Fatafehi Tuʻipelehake

politikari tongatarra

Fatafehi Tuʻipelehake (Nuku'alofa, 1922ko urtarrilaren 7a-Auckland, 1999ko apirilaren 10a) tongatar printzea eta politikaria izan zen. Sālote Tupou III.a erreginaren eta Viliami Tungī printzearen bigarren semea. Anaia zaharrena, Tāufaʻāhau Tupou IV.a, Tongako erregea da. Newingtoneko eskola metodistan egin zituen ikasketak, Sydneyn, eta Nekazaritzako Gatton Eskolan gero, Queenslanden. Vavaʻuko uharteetako gobernadore izan zen 1952tik 1965era. Azkeneko urte horretan, erregina hiltzean, anaia Tupou IV.ak hartu zuen erregetza, eta Fatafehik Lehen ministro kargua hartu zuen, nekazaritza eta arrantza ministerioez gainera. Haren agintaldian Tongak independentzia eskuratu zuen.

Fatafehi Tuʻipelehake

(1967)

10. Tongako Lehen Ministroa

1965eko abenduaren 16a - 1991ko abuztuaren 22a
Taufa'ahau Tupou IV.a - Baron Vaea (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNuku'alofa1922ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Tonga
HeriotzaAuckland1999ko apirilaren 10a (77 urte)
Hobiratze lekuaMala'ekula (en) Itzuli
Familia
AitaViliami Tungī Mailefihi
AmaSālote Tupou III.a
Ezkontidea(k)Melenaite Tupoumoheofo Veikune (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Tupou (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNewington College (en) Itzuli
Queenslandeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Tongako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.