Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia

2022ko Euskotren Liga
Orio Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 14 estropada + 2 (play-off)
Hasiera 2022ko uztailaren 2a
Amaiera 2022ko irailaren 18a
Palmaresa
Txapelduna Orio
Txapeldunordea Arraun Lagunak
Ohorezko tx. Donostiarra eta Tolosaldea
2021
2023

Emakumezkoen Traineru Ligako 2022ko denboraldia Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia izan zen. Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz[1].

Historia aldatu

Lau traineruz osaturiko azkenengo Liga izan zen, 2023an zortzi izango baitzira. Tolosaldea izan zen debutaria. Oriok lortu zuen hirugarrenez liga irabaztea, bandera guztiak irabaziz bat ezik. Liga oriotarren eta donostiarren arteko lehia gogorraz hasi zen, laugarren jardunaldirako Arraun Lagunak zen liderra[2], baina ondoren Orio nagusitu zen.

Lehiarik handiena Tolosaldea eta Donostiarraren artean izan zen azken postuari ihes egiteko. Azken estropadetan hobeto ibili izanagatik libratu ziren donostiarrak eta Tolosaldeak jokatu zituen play-offak[3].

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Bilboko IV Bandera Bilbo, Bizkaia 2022-7-2
 
Arraun Lagunak
2. VI Donostiarra-Fabrika Donostia, Gipuzkoa 2022-7-3
 
Orio
3. V B. Cidade da Coruña 1 Coruña, Galizia 2022-7-9
 
Orio
4. V B. Cidade da Coruña 2 Coruña, Galizia 2022-7-10
 
Arraun Lagunak
5. X Orio Kanpina B. Orio, Gipuzkoa 2022-7-16
 
Orio
6. II Edinor Bandera Zierbena, Bizkaia 2022-7-17
 
Orio
7. XIV Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2022-7-30
 
Orio
8. XI Euskotren Bandera Lekeitio, Bizkaia 2022-7-31
 
Orio
9. Nesken Ondoan Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2022-8-6
 
Orio
10. 500 Urteurrena Saria Getaria, Gipuzkoa 2022-8-7
 
Orio
11. Ondarroako IV Bandera Ondarroa, Bizkaia 2022-8-13
 
Orio
12. VII Caixabank Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2022-8-14
 
Orio
13. Zarauzko XIV Ikurriña 1 Zarautz, Gipuzkoa 2022-8-20
 
Orio
14. Zarauzko XIV Ikurriña 2 Zarautz, Gipuzkoa 2022-8-21
 
Orio

Sailkapena aldatu

Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      Orio Nadeth Agirre Txiki 54 11: Fabrika, Coruña, Orio, Edinor, Getxo, Euskotren (Lekeitio),
Hondarribia, Getaria, Ondarroa, Caixabank, Zarautz (biak)
2      Arraun Lagunak Andrea Astudillo Lugañene 43 1: Bilbo, Coruña (2j)
3      Donostiarra Nerea Perez Bantxa 23
4      Tolosaldea Aiora Solozabal
Olaia Barriuso
Maialen Amondarain
Tolosaldea 20

Play-offak aldatu

Lau trainerutako Ligatik zortzi trainerutako Ligara pasatu behar zenez ETE Ligako lehenengo biak zuzenean igo ziren Euskotren Ligara, Hondarribiak eta Hibaikak. Galiziako Ligako aurreneko biek ere lortu zuten zuzeneko igoera, Cabo da Cruzek eta Chapelak. Chapelak uko egin zion ordea eta hirugarren izan zen Mugardosek ere bai, ondorioz Tirán (laugarrena) sartu zen zuzenean Euskotren Ligara[4].

Gauzak horrela play offak jokatzeko bi traineru baino ez ziren izan, Tolosaldea eta ETE Ligako hirugarrena zen Deustu. Tolosarrek alde handiaz irabazi zituzten jardunaldi biak[5].

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Tolosaldea 4 2 2 2023ko Euskotren Liga
  2 Deustu 2 1 1 ETE Liga

Patroirik onena aldatu

Nadeth Agirrek hirugarrenez lortu zuen patroi onenaren saria

# Patroia Puntuak
1 Nadeth Agirre (Orio) 43
2 Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) 34
3 Nerea Perez (Donostiarra) 29
4 Maialen Amondarain (Tolosaldea) 23
5 Aiora Solozabal (Tolosaldea) 5
6 Olaia Barriuso (Tolosaldea) 3
7 Natalia Tubío (Donostiarra) 3

Erreferentziak aldatu

  1. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-08-21). «Oriok nagusitasuna erakutsiz amaitu du Euskotren Liga, Donostiarrak mailari eustea lortuz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-07-10). «Coruñako banderak Orio eta Urdaibairentzat; Arraun Lagunak eta Donostiarra jarri dira lider» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. «Tolosaldeak playoff-a jokatuko du - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) Redactor. (2022-09-15). La Euskotren Liga 2023 tendrá ocho equipos - GipuzkoaGaur - Actualidad de Gipuzkoa. (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  5. adibide. (2022-10-06). ««Azken estropadara arte erakutsi dugu borrokatu dugula mailari eusteko»» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak aldatu