Omar Sharif
Omar Sharif (arabieraz: عمر الشريف), benetako izen-deiturez Michel Demitri Shalhoub (Alexandria, 1932ko apirilaren 10a - Kairo, 2015eko uztailaren 10a[1]) egiptoar aktorea izan zen.
Bizitza
aldatuSiriar-libanoar jatorria zuen[2]. 1954tik 1960ra film batzuk egin zituen Egipton. 1962an, David Leanen Lawrence of Arabia-n parte hartu zuen. Harrezkero, nazioarteko zinemagintzan lan egin zuen, gehienbat galai paperak betez[3]. Ospe handia bereganatu zuen Genghis Khan eta Funny Girl filmekin.
1963an Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen; Urrezko Globo saria, berriz, hiru aldiz irabazi zuen: 1963an Lawrence of Arabia filmarekin, Urteko izar berriarena eta Taldeko aktore onenarena eta, azkenik, 1965an Doctor Zhivago filmarekin, Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama atalean.
Filmografia
aldatuIruditegia
aldatu-
1961an A man in our house filman
Erreferentziak
aldatu- ↑ Omar Sharif aktorea hil da 83 urterekin bihotzekoak jota naiz.eus
- ↑ http://movies.nytimes.com/person/64847/Omar-Sharif/biography ...Born into a wealthy Lebanese-Egyptian family, Omar Sharif was a math and physics major at Cairo's Victory College... Movies & TV. the New York Times egunkaria
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Omar Sharif |
- Omar sharifen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)