Miren Teresa Olaeta
dantzari espainiarra
Miren Teresa Olaeta Torrezuri (Bidarte, Lapurdi, 1939ko irailaren 18a -) bizkaitar dantzaria da; Segundo Olaetaren alaba.
Miren Teresa Olaeta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bidarte, 1939ko irailaren 18a (84 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Segundo Olaeta |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Biografia
aldatuPiano ikasketak egin zituen Bilbon eta Parisen. Orobat dantza klasikoak, jazza eta yoga ikasi ditu, eta arrakasta handiko emanaldiak izan ditu Olaeta dantza-taldearekin Europan eta Ameriketan zehar. Ballets Olaeta dantza-taldeko irakasle eta Bilboko Olaeta Akademiako zuzendari da 1988. urteaz geroztik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.