nicolaidis, Efthymios; Delli, Eudoxie; Livanos, Nikolaos; Tampakis, Kostas; Vlahakis, George. (2016). «Science and Orthodox Christianity: An Overview» Isis 107 (3): 542–566. doi: . PMID 28707856..
- Poppe, Andrzej. (1991). «Christianity and Ideological change in Kievan Rus': The First Hundred Years» Canadian-American Slavic Studies 25 (1–4): 3–26. doi: ..
- Rotman, Youval. (2010-07-02). «Review of: Response: Rotman on Lenski on Youval Rotman, Byzantine Slavery and the Mediterranean World» Bryn Mawr Classical Review ISSN 1055-7660. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-09) (kontsulta data: 2024-01-09).
- Salogubova, Elena; Zenkov, Alan. (2018-06-15). «Roman Law's Influence on Russian Civil Law and Procedure» Russian Law Journal 6 (2): 118–133. doi: . ISSN 2312-3605. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2025-01-10).
Liburuetako kapituluak eta entziklopediak
aldatu- Angold, Michael. (2006). The Cambridge History of Christianity. 5 Cambridge: Cambridge University Press ISBN 9781139054089..
- Micheau, Françoise. (2006)..
- Shepard, Jonathan. (2006)..
- Aschenbrenner, Nathanael; Ransohoff, Jake. (2022). The Invention of Byzantium in Early Modern Europe. Washington DC: Harvard University Press ISBN 978-0-88402-484-2..
- Aschenbrenner, Nathanael; Ransohoff, Jake. (2022)., 1–23 or..
- Kaldellis, Anthony. (2022). «From "Empire of the Greeks" to "Byzantium"», 349–367 or..
- Aschenbrenner, Nathanael; Ransohoff, Jake. (2022)., 369–382 or..
- Browning, Donald William; Mackridge, Peter A.. (2022). Greek Literature: Byzantine Literature. Chicago: Encyclopædia Britannica.
- Wiseman, T. P.. (2002). «The 'Long' Late Antiquity: A Twentieth-Century Model» Classics in Progress: Essays on Ancient Greece and Rome. Oxford: Oxford University Press, 165–191 or. ISBN 9780197263235. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-02-09) (kontsulta data: 2023-12-12).
- The Cambridge History of Christianity. 2 Cambridge: Cambridge University Press ISBN 9781139054133..
- Casiday, Augustine; Norris, Frederick W.. (2007)..
- Drake, Harold A.. (2007)..
- Löhr, Winrich. (2007)..
- Cormack, Robin; Haldon, John F.; Jeffreys, Elizabeth. (2008). The Oxford Handbook of Byzantine Studies. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-1917-4352-8..
- Brandes, Wolfram. (2008)., 562–570 or..
- Bryer, Anthony. (2008)., 669–676 or..
- Decker, Michael. (2008)., 492–502 or..
- Greatrex, Geoffrey. (2008)., 233–248 or..
- Haldon, John F.. (2008)., 249–263 or..
- Haldon, John F.. (2008)., 554–561 or..
- Harvey, Alan. (2008)., 328–334 or..
- Holmes, Catherine. (2008)., 264–279 or..
- Horrocks, Geoffrey. (2008)., 777–784 or..
- Howard-Johnston, James F. (2008)., 939–956 or..
- Jeffreys, Elizabeth. (2008)., 677–684 or..
- Jeffreys, Michael. (2008)., 796–802 or..
- Laiou, Angeliki. (2008)., 280–294 or..
- Markopoulos, Athanasios. (2008)., 785–795 or..
- Mango, Cyril. (2008)., 957–961 or..
- Stathakopoulos, Dionysios Ch.. (2008)., 309–316 or..
- Curl, James Stevens; Wilson, Susan. (2021). Byzantine Architecture. (3rd Edition Revised. argitaraldia) Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-191874-2..
- Garland, Lynda. (2006). Byzantine Women: Varieties of Experience, 800–1200. Aldershot, Burlington: Ashgate ISBN 978-0-7546-5737-8..
- Dawson, Timothy. (2006)., 41–76 or..
- (Frantsesez) Grimal, Pierre. (1967). «La Femme dans l'Empire Byzantin» Histoire Mondiale de la Femme: Préhistoire et antiquité. [World History of Women: Prehistory and Antinquity] I Paris: Nouvelle librairie de France, 11–43 or. OCLC .490034792.
- James, Liz. (2010). «Writing Histories of Byzantium: The Historiography of Byzantine History» A Companion to Byzantium. London: John Wiley & Sons, 9–21 or. doi: . ISBN 978-1-4443-2001-5. (kontsulta data: 2025-01-16).
