Sophie Ellis-Bextor

Sophie Michelle Ellis-Bextor (Londres, Ingalaterra, 1979ko apirilaren 10a) ingeles abeslaria eta modeloa da. 1990eko hamarkadaren bukaeran egin zen ezaguna Theaudience indie musika taldeko abeslaria izateagatik. 1999an taldea desegin zen eta Ellis-Bextorrek bakarkako ibilbideari ekin zion.

Sophie Ellis-Bextor
Sophie Ellis-Bextor 2015.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSophie Michelle Ellis-Bextor
JaiotzaHounslow (en) Itzuli1979ko apirilaren 10a (43 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaRobin Bextor
AmaJanet Ellis
Ezkontidea(k)Richard Jones (en) Itzuli  (2005eko ekainaren 25a -
Hezkuntza
HeziketaGodolphin and Latymer School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikagilea, modeloa eta estudioko musikaria
Genero artistikoapopa
folk musika
Disco musika
housea
indie rock
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaPolydor Records
Fascination
Interscope Records
Hollywood Records (en) Itzuli

sophieellisbextor.net
IMDB: nm1081134 Allocine: 487641 Rottentomatoes: celebrity/sophie_ellis_bextor Metacritic: person/sophie-ellis-bextor TV.com: people/sophie-ellis-bextor
Facebook: SophieEllisBextor Twitter: SophieEB Instagram: sophieellisbextor VK: sophieellisbextor MySpace: sophieellisbextor Youtube: UCpkrQUdi_LpvwGbOcoM9aHg TikTok: sophieebtiktok Spotify: 2cBh5lVMg222FFuRU7EfDE iTunes: 13130691 Last fm: Sophie+Ellis-Bextor Musicbrainz: c4b87e45-c07a-460f-9c58-8d15328e2964 Songkick: 461391 Discogs: 37594 Allmusic: mn0000032301 Deezer: 961 Edit the value on Wikidata

2001ean bakarkako lehen estudioko diskoa argitaratu zuen: Read My Lips. Diskoak Erresuma Batuko disko zerrendan bigarren postua lortu zuen eta Britainiar Industria Fonografikoak platinozko disko bikoitza kalifikazioa eman zion.[1] Sorterrian ez ezik, nazioartean ere arrakasta izan zuen mundu osoan bi miloi kopia baino gehiago salduz. 2003an Shoot from the Hip diskoa kaleratu zuen eta Erresuma Batuko disko zerrendan hemeretzigarren postua lortu zuen. 2007an Trip the Light Fantastic hirugarren diskoa argitaratu zuen eta zazpigarren postua lortu zuen bere sorterrian.

2011n Make a Scene diskoa argitaratu zuen. 2014an Wanderlust diskoa argitaratu zuen, bakarkako ibilbideko bosgarrena.[1] Diskoak laugarren egin zuen Erresuma Batuko musika zerrendan. 2016an seigarren diskoa plazaratu zuen: Familia.

DiskografiaAldatu

Estudioko diskoakAldatu

  • Read My Lips (2001)
  • Shoot from the Hip (2003)
  • Trip the Light Fantastic (2007)
  • Make a Scene (2011)
  • Wanderlust (2014)
  • Familia (2016)

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Ingelesez) Farrell, David. (2014-05-11). «Sophie Ellis-Bextor: Wanderlust» PopMatters (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).