Marcela Ohio

brasildar modeloa

Marcela Ohio (Guaraçaí, Brasil, 1995eko apirilaren 10a) brasildar emakumezko modelo transgeneroa da.[1]

Marcela Ohio
Bizitza
JaiotzaGuaraçaí (São Paulo)1995eko apirilaren 10a (29 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakmodeloa
Jasotako sariak

2012an Brasilgo emakume transgeneroentzako Miss T Brasil edertasun-lehiaketa irabazi zuen.[2] Hori dela-eta, 2013an Pattayan urtero egiten den emakume transgeneroentzako Miss International Queen nazioarteko edertasun-lehiaketan Brasilgo ordezkari joan zen, eta lehiaketa irabazi zuen.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Portugesez) Gomes, Fávia. (2012ko irailaren 17a). «O direito de ser ELA!» Folha Regional (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 9a).
  2. (Portugesez) Marinho, Isabela. (2012ko urriaren 31). «Marcela Ohio, do Distrito Federal, é a vencedora do Miss T Brasil 2012» Rede Globo (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 9a).
  3. (Gaztelaniaz) Una transexual brasileña se corona Miss International Queen en Tailandia. 2013ko azaroaren 2a (Noiz kontsultatua: 2018ko uztailaren 9a).