Ireki menu nagusia

Xabi Aburruzaga (Portugalete, Bizkaia, 1978ko apirilaren 10a) trikitilaria da. Irkus Ansotegirekin oso bikote ezaguna osaturik, Bizkaiko trikitiaren bultzatzaile nagusietakoa da. Aburruzagaren lehenengo maisua Rufino Arrola izan zen; harekin hasi zen soinua jotzen. Aburruzagak hainbat sari irabazi ditu bere instrumentua —soinu diatonikoa (trikitia)— joz, hainbat disko plazaratu du, eta liburuak ere idatzi ditu.

Xabi Aburruzaga
Xabi Aburruzaga.jpg
Bizitza
Jaiotza Portugalete1978ko apirilaren  10a (41 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Irakaslea(k) Rufino Arrola
Jarduerak
Jarduerak musikaria
Genero artistikoa folk musika
Musika instrumentua akordeoia
Trikitia
www.aburruzaga.com

BizitzaAldatu

Aburruzaga, trikitia jotzen ikasi zuenetik hona, irakasle lanean ibili da, eta hainbat disko eta liburu kaleratu ditu. Trikitiarekin zerikusia duten musika estiloez gainera, estilo askotako musikaren jarraitzailea sutsua da Aburruzaga.

1999. urte arte ez zen ausartu berak zekiena munduari erakusten, baina urte honetan bere lehen diskoa kaleratu zuen, kritika onak jasoz gainera. Hain fama ona irabazi zuenez, hurrengo urtearen hasieran Karmelo ikastolako kanta egiteko proposamena jaso zuen.

Pixkanaka ezagun egiten joan zen, eta bere trikiti eskola eratu zuen: Trikileku. Hasieran inguruko ikasleak joaten ziren bertara soinua jotzen ikastera, baina gaur egun Bizkaia osoko ikasleak daude.

Denbora pasa ahala, ezagunagoa bihurtzen joan da eta horrekin batera eskaerak nabarmentzen hasi ziren.

2005ean Bizkaiko trikitilariek egindako partiturez osatutako liburu bat kaleratu zuen, Bizkaiko trikitixa izenburuarekin. Liburua kaleratu ostean, partitura hauek erabiliz disko bat atera zuen izenburu berdinarekin. Disko asko saldu ziren eta ondorioz, Faustino Arrolak idatzitako partiturak erabiliz beste liburu eta disko bat kaleratu zituen. Hala ere, Faustinok idatzitako partiturak moldatu behar izan zituen gaur egungo soinuetara moldatzeko eta musika modernoagoa izateko. Disko horretan hori da nabariena, Aburruzagak emandako modernitatea, Faustinok idatzitako abestiak oso zaharrak direlako. Proiektu honetan ere, hainbat musikariren laguntza izan du: Amaia Oreja, Mikel Markez, Leturia eta Xabi Zeberio.

2009. urtean berak idatzitako kantez osatutako diskoa kaleratu zuen: Denboraren naufrago. Abestien bitartez, Aburruzagari gertatutako istorioak kontatzen ditu. Gainera, abestien artean, Kirmen Uribek idatzitako pasarteak entzuten dira, musikaren laguntzaz.

2010ean Portugaleteko jaietako kanta asmatu behar izan zuen, eta disko berri bat kaleratu zuen, Sartu da jaia Portura, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Igor Telletxea, Alvaro García, Steve Makinen, Jose Urrejola, Xabier Zeberio, Irkus Ansotegi, "Rufoh", Endika Abella, Natxo de Felipe, Mikel Markez eta The Uski's lagun zituela.

Azkenik 2011ean, Zamudioko jaietako kanta egin zuen ere, eta beste disko bat kaleratu zuen, Zamudio, Lehen, Orain eta Beti, Mikel Urdangarin eta Natxo de Felipe lagun zituela. Bizkaiko Trikitixa Elkarteak kaleratutako "Erramunen Soinua" ipuinean, Unai Elorriagak idatzia, kolaboratu zuen eta baita "Ganbara" taldearen diskoan ere.

Lanen zerrendaAldatu

DiskoakAldatu

  • Karmelo ikastolako kanta (2000)
  • Maketa (2001)
  • Egunaro egunaro kalien (2002)
  • Alkarregaz heldu ibilaldia (2004)
  • Sakabi (2007)
  • Bizkaiko trikitixa (2007, Laute)
  • Denboraren naufrago (2009, Elkar)
  • Sartu da jaia Portura (2010)
  • Geure (2013, DNDiskak)
  • Keltik (2016, DNDiskak)

LiburuakAldatu

  • Bizkaiko trikitixa (2005)

KolaborazioakAldatu

  • Bilbo Hiria irratia. 20 urtez euskal taupada (2017, Erroa)

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu