Ireki menu nagusia

Shannon Ashley "Shay" Mitchell (Mississauga, Ontario, Kanada, 1987ko apirilaren 10) aktore, modelo, enpresari eta youtuberra da. Batez ere Pretty Little Liars telesailean Emily Fieldsen rola antzezteagatik ezaguna.

Shay Mitchell
Shay Mitchell 2019 by Glenn Francis.jpg
Bizitza
Jaiotza Mississauga1987ko apirilaren  10a (32 urte)
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa, youtuberra eta zinema aktorea
IMDb nm3762213
www.shaymitchell.com

Lehenengo urteakAldatu

Mitchellek Mississaugan, Ontarion, jaio zen, Precious García eta Mark Mitchellen alaba. Bere gurasoak finantzetan lan egiten zuten. Bere aitak arbaso eskoziarrak eta irlandarrak dauzka eta bere ama filipinarra da, Pampanga probintziakoa eta Filipinak utzi zuen 19 urte zituela.

Mitchellek gazteagoa den neba bat dauka. Lea Salongaren, abeslariaren lehengusina da. Bere lehengusinak Toby saria irabazi zuen antzerki-aktore ezaguna da, Kimen rola Miss Saigon antzerki-lanean antzezteagatik ezaguna. Mitchellek oso txikia zenean, arte eszenikoan interesatuta zegoen, bere gurasoei esanez karrera hori ikastea lortu nahi zuen. Bost urte zituela, dantza klaseak hartzen hasi zen eta bere klasekide batzuekin batera hiri osoan zehar aritu ziren beste dantza eskolen aurka lehiatzen. Hamar urte zituela, Mitchellen familia West Vancouvera, Columbia Britainiarrara, mugitu zen. Urte bat geroago, Nazioarteko modelo-agentzia batek deialdi zabal bat egin zuen nerabeen eta aurre-nerabeen ordezkaritza egiteko. Mitchellek aukeratutako nesketako bat izan zen. Rockridge Secondary Schoolera joan zen eta ondoren West Vancouver Secondary Schoolera aldatuta zen, non graduazioa lortu zuen. Han Shayk bere goitizena lortu zuen Jennifer Lopezen jarraitzaile amorratua zelako, J. Lo ezizenez ezagutzen zuten bigarren hezkuntzako ikastetxean, beraz bere lagunak “Shay Lo” deitzen zioten.

KarreraAldatu

Aktore, modeloAldatu

Bere nerabezaroaren amaieran, Mitchellek Bangkok, Hong Kong eta Bartzelonako hainbat enpresentzat arrakasta handiz modelatu zuen, baina geroago Torontora itzuli zen arte eszenikoa ikasteko. Bere lehenengo antzerki-agentziarekin sinatu ostean, nerabeentzako Kanadako drama telesailean parte hartu zuen, Degrassi: The Next Generation eta hainbat nazioarteko komertzialetan parte hartu zuen. Mitchellek parte-hartze bereziak egin zituen “Global Rookie Blue” telesailan eta Sean Paulen rap-kantari jamaikarraren “Hold My Hand” bideo-musikalean ere agertu zen. 2010ean, Disney XD telebista-katearen Aaron Stonen telesailan atera zen Irina Webber pertsonaia antzeztuz.

2009ko abenduan, Mitchellen arrakasta nagusia heldu zen Pretty Little Liars liburu sorta ABC Family (gaur egun Freeform) egokitzapen planifikatuan argitaratu zenean. Hasieran, Mitchellek Spencer Hastingsen papera antzezteko entzunaldia egin zuen. 2010eko urtarrilean, ABC Family telesaila bildu zuen. Serieak lau lagunei buruz datza, hauek bere lagunik hoberenaren hilketaren misterioa argitzen saiatzen dira bere hildako lagunak zuen etsai anonimo baten aurka. Mitchellek Emily Fieldsen paperea antzezten du. Programa ospea azkar irabazi zuen berrikuspen mistoak izan arren. Serieak zazpi denboralditan iraun zuen eta 2017ko ekainaren 27an amaitu zen.

2011ko urtarrilean, Mitchellek Procter & Gamblerekin kontaru bat sinatu zuen Pantene Nature Fusionen bozeramailea izateko. Hurrengo endosuak American Eagle, Nike y Biore dira.

Beste lanakAldatu

Mitchellek Michaela Blaneyrekin Bliss gazte-eleberriaren egilekidea izan zen 2015an. Bere bizimoduaz hitz egiten duen Youtubeko kanala ere badauka. 2017an Mitchellek produkzio konpainia bati hasiera eman zion David Dean Portelli kudeatzailearekin eta Warner Brosekin kontratu bat sinatu du.

Karitate eta aktibismoaAldatu

Mitchellek Somaly Mam Foundation bermatu zuen, irabazi asmorik gabeko erakundea, sexu-trafikoaren aurka borrokatu zuena 2014an amaitu zen arte. The Trevor Projecterik ere egin du lan Pretty Little Liarsen antzezle-zerrendarekin batera, baita NOH8 Campaignrekin ere. WE Charityrekin egiten du lan, hezkuntza-baliabideak garatzen laguntzen diena komunitateei. Represent Clothing ere laguntzen du arropa aurreratuz nerabeak sustatzeko, non errenta erdia GLAADra joan zen.

FilmografiaAldatu

ZinemaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
2010 Verona Model Film labur
2012 Just Yell Fire: Campus Life Bera Dokumentala
2014 Immediately Afterlife Marissa Film labur
2016 Dreamland Nicole
2016 Mother's Day Tina
2018 Cadaver Megan Reed

TelebistaAldatu

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2009 Degrassi: The Next Generation Modelo Atal 1
2010–2017 Pretty Little Liars Emily Fields 160 atal
2010 Aaron Stone Irina Webber 4 atal
2010 Rookie Blue Neska polita Atal 1
2012 Punk'd Bera Atal 1
2012 Glee Neska Atal 1
2018 You Peach Salinger
2018 The Heiresses Corrine Saybrook