Ireki menu nagusia

Vicente Larrinaga Arriaga (Bilbo, 1864ko apirilaren 10a - ????) euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen.

Vicente Larrinaga
Bizitza
Jaiotza Bilbo1864ko apirilaren 10a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bizkaia, ?
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

1906-1908 bitartean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izen zen, Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo eta Eduardo Arriagarekin batera alderdi horretako Zuzendaritza Batzordea osatuz (1908an Euskadi Buru Batzarra bilakatua).

1899an Bilboko EAJko zinegotzia izan zen. 1902an hiri honetako beste zinegotzi jeltzaleekin batera espainiar agintaritzari men ez egiteagatik kargutik kendua izan zen. 1906ko abenduaren 8an Bizkai Buru Batzarrreko mahakidea izan zen. 1917an Horacio Etxebarrieta eta beste bazkide batzuekin batera Astilleros del Cadagua ontziola elkartea sortu zuen. Victor Txabarri bizkaitar enpresaburu eta aberatsaren alaba batekin ezkondu zen.

Kanpo loturakAldatu