Nerea Reparaz

Nerea Reparaz Beaskoetxea (Iruñea, 1992ko apirilaren 10a) Gaur Egun eta Teleberri saioetarako Pariseko berriemailea den kazetari arbizuarra da. Pello Reparaz musikariaren lehengusina da[1].

Nerea Reparaz
Bizitza
Jaiotza Iruñea1992ko apirilaren 10a (29 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, bertsolaria eta korrespontsala
Enplegatzailea(k) EITB Euskal Irrati Telebista

Twitter: NereaReparaz Edit the value on Wikidata

IkasketakAldatu

Nerea Reparaz Euskal Herriko Unibertsitatean egin zuen kazetaritzako gradua 2010.Urtetik 2014.Urtera. Tartean Aarhusen (Danimarka) egin zuen urte bat DMJX (Danish School of media and journalism) unibertsitatean kazetaritza multimedia eta telebista landuz.

Ibilbide ProfesionalaAldatu

Nerea Reparaz bere ibilbide profesionala graduko 3. urtean hasi zuen, praktikak eginez Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Ordutik, irratian jarraitu izan du bai Euskadi Irratian eta Radio Euskadin.

2016eko irailetik aurrera Pariseko ETB-ko berriemailea da. Frantziar herrialdeko gai asko jorratu izan ditu: Hauteskundeak, Eraso terroristak…bai zuzeneko konexioetan bai erreportajeetan.

Gaurkotasunak agindu denean, Alemanian eta Eskozian aritu da baita ere.

Beste agerpenakAldatu

Nerea Reparaz baita agertu zen Pello Reparazek aurkezten duen Euskalonski saioan 2018.Urteko Irailaren 3an.

ErreferentziakAldatu