Irailaren 18
data
(«Irailak 18» orritik birbideratua)
Irailaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita batgarren eguna da, 262.a bisurteetan. 104 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1970 – Joseba Elosegi euskal gudari jeltzaleak bere buruari su eman eta Francisco Francoren aurrean bota zuen protesta moduan.
- 1975 – Poliziak Montxo Martinez Antia ETAko kidea hil zuen Madrilen.
- 1994 – Guardia Zibilak Berako Nafarroa Oinez lehertu zuen. Arratsaldean, gazte batzuek kuartelaren aurka botilak jaurti zituzten, eta hauek jendeari indiskriminatuki eraso egin zioten. 50 zauritu zituzten.
- 1998 – ETAk su-etena hasi zuen, urte bat eta erdi iraungo zuena.
- 2004 – Lizoainibar-Arriasgoitin 4,6 graduko lurrikara gertatu zen. Ez zuen hildako edo zauriturik eragin.
- 2008 – EHAK alderdia legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
- 2009 – Euriteengatik alerta egoera Euskal Herriko hainbat lurraldetan. Euri gehien Baionan (220 litro) eta Bermeon (172 litro) bota zituen.
- 2024 – Hezbolako irrati eramangarriak lehertzen hasi ziren. Antza, Mosad Israelgo zerbitzu sekretoen ekintza izan zen. Kalte handiak eragin zituzten eta gutxienez 37 pertsona hil.
Mundua
aldatu- 1565 – Andres Urdanetak, Itzulbidaiaren bukaeran, Kaliforniako Santa Rosa uhartea bistaratu zuen.
- 1898 – frantziar eta britainiar gudarosteen arteko Fashodako gatazka hasi zen.
- 1931 – Mukdengo istilua, Japoniako ofizial ultranazionalistek trenbidearen gutxieneko sekzio bat lehertu zuten Mantxuriaren okupazioa justifikatzeko.
- 2005 – Angela Merkel eta Gerhard Schröderek botu kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
- 2014 – Eskoziako independentzia erreferenduma burutu zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1983 – Beran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1994 – Beran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2009 – Donostiako Zinemaldiaren 57. ekitaldia hasi zen. Urte hartan gonbidatutako izar nagusiak Brad Pitt aktorea eta Quentin Tarantino izan ziren.
- 2011 – Glenn Close estatubatuar aktoreak 2011ko Donostia Saria jaso zuen.
Mundua
aldatu- 1963 – X: The Man with the X-ray Eyes ("X: X-izpidun begiak dituen gizona") filma estreinatu zen, Roger Cormanek zuzendu eta Ray Milland, Diana Van der Vlis, Harold J. Stone, John Hoyt, Don Rickles eta Cathie Merchant aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1987 – Fatal Attraction ("Erakarpen Zorigaiztokoa") filma estreinatu zen, Adrian Lynek zuzendu eta Michael Douglas, Glenn Close eta Anne Archer aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – Peter's Friends ("Peteren Lagunak") filma estreinatu zen, Kenneth Branagheek zuzendu eta berak, Stephen Fry, Emma Thompson eta Hugh Laurie aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Singles ("Ezkongabeak") filma estreinatu zen, Cameron Crowek zuzendu eta Bridget Fonda, Campbell Scott, Kyra Sedgwick eta Matt Dillon aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2006 – Anousheh Ansari espazio-turista aireratu zen 6:09etan, Soyuz TMA-9 izena duen espazio-misioan.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2022 – Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia: Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1771 – Beñat Larralde, lapurtar bertsolaria (h. 1853).
- 1789 – Fausto Otazu, arabar lur-jabe eta politikaria (h. 1869).
- 1798 – Tomas Jose Epaltza, bizkaitar industria-gizona (h. 1873).
- 1870 – Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (h. 1935).
- 1890 – Tomas Bilbao, euskal arkitekto eta politikari abertzalea (h. 1954).
- 1897 – Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (h. 1988).
- 1901 – Juan Madariaga Astigarraga, bizkaitar arkitektoa (h. 1995).
