Paris-Roubaix
París-Roubaix, egun bakarreko txirrindulari lasterketa klasiko profesional bat da, Frantziako iparraldean, Belgikako mugatik hurbil, jokatzen dena. 1896tik 1967 arte Parisen abiatu eta Roubaixen amaitzen zen. 1968tik Compiègnen (Parisko erdigunetik 60 km ipar-ekialdera) hasten da eta Roubaixen bukatu. Oso ibilbide latza du, tarte batzuetan galtzadarrizko zolarekin. Lasterketa honen ibilbidearen gogortasunaren ondorioz hainbat ezizen jaso izan ditu: Iparraldeko Infernua, Klasiketan Klasika, Klasiken Erregina, Igandeko Infernua edota Azken Erokeria.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1896 | ||
Ekitaldi kopurua | 121 (urtea: 2024) | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Api) | ||
Mota | Egun bateko lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Frantzia | ||
Antolatzailea | A.S.O. | ||
Mailak | CDC (1948-1958) SPP (1961-1987) CDM (1988-2004) 1.PT (2005-2007) 1.HIS (2008) 1.HIS (2009-2010) 1.UWT (2011-) | ||
Zirkuitua | UCI World Tour | ||
Webgune ofiziala | Webgune ofiziala | ||
Palmaresa | |||
Azken garailea | Mathieu van der Poel | ||
Garaipen gehien lortu duena | Roger De Vlaeminck Tom Boonen (4 garaipen) | ||
Egungo ekitaldia | |||
azken ekitaldia ikusteko: 2024ko Paris-Roubaix | |||
Dokumentazioa |
Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Lieja-Bastogne-Lieja eta Lonbardiako Giroarekin batera Txirrindularitzako Bost Monumentuetako bat da. Bestalde, Galtzada-harrien klasikoak osatzen duten lau lasterketako bat ere bada.
Garaipen gehien lortu dituzten txirrindulariak bi izan dira, biak ere belgikarrak eta launa garaipenekin: Roger De Vlaeminck (1972, 1974, 1975 eta 1977) eta Tom Boonen (2005, 2008, 2009 eta 2012).
Irabazleen zerrenda
aldatuOharra: 1949an bi irabazle izan ziren. Helmugara André Mahé iritsi zen lehenbizikoa, baina, lasterketako ofizial batzuek nahasirik, okerreko atetik sartua zen belodromora. Minutu batzuk geroago tropeltxo bat, behar zen atetik sartuta, ailegatu zen eta Serse Coppi, Fausto Coppi mitikoaren anaia, nagusitu zen esprintean. Lasterketaren zuzendariek biak izendatu zituzten irabazle, baina oso erabaki polemikoa izan zen.[3]
Garaipen gehienakaldatu
|
Azkarrenakaldatu
|
Erreferentziak
aldatu- ↑ (fr) Souvenirs d'un Paris-Roubaix mythique : 1996, le triplé Mapei et l'inégalable Raymond Devos, eurosport.fr, 2020.eko apirilak 10.
- ↑ (fr) Paris-Roubaix 2018 : Sagan "J'ai attaqué au bon moment", sport.francetvinfo.fr, 2018.eko apirilak 8.
- ↑ MemoSport: 1949 : deux vainqueurs pour Paris-Roubaix
Kanpo estekak
aldatu- Webgunea (Frantsesez) (Ingelesez)