Maria de Avila

bartzelonar dantzaria, koreografoa, zuzendaria eta balet klasiko eta neoklasikoko irakaslea

Maria de Ávila, jaiotzaz María Dolores Gómez de Ávila (Bartzelona, Katalunia, 1920ko apirilaren 10aZaragoza, Aragoi, 2014ko otsailaren 27a),[1][2] dantzari, koreografoa, zuzendaria eta balet klasiko eta neoklasikoko irakaslea izan zen. Bartzelonako Liceo Dantza Konpainiako lehen dantzaria izan zen berrogeita hamarkadan.[3] Dantza klasikoko konpainia batzuk zuzendu zituen, besteak beste, Dantza Konpainia Nazionala Madrilen, modernizatu egin baitzuen, eta barne-lana sistematizatu. Bere dantza-eskola sortu zuen.[4][5]

Maria de Avila
Bizitza
JaiotzaBartzelona1920ko apirilaren 10a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaZaragoza2014ko otsailaren 27a (93 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakballet-irakaslea, koreografoa eta dantzaria
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis

Biografia aldatu

Bartzelonarn jaio eta herri horrekin lotura handia izan zuen beti. Alaba bakarra izan zuen, Lola de Avila (1949) bera legez, damtzaria, koreografoa, irakaslea eta zuzendari artistikoa. Bi bilobetako batek ere, Claudia Facik (1966), amaren eta amamaren bidea jarraitu du.

Maria de Ávilak dantza klasikoko ikasketak hasi zituen hamar urterekin Pauleta Pàmies Bartzelonako Liceuan. Baletean gelditu zen eta hemeretzi urte zituela lehen dantzaria izan zen.[6]

Ibilbide profesionala aldatu

Dantzari gisa 1937tik 1950eko hamarkadaren erdi aldera aritu zen. Garai hartan, Joan Magriñà Lizeoko koreografoaren dantza-bikotea izan zen, eta Lizeoko Dantza konpainia, Espainiako Ballet konpainian eta Bartzelonako Ballets konpainian aritu zen. Eskola hori Lola de Avila alabak zuzentzen jarraitu du.[7]

Maria Avila dantza eskola aldatu

1954an bere dantza klasikoko eskola ireki zuen Zaragozan. Irakasleen irakasle izan zen,[8] besteak beste bertan, Trinidad Sevillano, Ana Laguna, Arantxa Argüelles edo Víctor Ullatek ikasi zuten. Zaragozako dantza klasikoko Balet Klasikoa sortu zuen, koreografiak zuzendu eta egiteko, eta Gazteen Maria de Avila Balet konpainia.[9]

Balet Nazionalak bateratzea aldatu

1983an, Espainiako Balet Nazionala (dantza espainiarrekoa) eta Espainiako Balet Nazional Klasikoa (dantza klasikokoa) bateratu egin ziren, Espainiako Balet Nazionala izenarekin, zuzendaritza María de Ávilak hartu zuela. Errepertorioan dantza espainiarreko, klasikoko eta neoklasikoko estreinaldi absolutuak sartu zituen (George Balanchine, Anthony Tudor, etab.), jatorrizko koreografia eta musikekin, hala nola Ritmos, Mede i Danza yTronío.[10] 1986an konpainia utzi zuenean, bi konpainia desberdin izan ziren berriro, bakoitzak bere aldetik eboluzionatu zutenak, eta gaur egun Espainiako Dantza Konpainia Nazionala eta Balet Nazionala dira.[11]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2009: Bartzelonako Liceo Antzoki Handiko Urrezko Domina
  • 2006ko irailean, "María de Ávila" Dantza Kontserbatorio Nagusia (CSDMA) sortu zen. [12]
  • 1996: Aragoi saria
  • Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en Urrezko Domina
  • Espainiako Arte Ederren Domina (Espainiako Kultura Ministerioa)
  • Gran Cruz de Alfonso X el Sabio de España (Espainiako Kultura Ministerioa)

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Salas, Roger. (2014-02-27). «María de Ávila, eslabón esencial del ballet clásico español del siglo XX» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  2. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «El mundo de la danza llora la muerte de María de Ávila» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  3. Elvira Esteban, Ana Isabel. María de Ávila. Institut del Teatre. Enciclopèdia de les Arts Escèniques Catalanes.
  4. (Gaztelaniaz) Centro de Profesorado María de Ávila |. (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) «María de Ávila» Escuela de Danza María de Ávila (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  6. (Gaztelaniaz) «Fundadora» Escuela de Danza María de Ávila (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  7. «Dirección: Lola de Avila Trailer Maria de Ávila, el triunfo de la belleza: https://youtu.be/-6Lhqt6PN-s» mariadeavila.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  8. (Gaztelaniaz) «Lola de Ávila (Hija): María de Ávila "ha sido maestra de maestros"» La Vanguardia 2014-02-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).
  9. Espléndido debú del Ballet Clásico de Zaragoza de Mercedes Rico, El País, 6 de setembre de 1982. (Gaztelaniaz)
  10. La companyia Pàgina web de la Compañía Nacional de Danza, CND. (Gaztelaniaz)
  11. Història Pàgina web del Ballet Nacional de España, BNE, de dansa espanyola, dirigit per José Antonio. (Katalanez)
  12. (Ingelesez) «Historia - Conservatorio Superior de Danza "María de Ávila"» www.csdma.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-30).

Kanpo estekak aldatu