- 1906 – Jose Ramon Erauskin, gipuzkoar bertsolari eta idazlea.
- 1911 –
- Raul Cancio, gipuzkoar aktorea (h. 1961).
- Iñaki Urreiztieta, bizkaitar idazlea, euskal gaien ikerlaria (h. 1961).
- 1913 – Ignacio Elizalde, nafar idazlea eta jesuita (h. 1993).
- 1914 – Balendiñe Albizu, euskal idazlea (h. 2002).
- 1926 – Jesús-Jacques Moujica, euskal txirrindularia (h. 1950).
- 1927 – Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (h. 2003).
- 1931 – Xabier Exposito, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1932 – Antonio Vega Cortázar, gipuzkoar tiratzailea (h. 2011).
- 1938 – Juan Eraña, bizkaitar futbolaria (h. 2023).
- 1939 – Miren Teresa Olaeta, bizkaitar dantzaria.
- 1945 – Vicente Ripa, nafar politikari eta irakaslea.
- 1946 – Mikel Etxarri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1948 – Francisco José Ormazabal, arabar politikaria, Arabako Biltzar Nagusietako lehendakari ohia.
- 1952 – Iñaki Gil de San Vicente, gipuzkoar irakasle eta pentsalari marxista.
- 1956 – Francisco Javier Baiona, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1960 – Iñaki Uria, gipuzkoar idazle eta kazetaria da eta Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordeko kidea.
- 1961 – Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako 7. lehendakaria.
- 1967 – Miren Gorrotxategi, bizkaitar legelari eta politikaria.
- 1971 – Juanjo Valencia, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 – Aitor Karanka, arabar futbolari ohia.
- 1974 – Iker Karrera, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- 1976 – Joana Mendiboure Garaiar, lapurtar euskalzale eta kulturzalea.
- 1980 – Pablo Ibarluzea, arabar antzezlea, antzerki-zuzendaria eta clowna.
- 1981 –
- Aitor Luna, gipuzkoar aktorea.
- Mikel Urkixo Aierdi, Euskara eta Literatura irakaslea eta idazle bizkaitarra.
- 1983 – Mikel Muniozguren, gipuzkoar futbolaria.
- 1984 – Gurutze del Ama, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1987 – Maddalen Dorronsoro Amiano, gipuzkoar abeslari, musikagile eta abesbatza zuzendaria.
- 1991 – Maitane Gurrutxaga, euskal saskibaloi-jokalaria.
- 1993 – Teddy Thomas, lapurtar errugbilaria.
- 1995 – Gorka Giralt, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Ibrahima Dieng, Euskal Herrian hezitako futbolaria, Senegalen.
- 2000 – Julen Lobete, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 53 – Traiano, erromatar enperadorea (h. 117).
- 1587 – Francesca Caccini, italiar konpositorea, abeslaria, eta musika irakaslea, opera bat sortu zuen lehenengo emakumea.
- 1708 – Francisco Bucareli Urtsua, euskal jatorriko espainiar militarra eta administraria (h. 1780).
- 1709 – Samuel Johnson, ingeles idazle eta lexikografoa (h. 1784).
- 1750 – Tomás de Iriarte, espainiar idazle neoklasikoa (h. 1791).
- 1752 – Adrien-Marie Legendre, frantziar matematikaria (h. 1833).
- 1761 – François Just Marie Raynouard, frantziar dramagilea eta politikaria (h. 1836).
- 1765 – Gregorio XVI.a, Aita santua (h. 1846).
- 1786 – Kristian VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1848).
- 1819 – Léon Foucault, frantziar fisikaria (h. 1868).
- 1832 – Marie Léonide Charvin, frantziar antzerki-aktorea, XIX. mendearen amaierako famatuenetako bat (h. 1891).
- 1838 – Anton Mauve, herbeheretar margolaria, Hagako Eskolako kidea (h. 1888).
- 1839 – John Aitken, eskoziar meteorologo, fisikari eta itsas ingeniaria, hodei fisikaren eta aerosol zientziaren sortzaileetako bat (h. 1919).
