Patxi Gallego
ilustratzaile, komikigile eta idazlea
Patxi Gallego Palacios (Errenteria, Gipuzkoa, 1973ko apirilaren 10a - ) komikigile gipuzkoarra da.
Patxi Gallego | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errenteria, 1973ko apirilaren 10a (51 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, idazlea eta komikigilea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Arte ederrak ikasi zituen Leioan. Komiki-tirak egin izan ditu aldizkarietarako, tartean "Lau Haizetara"rako, eta gaur egun, komikigilea izateaz gain, irakasle jarduten du Irungo ikastola batean.
2004an ekin zion "Xabinaitor" super-heroiaren inguruko umore trilogiari ("Pololoak"), helduentzako euskarazko komikien historian mugarri izan dena. Haren ibileraren bidez euskal identitateari buruzko gogoeta fresko eta berritzaileak aurkezten dituela esan da, umorezko kritika ironikoa eginez euskal gizartearen inguruan, hainbat topiko apurtzen.[1]
Bibliografia
aldatu- "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año", Yann Besrest-en testuekin (Jean François Sauré, 2000).
- "Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña" (Elkar, 2004).
- "Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa" (Elkar, 2006).
- "Pololoak 3. Atxeritoko balada" (Elkar, 2009).
- Nork. Xabi Payarekin batera (Bertsozaleak Kultur Elkartea, 2015), 142.or. ISBN: 9 771137 248610.
- "Marimutila naiz eta zer?", Ana Jakaren testuekin (Elkar, 2016).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Serrano, Amaia. (2017). Patxi Gallego: "Pololoak" trilogia (2004, 2006,2009).- Hemen: "Egungo euskal komikiaren historia" (ard. Iratxe Retolaza) Euskal Literatura Saila bilduman 17. t.(zuz. Jon Kortazar). Euskal Herriko Unibersitatearen Argitalpen Zerbitzua, 221-245 or. ISBN 978-84-9082-629-4..