- Brigstocke, Hugh. (2003). Byzantine Art. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-866203-7..
- The Oxford Handbook of Late Antiquity. Oxford: Oxford University Press 2015 ISBN 978-0-19-027753-6..
- Kaiser, Wolfgang. (2015)..
- Stolte, Bernard H.. (2015)..
- Kaldellis, Anthony. (2015-09-18). Late Antiquity Dissolves. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-12-13) (kontsulta data: 2023-12-12).
- Fibiger Bang, Peter; Bayly, C. A.; Scheidel, Walter. (2021a). «The Byzantine Empire (641–1453 CE)» The Oxford World History of Empire: liburukia Two: The History of Empires. New York: Oxford University Press, 450–467 or. ISBN 9780197532768..
- Kazhdan, Alexander Petrovich. (1991a). Oxford Dictionary of Byzantium. 2 Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-504652-6..
- Browning, Robert. (1991a)., 1175–1177 or..
- Conomos, Dimitri E.. (1991a)., 1424–1426 or..
- Conomos, Dimitri E.; Kazhdan, Alexander. (1991a)., 1426–1427 or..
- Kazhdan, Alexander Petrovich. (1991a)., 1234–1237 or..
- Laiou, Angeliki E.. (2002a). The Economic History of Byzantium. From the Seventh Through the Fifteenth Century. 1 Washington DC: Dumbarton Oaks ISBN 9780884022886..
- Laiou, Angeliki E.. (2002b). The Economic History of Byzantium. From the Seventh Through the Fifteenth Century. 2 Washington DC: Dumbarton Oaks ISBN 978-0884022886..
- Kazanaki-Lappa, Maria. (2002b)., 625–632 or..
- Laiou, Angeliki E.. (2002b)., 681–754 or..
- Magdalino, Paul. (2002b). «Medieval Constantinople: Built Environment and Urban Development», 519–527 or..
- Matschke, Klaus-Peter. (2002b). «Commerce, Trade, Markets, and Money: Thirteenth-Fifteenth Centuries», 771–806 or..
- Lazaris, Stavros. (2020). A Companion to Byzantine Science. 6 Leiden: Brill doi: . ISBN 978-90-04-41461-7..
- Lazaris, Stavros. (2020)., 1–26 or..
- Inglebert, Herv. (2020)., 27–52 or..
- Manolova, Divna. (2020)., 53–104 or..
- Telelis, Ioannis. (2020)., 177–201 or..
- Salmon, Thomas. (2020)., 429–463 or..
- Lenski, Noel. (2021-08-12). «Slavery in the Byzantine Empire» The Cambridge World History of Slavery. 2: AD 500–AD 1420 Cambridge: Cambridge University Press, 453–481 or. doi: . ISBN 978-1-139-02472-3..
- Levy, Christian. (2016). Byzantine Chant. Oxford: Oxford University Press doi: . ISBN 978-1-56159-263-0.. Txantiloi:Grove Music subscription
- Louth, Andrew. (2005). «The Byzantine Empire in the Seventh Century» New Cambridge Medieval History. 1: c. 500 – c. 700, 289–316 or. ISBN 9781139053938..
- Mango, Cyril A.. (2002). The Oxford History of Byzantium. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-814098-6..
- Jeffreys, Elizabeth; Mango, Cyril. (2002)., 294–305 or..
- Magdalino, Paul. (2002)., 169–213 or..
- Reinert, Stephen W.. (2002)., 248–283 or..
- Treadgold, Warren. (2002)., 129–152 or..
- The Cambridge History of Christianity. 1 Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-1-139-05483-6..
- Cameron, Averil. (2006)..
- Burns, J. H.. (1988). «Byzantine Political Thought» The Cambridge History of Medieval Political Thought, c. 350–c. 1450. Cambridge: Cambridge University Press, 51–79 or. ISBN 978-0-52-142388-5..
- The Cambridge History of Christianity. 3 Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-1-139-05422-5..
- Brown, Peter. (2008)..
- Kolbaba, Tia M.. (2008)..
- Louth, Andrew. (2008)..
- Scarborough, John. (1984). «From Galen to Alexander, Aspects of Medicine and Medical Practice in Late Antiquity» Symposium on Byzantine Medicine. 38 Washington DC: Dumbarton Oaks, 1–14 or. doi: . ISBN 9780884021391..
- Papaconstantinou, Arietta. (2016). «Introduction» Conversion in Late Antiquity: Christianity, Islam, and Beyond. London: Routledge, xv–xxxvii or. ISBN 978-1-4094-5738-1..
- Papaioannou, Stratis. (2021). The Oxford Handbook of Byzantine Literature. New York: Oxford University Press ISBN 978-0-19-935176-3..