- 1849 – Martha M. Place, Ameriketako Estatu Batuetan aulki elektrikoan hilarazi zuten lehen emakumea (h. 1899).
- 1850 – Miķelis Krogzemis, letoniar olerkaria, Letoniako poesia nazionalaren aitzindaria (h. 1879).
- 1872 – Vicenç Albert Ballester, kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikarra, Esteladaren diseinatzaile eta hedatzailetzat joa (h. 1938).
- 1876 – James Scullin, Australiako 9. lehen ministroa (h. 1953).
- 1888 – Hontz Gris, ingeles kontserbazionista, ehiztaria eta idazlea (h. 1938).
- 1895 – John George Diefenbaker, Kanadako lehen ministroa (h. 1979).
- 1899 – Ida Kamińska, judu-poloniar antzezle eta zuzendaria (h. 1980).
- 1900 – Seewoosagur Ramgoolam, Maurizioko lehen ministro eta gobernadore orokorra (h. 1985).
- 1905 –
- Greta Garbo, suediar aktorea (h. 1990).
- Agnes de Mille, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1993).
- 1907 – Edwin McMillan, estatubatuar fisikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (h. 1991).
- 1908 – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (h. 1996).
- 1911 – Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (h. 1999).
- 1914 – Walter Behrendt, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (h. 1997).
- 1916 – Mercedes Salisachs, espainiar eleberrigilea (h. 2014).
- 1919 – Pál Losonczi, Hungariako estatuburua (h. 2005).
- 1920 –
- Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarri zutena (h. 1945).
- Jack Warden, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- 1921 – Judite de Carvalho, portugaldar idazlea (h. 1998).
- 1923 –
- Ana Borboi-Parmakoa, Borboi-Parmako printzesa (h. 2016).
- Peter Smithson, britainiar arkitektoa (h. 2003).
- 1924 – Eloísa Mafalda, brasildar aktorea (h. 2018).
- 1926 – Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (h. 2009).
- 1933 –
- Robert Blake, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Valentina Ponomariova, errusiar astronauta, pilotua eta zientzialaria (h. 2023).
- Mark Di Suvero, estatubatuar eskultorea.
- Fred Willard, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (h. 2020).
- 1937 – Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 2009).
- 1939 – Jorge Sampaio, Lisboako alkate eta Portugalgo presidentea (h. 2021).
- 1940 – Frankie Avalon, estatubatuar pop abeslaria, bere garaian nerabeen idoloa.
- 1942 – Wolfgang Schäuble, alemaniar politikaria, Alemaniaren bateratzearen negoziatzailetako bat (h. 2023).
- 1943 –
- Henry Giroux, estatubatuar intelektual eta humanista, pedagogia kritikoaren teoriko nagusienetako bat.
- Rocío Jurado, espainiar abeslari eta aktorea, andaluziar koplan eta flamenkoan espezializatua (h. 2006).
- 1944 – Tsuyoshi Kunieda, japoniar futbolari ohia.
- 1945 –
- John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (h. 2021).
- Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (h. 2002).
- 1949 –
- Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (h. 2005).
- Peter Shilton, ingeles futbolari ohia.
- 1951 – Dee Dee Ramone, estatubatuar musikaria, Ramones taldeko kide sortzailea (h. 2002).
- 1953 –
- Caoimhghín Ó Caoláin, irlandar politikari ohia.
- Toyohito Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- 1954 –
- Dennis Johnson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2007).
- Steven Pinker, kanadar-estatubatuar psikologo kognitibo, psikolinguista, dibulgazio -egile eta intelektual publikoa.
- 1956 – Peter Wagner, alemaniar soziologoa.
- 1957 – Javier Cansado, espainiar humorista eta irrati-esataria, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- 1958 –
- John Aldridge, ingeles futbolari ohia.
- Rachid Taha, Frantzian bizi izandako aljeriar abeslaria eta ekintzailea (h. 2018).
- 1959 – Maria João Mira, portugaldar idazle eta gidoilaria.
