Luis II.a Totela

Luis II.a Frantziakoa» orritik birbideratua)

Luis II.a Totela[1] (846ko azaroaren 1aCompiègne, 879ko apirilaren 11) Akitania (866-877) eta Mendebaldeko Frantziako erregea (877-879) izan zen. Karlos II.a Burusoilaren semea eta Karloman II.aren, Karlos III.aren eta Luis III.aren aita izan zen[2].

Luis II.a Totela

Mendebaldeko Frantziako erregea

877ko urriaren 6a - 879ko apirilaren 11
Karlos II.a Burusoila - Luis III.a Frantziakoa, Karloman II.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza846ko azaroaren 1a
HeriotzaCompiègne879ko apirilaren 10a (32 urte)
Hobiratze lekuaCompiègne
Familia
AitaKarlos II.a Burusoila
AmaErmentrude of Orléans
Ezkontidea(k)Ansgarde of Burgundy (en) Itzuli  (862 (egutegi gregorianoa) -
Adelaide of Paris (en) Itzuli  (875 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKarolingiar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Artikulu hau Mendebaldeko Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis II.a».

Biografia

aldatu

Karlos Burusoila enperadorearen eta Ermentrudis Orleansekoaren semea zen. 862an, Pepin II.a Akitaniakoarekin elkar harturik, aitaren aurka matxinatu zen, baina barkatua izan zen. 866an, anaia Karlos Umea hil ondoren, Akitaniako errege bilakatu zen. 877an, aita hil ondoan, Mendebaldeko Frantziako errege hautatu zuten. Hala ere, ez zen inoiz enperadore koroatua izan. Errege kemengabea izan zen eta haren agintaldian lekuko jaunek indarra hartu zuten tronuaren bizkarretik. Akitania dukerri bilakatu zen[3].

Ezkontzak eta seme-alabak

aldatu

862an Ansgarda Burgundiakoarekin ezkondu zen. Lau seme-alaba izan izan zituzten: Luis, Gisella, Karloman eta Hildegarda. Ansgardarengandik bereizi ondoren, 875ean Adelaida Pariskoarekin ezkondu zen; alaba bat, Ermentrude, eta seme bat, Karlos, izan zituzten[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Carolingian Kings of the Western Franks (France). historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).
  4. Louis II "the Stammerer", king of the West Franks. geni.com (Noiz kontsultatua: 2016-05-25).


Aurrekoa
Karlos Umea
Akitaniako erregea
866-877
Ondorengoa
Mendebaldeko Frantziari lotua


Aurrekoa
Karlos II.a Burusoila
Mendebaldeko Frantziako erregea
877-879
Ondorengoa
Luis III.a eta Karloman II.a
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis II.a Totela