- Kaldellis, Anthony. (2021). «The Reception of Classical Literature and Ancient Myth», 162–179 or..
- Martín, Inmaculada Pérez. (2021). «Modes of Manuscript Transmission (Ninth–Fifteenth Centuries)», 682–706 or..
- Papaioannou, Stratis. (2021). «What Is Byzantine Literature? An Introduction», 1–18 or..
- Papademetriou, Tom. (2015-02-01). «The Millet System Revisited» Render unto the Sultan. Oxford: Oxford University Press, 19–62 or. doi: . ISBN 978-0-19-871789-8..
- Pohl, Walter; Gantner, Clemens; Grifoni, Cinzia; Pollheimer-Mohaupt, Marianne. (2018-06-25). Transformations of Romanness: Early Medieval Regions and Identities. De Gruyter doi: . ISBN 978-3-11-059838-4..
- Pohl, Walter. (2018)..
- Stouraitis, Ioannis. (2018)..
- (Ingelesez) Rochette, Bruno. (2023). «The Attitude of the Roman Emperors towards Language Practices» Social Factors in the Latinization of the Roman West. (1st. argitaraldia) Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-888729-4. (kontsulta data: 2023-12-22).
- Jaine, Tom. (1986). «The Case of the Missing Fish, or Dolmathon Prolegomena» Oxford Symposium on Food & Cookery 1984 & 1985: Cookery: Science, Lore & Books: Proceedings (Introduction by Alan Davidson). London: Prospect Books, 184–187 or. ISBN 978-0-907325-16-1..
- Shepard, Jonathan. (1990). «The Notion of Byzantine Diplomacy» Byzantine Diplomacy: Papers of the Twenty-fourth Spring Symposium of Byzantine Studies. Cambridge: Variorum, 3–24 or. ISBN 9780860783381..
- Shepard, Jonathan. (2009). The Cambridge History of the Byzantine Empire c. 500–1492. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-5117-5670-2..
- Angold, Michael. (2009)..
- Angold, Michael. (2009)..
- Auzépy, Marie-France. (2009)..
- Bryer, Anthony. (2009)..
- Kaegi, Walter Emil. (2009)..
- Laiou, Angeliki. (2009)..
- Louth, Andrew. (2009)..
- Louth, Andrew. (2009)..
- Magdalino, Paul. (2009)..
- Moorhead, John. (2009)..
- Shepard, Jonathan. (2009)..
- Tougher, Shaun. (2009)..
- Whittow, Mark. (2009)..
- Stewart, Michael Edward; Parnell, David Alan; Whately, Conor. (2022). The Routledge Handbook on Identity in Byzantium. New York: Routledge ISBN 978-0-367-14341-1..
- Stewart, Michael. (2022)..
- Muthesius, Anna. (2022)..
- Kaldellis, Anthony. (2022)..
- Goldwyn, Adam J.. (2022)..
- Pihlajamäki, Heikki; Dubber, Markus D.; Godfrey, Mark. (2018). «Byzantine Law: The Law of the New Rome» The Oxford Handbook of European Legal History. 1 Oxford: Oxford University Press, 230–249 or. doi: . ISBN 9780191827426..
- (Ingelesez) Stouraitis, Yannis. (2022-10-31). Identities and Ideologies in the Medieval East Roman World. (1. argitaraldia) Edinburgh University Press doi: . ISBN 978-1-4744-9362-8..
- Stouraitis, Yannis. (2022)..
- Cavallo, Guglielmo. (1997). «Chapter 5: Women» The Byzantines. Chicago: University of Chicago Press, 117–143 or. ISBN 978-0-226-09791-6..
- Touliatos, Diane. (2001). Byzantine Secular Music. Oxford: Oxford University Press doi: . ISBN 978-1-56159-263-0..
- Velimirović, Richard; Hiley, David. (1990). «Byzantine Chant» The New Oxford History of Music. II: The Early Middle Ages To 1300 (2nd. argitaraldia) Oxford: Oxford University Press, 26–68 or. ISBN 978-0-19-316329-4..
- Zalta, Edward N.. (2018). «John Philoponus» The Stanford Encyclopedia of Philosophy. (Winter 2021. argitaraldia) Metaphysics Research Lab, Stanford University (kontsulta data: 2025-02-08).
Gainerako bibliografia
aldatu- Ball, Jennifer. (2005). Byzantine Dress: Representations of Secular Dress in Eighth- to Twelfth-Century Painting. (1st. argitaraldia) New York: Palgrave Macmillan ISBN 978-1-4039-6700-8..
- Dawson, Timothy. (2006)., 41–76 or..
- Sarris, Peter. (2002)., 19–70 or..