- 1960 –
- Joshua Angrist, israeldar-estatubatuar ekonomialaria, 2021eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Karim Rashid, Egipton jaiotako industria diseinatzailea.
- 1961 –
- James Gandolfini, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- Lori eta George Schappell, estatubatuar biki siamdarrak (h. 2024).
- 1962 – Ribka Sibhatu, eritrear idazlea.
- 1963 – Fabiola Posada, kolombiar umorista (h. 2024).
- 1966 –
- Gabino Diego, espainiar aktorea.
- Carmen París, aragoiko jota, jazza zein flamenkoa batzen dituen abeslari eta konpositorea.
- 1967 – Masami Ihara, japoniar futbolari ohia.
- 1968 –
- Toni Kukoč, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Kim Thúy, vietnamdar-quebectar idazlea.
- 1970 – Alejandro Agag, espainiar politikari ohi eta negozio-gizona, 1 Formulako negozioetan aritzeagatik ezaguna.
- 1971 –
- Lance Armstrong, estatubatuar txirrindulari ohia, zazpi aldiz Frantziako Tourraren irabazle, ondoren dopinagatik baliogabetuak.
- Anna Netrebko, errusiar sopranoa.
- Jada Pinkett Smith, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1973 – Mark Shuttleworth, hegoafrikar informatikari eta enpresaburua, software askeen enpresa sustatzailea eta espazioan iristean lehenengo afrikarra.
- 1975 – Akihiro Endo, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Denis Ménochet, frantziar aktorea.
- 1978 – Pilar López de Ayala, espainiar aktorea.
- 1979 –
- Daniel Aranzubia, errioxar futbolaria.
- Junichi Inamoto, japoniar futbolaria.
- 1980 – Susi Caramelo, kataluniar aurkezlea, erreportaria, umorista eta aktorea.
- 1981 – Teresa Rodríguez, andaluziar irakaslea eta politikaria.
- 1983 – Christina Chong, ingeles aktorea.
- 1986 - Renaud Lavillenie, frantziar pertika jauzilaria.
- 1987 – Yasuhito Morishima, japoniar futbolaria.
- 1989 – Serge Ibaka, kongoar-espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Bruno Hortelano, espainiar atleta, 100 eta 200 metroko lasterketetan aditua.
- 1992 – Kendra Harrison, estatubatuar atleta.
- 1993 – Gabriel Appelt Pires, brasildar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1598 – Frantzisko Beraskola, euskal fraide frantziskotarra (j. 1564).
- 1616 – Miguel Elizalde, nafar teologoa (j. 1616).
- 1740 – Baltazar García Ros, nafar militar eta funtzionarioa, Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadore bitartekaria, Buenos Airesen (j. c. 1670).
- 1855 – Jean-Amédée Etxeberri, Baigorriko alkate eta notarioa (j. 1801).
- 1936 –
- Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista, fusilatua (j. 1884).
- Txato Olabarri, Eusko Abertzale Ekintzako kidea eta eusko gudaria, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria.
- Teodoro Olarte Aizpuru, arabar industrialaria eta politikaria, Miranda Ebron fusilatua.
- 1958 – Eulogio Urrejola, euskal sozialista eta sindikalista aitzindaria (j. 1883).
- 1963 - Zakarias Bizkarra, bizkaitar apaiz katolikoa, Hispanitatea kontzeptuaren zabaltzailea, Madrilen (j. 1879).
- 1979 – Gloria Guzmán, arabar aktorea, Buenos Airesen (j. 1902).
- 1987 – Manuel Ziarsolo, Abeletxe, bilbotar idazlea (j. 1902).
- 1988 – Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (j. 1926).
- 1998 – Poch, gipuzkoar musikaria (j. 1956).
- 2000 – Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (j. 1904).
- 2015 – Ramon Eraña, aretxabaletar kultur eta kirol eragilea (j. 1950).
- 2021 – Jimena Alonso, gipuzkoar aktibista, pentsalari feminista eta arabierako irakaslea, Madrilen (j. 1937).
Mundua
aldatu- 96 – Domiziano, erromatar enperadorea (j. 51).
