Martha M. Place (New Jersey, 1849ko irailaren 18-Sing Sing, 1899ko martxoaren 20) Ameriketako Estatu Batuetan aulki elektrikoan hilarazi zuten lehen emakumea izan zen. Ondoren beste 26 emakume hil zituzten, tartean adin txikiko bat. Heriotza zigorra 1899ko martxoaren 20an ezarri zioten, Sing Sing espetxean. Akusazioa Ida Place bere alabaordearen hilketa zen.

Martha M. Place

Bizitza
JaiotzaNew Jersey1849ko irailaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSing Sing1899ko martxoaren 20a (49 urte)
Hobiratze lekuaCedar Hill Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: elektrokuzioa
Jarduerak

Find a Grave: 45028308 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Martha M. Place Martha "Mattie" Garretson izenarekin jaio, 23 urte zituelarik lera batek jo egin zuen; istripu horretatik inoiz ez zela ondo osatu eta psikolikoki desorekatuta gelditu zen, bere nebaren esanetan. 1893an Martha William Place alargunarekin ezkondu zen. Familia New Yorkeko Brooklynen bizi ziren. Williamek aurreko ezkontza batetik alaba bat zuen, Ida, hamar urtekoa; ezkontzerakoan Wiliamek alaba aurrera ateratzeko laguntza nahi zuen. Laster Martha alabaordeaz jeloskorra zegoela zabaldu zen. Gutxienez behin Martha alabaordea mehatxatzeagatik Williamek poliziari deitu zion.

1899ko otsailaren 7an, William Place etxera heldu zenean, Marthak aizkora batez eraso egin zion. Placek laguntza eskatu zuen eta polizia heldu zenean, ohe baten azpian Idaren gorpua aurki zuten. Dirudienez, gazteak ahoa azidoz errea zuen eta, antza, itota hil zen. Idak 17 urte zituen.

Marthak errugabe zela aldarrikatu zuen. Dena dela, garaiko prentsak haren aurkako kanpaina gogorra egin zuen. Epaituta, Ida gaztearen hilketaren erruduna deklaratua izan zen eta heriotza zigorraz hiltzera kondenatua izan zen. Senarra haren aurkako testigu izan zen.[1]

Hilaraztea aldatu

Lehen aldiz zen emakume bat aulki elektrikoan hilarazten zela eta horrek arazo desberdinak ekarri zituen. Garaian emakumeek soineko luzea zeramaten eta, elektrodoak jartzeko, jantzia puskatu zioten, azkenik txorkatilan jartzeko. Aurretik ilea moztu zioten erabat. New York estatuko gobernadorea Theodore Roosevelt zen eta berari emakumearentzako barkamena eskatu zioten baina berak ez zuen onartu. Borreroa Edwin Davis izan zen. Hil ondoren, Martha New Jerseyko East Millstone-ko hilerrian lurperatu zuten, inongo hiletarik gabe.

Kondenatutako beste emakume aldatu

Place aulki elektrikoan hil arazia lehenengoa izan zen baina ez zigor hori jaso zuen lehena. Aurretik, Lizzie Halliday, saileko hiltzailea, 1894an kondenatu zuten baina sententzia aldatuta izan zen, bizitza osoa ospitale psikiatrikoan igarotzeko. 1895an Maria Barbellak jaso zuen sententzia bera, eta honi ere zigorra aldatu zitzaion.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu