Ireki menu nagusia

Joseph-Louis Lagrange (Giuseppe Lodovico Lagrangia jaioa; Turin, 1736ko urtarrilaren 25a - Paris, 1813ko apirilaren 10a) italiar eta frantziar jatorriko matematiko eta astronomoa da, analisi matematikoan, mekanika klasikoan eta zerutiar mekanikan ekarpen nabarmenak egin zituena. Garrantzitsua da bere Mécanique analytique liburuan.

Joseph-Louis Lagrange
Лагранж.jpg
Senatu kontserbadoreko kidea

Bizitza
Izen osoa Giuseppe Ludovico Lagrangia
Jaiotza Turin1736ko urtarrilaren  25a
Herrialdea  Sardiniako Erresuma  (1736 -  1802)
 Frantzia  (1802 -
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1813ko apirilaren  10a (77 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Familia
Ezkontidea(k) Vittoria Conti Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
École Polytechnique Itzuli
Tesi zuzendaria Leonhard Euler
Giovanni Battista Beccaria Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Joseph Fourier
Siméon Denis Poisson
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Giovanni Battista Beccaria Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, astronomoa, fisikaria eta politikaria
Lantokia(k) Turin eta Paris
Enplegatzailea(k) École normale supérieure
Lan nabarmenak list of things named after Joseph-Louis Lagrange Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Jasotako sariak
Influentziak Leonhard Euler
Kidetza Royal Society
Prusiako Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Bavariar Akademia
Edinburgoko Errege-elkartea
Frantziako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Joseph-Louis Lagrange signature.png

1755. urteaz geroztik irakasle izan zen Turinen eta 1766. urtean Berlingo Akademian Euleren ordez sartu zen; harekin batera ikerketa lan garrantzitsuak egin zituen matematikaren arlo askotan. Mekanika teorikoan oinarrizkotzat hartzen diren ikerketak ere egin zituen, besteak beste. Aldakuntzen kalkuluan, zenbakien teorian, aljebran eta probabilitateen kalkuluan egin zituen ikerketak halaber garrantzi handikoak dira. Aipagarria da 1788. urtean fisika teorikoari buruz idatzi zuen Mécanique analytique liburua.

Lagrangeren funtzioa (L)Aldatu

Mekanika teorikoan, energia zinetikoaren (T) eta potentzialaren (V) arteko diferentzia adierazten duen funtzioa da: L=T-V. Koordenatu orokortuen funtzioan adierazten da.

Lagrangeren ekuazioakAldatu

Mekanika analitikoaren oinarrizko ekuazioak dira. Partikula sistema baten energia zinetikoa (T), koordenatu orokortuak (qi), indar orokortuak (Qi) eta denbora (t) erlazionatzen dituen ekuazioak dira. Sistemaren askatasun gradu bakoitzeko ekuazio bat izaten da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph-Louis Lagrange