- 1137 – Erik II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1090)
- 1180 – Luis VII.a Frantziakoa, Kapeto leinuko Frantziako seigarren erregea (j. 1120).
- 1586 – Oktavio Farnese, Parmako eta Piacenzako dukea (j. 1521).
- 1598 – Toyotomi Hideyoshi, Japonia bateratu zuen Sengoku aroko daimyōa.
- 1781 – Tobias Furneaux, ingeles nabigatzailea eta Royal Navyko ofiziala, mundua bi norabidetan zirkumnabigatu zuen lehenengo gizona (j. 1735).
- 1783 – Leonhard Euler, suitzar matematikari eta fisikaria (j. 1707).
- 1830 – William Hazlitt, ingeles saiakeragile eta literatura kritikaria (j. 1778).
- 1848 – Felix von Lichnowsky, prusiar militar eta politikaria (j. 1814).
- 1872 – Karlos XV.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (j. 1826).
- 1896 – Hippolyte Fizeau, frantziar fisikaria (j. 1819).
- 1905 – George MacDonald, eskoziar idazlea (j. 1824).
- 1908 – Emilia Calé, galiziar idazlea (j. 1837).
- 1911 – Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (j. 1862).
- 1915 – Susan la Flesche Piccotte, Omahako mediku eta erreformatzailea, medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra (j. 1865).
- 1937 – Domitila García de Coronado, kubatar idazlea, kazetaria, editorea eta irakaslea (j. 1847).
- 1939 –
- Gwen John, galestar margolaria (j. 1876).
- Stanisław Ignacy Witkiewicz, poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria (j. 1885).
- 1944 – Hendrikus Colijn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1869).
- 1945 – Volin, errusiar anarkista (j. 1882).
- 1949 – Frank Morgan, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1951 – Pamela Colman Smith, Pixie, britaniar artista, ilustratzaile, idazle, argitaratzaile eta okultista, Rider-Waite tarota ilustratzeagatik ezaguna (j. 1878).
- 1955 – Alice Middleton Boring, estatubatuar biologo, zoologo eta herpetologoa (j. 1883).
- 1961 – Dag Hammarskjöld, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1905).
- 1964 – Sean O'Casey, irlandar antzerkigilea (j. 1880).
- 1967 – John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1968 –
- León Felipe, espainiar olerkaria (j. 1884).
- Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1905).
- 1970 – Jimi Hendrix, estatubatuar musikaria eta kantautorea, Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handienetakoa (j. 1942).
- 1973 –
- Théo Lefèvre, Belgikako 39. lehen ministroa (j. 1914).
- Mary Wigman, alemaniar dantzaria eta koreografoa (j. 1886).
- 1979 – André Zeller, frantziar jenerala (j. 1898).
- 1980 – Katherine Anne Porter, estatubatuar idazlea (j. 1890).
- 1987 – Américo Tomás, Portugalgo presidentea (j. 1894).
- 1992 – André Jacquemin, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1904).
- 2002 –
- Hazel Brooks, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1924).
- Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (j. 1933).
- 2004 – Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1922).
- 2008 – Mauricio Kagel, argentinar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria (j. 1931).
- 2010 – Egon Klepsch, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (j. 1930).
- 2012 – Santiago Carrillo, espainiar politikari komunista, Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua (j. 1915).
- 2013 – Pavlos Fyssas, Killah P, greziar rap abeslaria eta faxismoaren aurkako militantea (j. 1979).
- 2018 – Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (j. 1925)
- 2019 – Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1943).
- 2020 – Ruth Bader Ginsburg, estatubatuar epaile eta legelaria, Notorious R.B.G. ezizenarekin erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartua (j. 1933).
- 2021 – Mario Camus, espainiar zinema zuzendaria (j. 1935).
- 2024 –
- Zulya Kamalova, tartaro jatorriko australiar abeslaria (j. 1969).
- Salvatore Schillaci, italiar futbolaria (j. 1964).
- Rolf Wolfshohl, alemaniar txirrindularia (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Jagi eta Zilar.
Kanpo estekak
aldatu